Farmazia Fakultatea (Gasteiz)
Farmazia Fakultatea Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia fakultate bat da.
Farmazia Fakultatea | |
---|---|
Euskal Herriko Unibertsitatea | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′25″N 2°40′22″W / 42.84017°N 2.67278°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1988 |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
Kokalekua
aldatuMendizorrotza auzoaren ipar-ekialdean dago, Unibertsitatearen pasealekuaren 7. zenbakian, Letren Fakultatea, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola eta Lascaray Ikergunea artean, bai eta trenbidearen alboan eta Gasteizko geltokiarekin parez-pare ere.
Fakultatea
aldatu1988an sortu zen. Bertan, Osasun Zientzietako nahiz Zientzietako titulazioak ikas daitezke; lehenengo arlokoak ditugu Farmaziako eta Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduak, eta Zientzietakoei dagokienez, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako eta Ingurumen Zientzietako Graduak eskaintzen dira. Horietaz gain, Master Ofizialak ere irakasten dira, bereziki Zientzietako eta Osasun Zientzietako titulatuentzat interes handikoak direnak[1].
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
- Gasteizko Farmazia Fakultatearen webgunea (Gaztelaniaz) (Ingelesez)