Zuzenbide Fakultatea (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Zuzenbide Fakultatea
Facultad de Derecho
Zuzenbide Fakultatea (Donostian)
AkronimoaZF
GoiburuaEman ta zabal zazu
Ezarpena 1969 (48 urte) eta 1997 (21 urte)
Mota publikoa
FinantzaketaEHU
ErrektoreaNekane Balluerka
DekanoaJuana Goizueta Vertiz
UnibertsitateaEuskal Herriko Unibertsitatea
Ikasleak900+
GraduaurreaZuzenbide Gradua
GraduondoaMasterra eta Doktoretza
CampusaGipuzkoa eta Bizkaia
KokapenaDonosti eta Leioa
 EH
HelbideaManuel de Lardizabal plaza, 2, Donosti, eta Sarriena auzoa, z/g., Leioa
Koordenatuak43°18′24″N 2°00′42″O
Webgunea www.ehu.eus/eu/web/zuzenbide/

EHUko Zuzenbide Fakultatea zuzenbidearen ikerketaz eta irakaskuntzaz arduratzen den Euskal Herriko Unibertsitateko fakultatea da, egun Zuzenbide ikasketak egiten diren tokia. Horren patroi jai-eguna Ramon Penyafortekoa da, erlijio-gizona eta legelaria, legelari eta abokatuen patroia.

Logotipo de la facultad de derecho


Historia

aldatu

1968ko ekainaren 6ko 5/1968 Lege Dekretuaren eskutik Donostian sortutako fakultatea gerora, 1968ko uztailaren 27ko Dekretuaren bidez Zuzenbide fakultatea izan zen. Fakultatea Valladolideko barrutiari atxikia zegoen, nahiz eta Gipuzkoako agintariek behin baino gehiagotan beste aukera batzuk nahiago zituztela adierazi.

Hamar urte ondoren 1979an beste fakultate batzuekin batu zen Euskal Herriko Unibertsitatea osatzeko eta 1980ko otsailaren 25ean Euskal Herriko Unibertsitatea bihurtu zen ofizialki.

1997ko urrian Zuzenbide Fakultateak lurralde-hedapena egin zuen eta Bizkaian azpi-erakundea ezarri zuen, egun, Leioako kanpusean dagoena.

Egitura

aldatu

Bizkaiko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Graduaren mozte nota 10,091 da eta Gipuzkoako Zuzenbide Fakultatean 7,258.[1][2]

Gipuzkoako Zuzenbide Fakultateko dekanoa Juana Goizueta Vertiz da.

Irakasleak

aldatu

Bizkaiko Zuzenbide Fakultateko irakasleak dira:

Klinika Juridikoa

aldatu
 
Zuzenbide Fakultatea (Bizkaian)

Klinika Juridikoa esaten zaio Zuzenbidea era tradizionalez bestela erakusteko eta ikasteko moduari. Hori horrela, Zuzenbidea ikasteko modu klasikoak eskuliburuak, buletinak eta sententziak soilik lantzea esan nahi du ("liburuetako" Zuzenbidea); aldiz, irakaskuntza Klinikoaren ezaugarria da praktikarekin lotuta egotea ("ekintzazko" Zuzenbidea).

Klinika Juridikoak AEBn du jatorria eta azkar hedatu zen mundu anglosaxoian eta haren kolonia eragina zuten herrialdeetan. Azken hamarkadetan bereziki egin dute gora Klinika juridikoek Latinoamerikan eta Europan.

Klinika Juridikoen beste hainbat eredu daude, eta espezialitate juridiko edo tematiko beste egon daitezke. Dena dela, Klinika Juridikoko eredu bat dago, zeinean ikasleen praktika justizia sozialarekin lotutako kasuetan eta arazoetan aholkatzera edo inplikatzera bideratuta dagoen. Hortaz, mota horretako ikaskuntza kliniko baten alde egiten duenak bere funtzio jurista justizia sozial horrekin lotuta egotea nahi du. Ildo horretan, Klinika Juridikoa Zuzenbidearen sistema pedagogikoa eraldatzeko modutzat hartzen da (teoria eta praktika nahasketa), bai eta diskriminazioaren aurkako estrategia juridikoei buruzko gogoetarako eta identifikaziorako laborategi gisa ere.

 
Bakartxo Tejeria Otermin, Eusko Legebiltzarreko Presidentea

Ikasle ohiak

aldatu

Gipuzkoako Zuzenbide Fakultateko ikasle ohien artean daude:

 
Maddalen Iriarte Okiñena, kazetaria eta politikaria

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu