Euskal Wikilarien Kultura Elkartea
Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE) Euskarazko Wikipedia sustatzeko elkarte bat da, 2016an sortua[1]. Era berean, irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde bat da, Wikimediako erabiltzaile taldetzat onartua. Euskal hizkuntza, euskal kultura eta jakintza unibertsala ditu ardatz. Giza ezagutza guztia euskaraz eskuragarri jartzeko asmoa du.
![]() EWKEren 2017ko batzarra, UEUren egoitzan (Eibar, Gipuzkoa, 2017-02-18). Goiko ilaran, ezkerretik eskuinera: Josu, Iñaki LL, Gartxoak, Theklan, Ksarasola. Beheko ilaran, ezkerretik eskuinera: Xabier Armendaritz, Xabier Cañas, Gorkaazk, Oraina. Argazkilaria: Koldo Biguri | |
Mota | gobernuz kanpoko erakundea |
---|---|
Sorrera | 2016an, Donostian |
Lehendakaria | Xabier Armendaritz |
Egitekoak | Wikipedia, euskara |
34 kide | |
http://wikimedia.eus |
HelburuakAldatu
Lau dira elkartearen helburuak:
- Kultura eta jakintza unibertsala euskaldunen eskura jartzea, formatu askean dauden entziklopedien, liburuen, hiztegien eta bestelako agirien bidez.
- Euskarazko Wikipedia eta gainerako Wikimedia proiektuak sustatzea, ezagutaraztea eta zabaltzea. Sustapena bi norabidetan gauzatuko da: alde batetik, edukien kopurua areagotzeko eta beren kalitatea hobetzeko lankide berrien sartzea lehentasunetako bat izango da. Bestalde, Euskarazko Wikipediaren erabilera ere bultzatuko da euskaldunen artean, bere ikusgarritasuna indartuz bisitarien kopurua handitzekotan.
- Euskararen normalizazioari laguntzea, kultura —tokikoa eta unibertsala— hedatuz, Euskal Wikipedia bera eta hari lotuta dauden proiektuak (Wikihiztegia, Wikiliburuak, Wikimedia Commons...) erabiliz.
- Oro har, Wikimediaren helburuekin bat eginez, auzolana eta jakintza askea sustatzea.
Elkarteko kide batzuk 2019. urtean Donostiako udaletxean, elkarteak antolatutako Wikimedia+Hezkuntza Konferentzian, Wikimedia Fundazioko zuzendari exekutibo Katherine Maher (zutik, eskuinetik hasita bigarrena) lagun dutela.
JarduerakAldatu
- Euskarazko Wikipediaren eta proiektu lagunen lankideen arteko komunikazio-bideak ireki, lankide horien arteko sinergia berriak ezarriz, Wikipediaren onerako izango direnak. Horretarako, eztabaida irekiak, hausnarketarako jardunaldiak eta foroak antolatuko dira, Wikipedia eta hari lotutako proiektuak hobetzeko.
- Lantegiak eta formazio-ikastaroak antolatu, euskaldunek Wikipedia ezagutu eta proiektuan parte har dezaten.
- Hedabideekin harremanetan sartu eta haien programetan (telebista, irratia, aldizkariak...) parte hartu, Euskal Wikipediari buruzko informazioa emanez eta bere ezagutza hedatuz.
- Enpresa eta erakunde publiko zein pribatuekin elkarlanean jardun, Euskal Wikipedia eta bere inguruko proiektuak hobetu ahal izateko[2]. Erakunde horiekin batera ikastaroak eta sariak antolatu.
- Euskarazko Wikipedia indartzeko, bazkideen ustez onuragarria den edozein jarduera abiatu, betiere elkartearen estatutuekin bat etorrita.
KideakAldatu
Kide guztiak dira Euskal Wikipediari ekarpenak egiten dizkioten wikilariak. Hona hemen EWKEko kideen zerrenda, elkartean, Euskal Wikipedian edo haren inguruko proiektuetan dituzten ardurak adierazita:
- Aioramu
- Aitzolete
- Amaia Astobiza Uriarte
- AnttonUgarte
- Assar
- Bankarra
- Birasuegi
- Edagit
- ElsaBornFree 2020ko ekainan hil zen minbiziaren ondorioz.
- Gartxoak
- Gorkaazk EWKEko zuzendaritzako batzordekidea
- Iñaki Alegria
- Iñaki LL, EWKEko idazkaria
- Iñazio Irizar
- Iurdana
- Jalkorta
- Janfri, Euskal Wikipediako administratzailea
- Josu,
- Joxe Aranzabal
- Joxefe
- Koldo Biguri, Euskal Txikipediako administratzailea
- Ksarasola
- Lainobeltz, Euskal Wikipediako administratzailea
- Luistxo EWKEko zuzendaritzako batzordekidea
- Maddi
- Mentxuwiki
- MerZab
- Nafarruri8
- Oraina, EWKEko zuzendaritzako batzordekidea
- Suna no onna
- Theklan, Euskal Wikipediako administratzailea
- Wikitzultzailea
- Xabier Armendaritz, EWKEko lehendakaria; Euskal Wikipediako administratzailea eta burokrata
- Xabier Cañas, EWKEko diruzaina; Wikipediako administratzailea eta burokrata
- Zuiarra
IkurrakAldatu
Wikilari hau Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko (EWKE) kidea da. |
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Webgune ofiziala
- Euskal Wikilarien Kultura Elkarteari buruzko atala, Wikimedia webgunearen barruan.
- Euskarazko Wikipedia twitterren
- Txikipedia twitterren