Gernikako arbola (abestia)
Gernikako arbola Jose Maria Iparragirre olerkari, musikari eta koblakariak 1853an Madrilen Gernikako arbolaren eta Euskal Herriko foruen omenez idatzitako abesti edo zortzikoa da. Musika Juan Maria Blas Altunak sortua dela diote batzuek.[1][2][3]
Gernikako arbola | |
---|---|
Herrialdea | ![]() |
Hitzak | Jose Maria Iparragirre eta Juan Maria Blas Altuna, 1853 |
Musika | Zortzikoa |
Onarpen data | XIX. mendearen bigarren erdialdea |
Multimedia | Jose Mari Iparragirre, 1853 |
Ahozko tradizioaren arabera, Urkiolako santutegian abade egon zen Don Benito Bizkarrak, 1912-13an argitaratu zuen Urkiolako historiatxo baten zioenez[4], 1854ko ekainaren 13an Iparragirrek lehen aldiz Euskal Herrian abestu zuen, Urkiolako santutegiaren aurrean[5].
Dena dela, lparragirrek Gernikako Arbola lehenengoz Euskal Herritik kanpo abestu zuen. Madrilgo San Luis kafetegian, Durangoko Juan Maria Blas Altuna pianistarekin batera, kantatu bait zuen 1853an.
2007an, 4/2007 Foru-Arauak ezarrita, Batzar Nagusiek Bizkaiko ereserki izendatu zuten abestia[6]. Euskal Herriko lurralde osoa batuko lukeen ereserkirik egokiena izan litekeela defendatu izan da ezker abertzaletik[7][8].
BertsioakAldatu
- 1924:. Olaizola Gabarain, Gabriel (1891-1973), “Gernikako arbola [Grabación sonora] : himno vasco / Iparrag2016irre,” Iparragirre2020, kontsultatu 2019(e)ko urriak 19, https://iparragirre.urretxu.eus/items/show/525.OlOl[Betiko hautsitako esteka]
- 1973 Patxi Andion.[9]
- 2016: Andra Mari korala. Zuz.: Jose Luis Ansorena.[10]
HitzakAldatu
1
|
3
|
5
|
7
|
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Altuna y Mascarua, Juan María Blas de - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
- ↑ Altuna Maskarua, Juan Maria Blas - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
- ↑ Zabaltza Pérez-Nievas, Xabier. (2017-04-11). «Gernikako Arbola, un himno huérfano» Historia Contemporánea 1 (54): 207–241. doi: . ISSN 2340-0277. (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).
- ↑ Orain dela 150 urte, Iparragirrek.... (Noiz kontsultatua: 2017-06-19).
- ↑ Gurimousen. (2017-06-13). Urkiolan bertan ikusitakoak. Baina beste lekuetan ere irakurrita baneukan horretaz. Ea aurkitzen ditudan iturriak...pic.twitter.com/J6D8Z9HNuW. (Noiz kontsultatua: 2017-06-13).
- ↑ Bizkaiko Batzar Nagusiak. Martiaren 20ko 5/2007 Foru-Araua,Bizkaiko Udal Mugarteei buruzko uztailaren 7ko 8/1993 Foru-Arauaren II. kapitulua,Toki-Erakundeen armarri, bandera, zutoihal eta gidoinen gainekoa, aldatzeari buruzkoa.. , 15 or..
- ↑ Patxi, Adolfo Araiz, Laura Mintegi, Eugenio Etxebeste, Miguel Castells, Itziar Aizpurua, Joseba Asiron, Filipe Bidart, Txutxo Abrisketa, Alfonso Etxegarai, Kristian Etxaluz, Tasio Erkizia, Karlos Almorza, Grazi Etxebehere, Javier Salutregi, Julen Aginako. «Ezker Abertzalea eta 'Gernikako Arbola'» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- ↑ Koxka bat estuago; Beranduegik ere badu bere ereserki proposamena: Gernika koka kola – Beranduegi. (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Joxe Mari Iparragirre Patxi Andion´en era» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).
- ↑ José María Iparraguirre: Gernikako arbola (Coral Andra Mari). (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Orfeoi batek abestutako Gernikako arbola ereserkiaren bertsioa (bideoa).
- Gontzal Mendibilek abestutako Gernikako arbola ereserkiaren bertsioa (bideoa).