Emilio Barberá Gillem

Emilio Barberá Gillem (Valentzia, Espainia, 1946ko otsailaren 14a) irakaslea eta ikertzailea da, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izandakoa.

Emilio Barberá Gillem

Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea

1986 - 1991
Gregorio Monreal - Juan José Goiriena de Gandarias
Bizitza
JaiotzaValentzia1946ko otsailaren 14a (79 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakhistologoa
Enplegatzailea(k)Valladolideko Unibertsitatea  (1980ko martxoaren 25a -
Euskal Herriko Unibertsitatea  (1987ko apirilaren 13a -
Euskal Herriko Unibertsitatea  (1991ko abuztuaren 20a -

Bizitza

aldatu

Valentziako Unibertsitatean egin zituen Medikuntza ikasketak. Unibertsitate berean, Giza Anatomiaren inguruko ikasketa bereziak egin zituen (1964) eta Patologien inguruko espezialitatea, berriz, Frankfurteko Unibertsitatean (1965-1966). Valentziara itzuli eta Hematologian espezializatu zen, bertako Unibertsitatean. Matematika eta Estatistika ikasketak ere egin zituen 1968an. Medikuntza-arloan lan-esperientzia izan du, 1970tik 1991. urtera bitartean.

Irakasle izan da hainbat Unibertsitatetan: Valladolidekoan (1980), Valentziakoan (1980-1981) eta EHUko Biologia Molekularraren Saileko zuzendaria izan da (1986-1991). Euskal Herriko Unibertsitatean hainbat kargu izan ditu: errektoreorde (1983-1986) eta errektore (1986-1991). EHUko errektore izan zen bitartean, ustelkeria kasuak zirela eta, iskanbila franko bizi izan zituen; karguari uko egin zion 1990an, eta Valentziara itzuli zen. Estatu Batuetako hainbat Unibertsitatetako irakasle gonbidatua izan da.

Erreferentziak

aldatu