Ireki menu nagusia

Errege Dekretu Legea, lege maila duen arau juridikoa da, monarkia parlamentarioa duten herrialdeetan ohikoa, Espainian kasu; botere betearazleak onartzen du, eta ohiz kanpoko behar larriren baten ondorioz onartzen da. Botere betearazleak onartu ondoren onartu behar du botere legegileak, epe labur batean.

Antzeko arau bat dago Errepublika diren herrialdeetan: Dekretu Legea.

EspainiaAldatu

1978ko Espainiako Konstituzioan erregulatua dago arau mota hori. "Errege" du izendapenean, erregea delako araua onartzen eta argitaratzen eta betearaztea agintzen duena.

Nabarmendu behar da, Espainiaren kasuan, Diputatuen Kongresuak ez duela araua berresten. Egia esan, Kongresua mugatzen da, gobernuak somatutako larritasun egoera bideratzeko proposamena berrestera. Azken emaitza, lege arruntaren berbera da, baina tramitazioa askoz azkarragoa da eta, gainera, eztabaida parlamentarioak eragozten dira.

Errege Dekretu Legea Espainiar Konstituzioko 86.1 artikuluan dago araututa, besteak beste, eta zera dio: "Aparteko eta presazko beharrizana dagoenetan, Gobernuak behin-behineko lege-xedapenak eman ditzake, lege-dekretuen forma hartuz; horiek ezingo dute eraginik sortu estatuaren oinarriei buruzko antolamenduan, 1. tituluak arautzen dituen oinarrizko eskubide, eginbehar eta askatasunetan, autonomia-erkidegoen araubidean, ezta hauteskundeei buruzko zuzenbide orokorrean ere."