Donostiako Kimika Fakultatea
Kimika Fakultatea Gipuzkoako Donostia hiriburuko Manuel Lardizabal pasealekuan dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultatea da, Ibaetako campusan.
Kimika Fakultatea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Arkitektura | |
Historia
aldatuKimika Zientzien Fakultatea 1973an sortu zen; hasieran, Joan XXIII.a Lanbide Eskola izan zen eraikinean atondu ziren lokalak, Altza auzoko alde zaharrean. Garai hartan, Fakultatea Valladolideko Unibertsitateari atxikita zegoen eta Petrokimika espezialitatea ematen zuen. Ikastegia abiarazteaz Gonzalo Martín Guzmán irakaslea arduratu zen, ospe handiko kimikoa polimeroen zientzia eta teknologiaren arloan. Urte batzuk geroago, 1979an, Bilboko Unibertsitatearen barrutia sortu zen (egun Euskal Herriko Unibertsitatea) eta berari atxiki zitzaizkion Gipuzkoako unibertsitate ikastegi publikoak, Kimika Fakultatea tarteko zela.[1]
Fakultatea
aldatu1983an, Ikastegiak bi espezialitate ematen zituen jada: batetik Makromolekulak, batez ere polimeroen zientzia eta teknologia jorratzen zituena, eta bestetik Oinarrizko Kimika, orokorragoa. 1987an, Fakultatearen egoitza Ibaeta auzora lekualdatu zen, oraingo eraikinera, Ibaetako Unibertsitate Campusera, hain zuzen. Gaur egun, 12.000 m2, lau sail, 78 irakasle, 412 ikasle, eta zuzkidura eta ekoizpen zientifiko ugari dituela, Kimika Fakultatea Euskal Herrian, estatuan eta atzerrian ospea duen irakaskuntza eta ikerkuntzako gunea da, eta hainbat jakintza-arlo jorratzen ditu, oinarrizko zientziatik hasi eta materialen teknologiaraino.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Historia» kimika-zientziak (Noiz kontsultatua: 2019-04-11).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Donostiako Kimika Fakultatearen webgunea (Gaztelaniaz) (Ingelesez)