Eva Ferreira García

Ekonomia Aplikatuko katedraduna

María Eva Ferreira Garcia (Barakaldo, Bizkaia, 1963) bizkaitar ekonomialaria eta matematikaria da. Ekonomia Aplikatuko katedraduna da,[1] eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea da 2021etik.[2]

Eva Ferreira García


Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea

2020ko azaroaren 26a -
Nekane Balluerka Lasa
Bizitza
JaiotzaBarakaldo, 1963 (60/61 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Zientzia Matematikoen Courant Institutua
Tesi zuzendariaFernando Tusell (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Martin Erausquin (en) Itzuli
Jone Ascorbeitia Bilbatua
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, unibertsitateko irakaslea eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
evaferreira.eus
Artikulu hau EHUko errektoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eba Ferreira Martínez».

Matematikaria eta ekonomia aplikatuko irakasle katedraduna aldatu

 
Matematika Zientzien Courant Institutua ‎New Yorken.

Matematikan lizentziatu zen 1986an Euskal Herriko Unibertsitatean. 1986an, oraindik 23 urte zituela, matematikako irakasle gisa hasi zen EHUn.

1990an, Probabilitate eta Estatistika masterra egin zuen New Yorkeko Unibertsitatean, Matematika Zientzien Courant Institutuan. Ikastegi hori matematika aplikatuen arloko ikerketa-zentro onena Estatu Batuetan.[3]

2005az geroztik Ekonomia Aplikatuko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Zabalkunde-jardueretan parte hartu duenean prestakuntzak eta ikerketak garapen jasangarriaren helburuekin bat egiten dutela nabarmendu du bere aurkezpenetan.[4]

Ikertzailea aldatu

1994an ekonomian doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Fernando Tusell dokotorea izan zen bere zuzendaria. Doktore-tesiaren izenburua hau izan zen: "Suavizado no parametrico; con aplicacion a la estimacion espectral" (Leuntze ez-parametrikoa eta bere aplikazioa espektro-kalkuluari). Espektro-dentsitatearen funtzioaren zenbatespena aztertu zuen, funtzio nagusia denbora-serieen analisian, beti ere ikuspegi ez-parametrikotik. Ikerketa egin eta gero metodo ez-parametrikoak orokortu zituen, bereziki splines zenbatesleak, erregresio-eredu orokorretarako; bestalde, emaitzen analisian aplikazio-problema bat ebatzi zuen. Konputazioari eta simulazioari buruz ere ikertu zuen, eta tresna horiekin frogatu zituen tesi-lanean zehar lortutako emaitza teorikoak.[5] Bere lanek aplikazioa izan dute hainbat arlotan, hala nola, medikamenduen efektuen analisia medikuntzan, edota arrisku sistemikoaren ebaluazioa finantzetan. Irakasle gonbidatu gisa egonaldiak egin ditu Bath, Giessen, Madril (Madrilgo Complutense Unibertsitatea) eta Friburgoko, eta Louisianako unibertsitateetan, eta konferentziak eman ditu Sao Paulon, Louisianan eta Indiako Ahmedabadeko Unibertsitatean. Bost doktorego tesi zuzendu ditu[6]

Geroago Finantza Kuantitatiboetako Doktorego-Programako arduraduna izan zen (2000-2004 eta 2013-2015)

2021ean hauek ziren bere ikerketa-gaiak: maila teorikoan prozesu estokastikoak eta zenbatespen ez-parametrikoa; aplikazio mailan, aldiz, Ferreiraren ikerketa-gaiak finantzak, genero-arrakala eta kristalezko sabai efektua ziren.[7][8][9]

2020ko martxoaz geroztik, CEMATeko (Matematiken Espainiako Batzordea) adituen batzordeko kide da, koronabirusari buruzko datuak modelizatzen eta monitorizatzen lagundu du batzorde horretan.

UPV/EHUko errektorea aldatu

 
Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea: "Emakumeak zientzia ikasketak egitera eta ikerketan murgiltzera bultzatu behar ditugu"[10]

Ferreirak gidatzen duen Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Autonomi Erkidegoko goi-mailako hezkuntza eta ikerketa alorreko erakunderik garrantzitsuena da. Unibertsitate publikoa da eta 350.000 ikasle graduatu baino gehiago trebatu ditu jakintzaren arlo guztietan. Euskal Autonomi Erkidegoan egiten den ikerketaren % 60 unibertsitate honetan garatzen da.[11]

2020ko azaroaren 26ko EHUko Errektoretzarako hauteskundeetan aurkeztu zen errektoregai bakarra izan zen, eta %66ko babesa lortu zuen errektore hautatu zutenen artean.[2][1] Gasteizen hartu zuen kargua 2021eko urtarrilaren 25ean.[12][13]

Errektorea izan baino lehen 2004-2008 bitartean UPV/EHUn Ekonomia Gaietako eta Akademia Antolaketako errektoreordea izan zen Juan Ignacio Pérez Iglesias errektorearekin, eta 2009-2012 bitartean unibertsitateko idazkari nagusia Iñaki Goirizelaia errektorearekin. 2015etik 2019ra, Unibasq-eko zuzendaria izan zen (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia). 2018an kontseiluko presidenteorde aukeratu zuten Europa mailako ENQA ebaluazio-elkartean (European Association for Quality Assurance in Higher Education).[14]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Urdalleta Lete, Irati. (2020-11-05). «Eva Ferreira soilik aurkeztu da EHUko errektore izateko» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
  2. a b Urdalleta Lete, Irati. (2020-11-26). «Eva Ferreira izango da EHUko errektorea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  3. https://www.usnews.com/best-graduate-schools/top-science-schools/applied-mathematics-rankings
  4. «Eva Ferreira García | Curriculum Vitae - Idazkaritza Nagusia - UPV/EHU» Idazkaritza Nagusia (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  5. (Gaztelaniaz) Ferreira García, Eva. (1994). «SUAVIZADO NO PARAMETRICO; CON APLICACION A LA ESTIMACION ESPECTRAL.» www.educacion.gob.es (Teseo. Hezkuntza Ministerioa) (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
  6. Europa Press. (2021). «Eva Ferreira hautagai bakarra dela, EHUk errektore berria aukeratzeko prozesua hasi du» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  7. (Gaztelaniaz) «Página personal de Eva Ferreira» www.et.bs.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  8. (Gaztelaniaz) «Eva Ferreira Naukas19» Cuaderno de Cultura Científica (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  9. (Gaztelaniaz) «'Las matemáticas de la desigualdad'» EITB Euskal Irrati Telebista 2014-03-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  10. Ferreira, Eva. (2022-02-16). «"Emakumeak zientzia ikasketak egitera eta ikerketan murgiltzera bultzatu behar ditugu"» Twitter (Hamaika Telebista, Twitter) (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  11. «Errektorearen gunea» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  12. «UPV/EHUko Errektore kargu hartze ekitaldia» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  13. (Gaztelaniaz) «Entrevista a Eva Ferreira, la nueva rectora de UPV/EHU» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  14. • Unibasqeko zuzendaria Eva Ferreira ENQAren kontseiluko presidenteordea aukeratua izan da | UNIBASQ. (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).

Kanpo estekak aldatu