Arte Ederren Fakultatea (Leioa)

Euskal Herriko Unibertsitatea

Arte Ederren Fakultatea Bizkaikoko Leioa udalerrian dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako fakultate bat da.

Arte Ederren Fakultatea
Fakultatearen ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLeioa
Koordenatuak43°20′N 2°58′W / 43.33°N 2.97°W / 43.33; -2.97
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1970
Arkitektura

Fakultateak Arte Ederrei dagozkion ikasketak eskaintzen ditu: Arteko Gradua, Sorkuntza eta Diseinuko Gradua eta Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua. 2020an 1.325 ikasle, 145 irakasle eta ikertzaile biltzen zituen.[1]

Historia

aldatu

EHUko Arte Ederren Fakultatearen 50. urteurrena da 2020an izan zen. Garai hartan Arte Ederren eskola Bilbon kokatuta zegoen, Zazpikaleetan egun dagoen Euskal Museoaren egoitzan bertan. Lehenengo ikasturtean orotara 48 ikasle izan ziren.[1]

Horren ondoren, beste hainbat lekutan egon zen kokatuta Arte Ederren Eskola: Ibáñez de Bilbao kalean Suhiltzaileen Eraikinean, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean edota Leioako Medikuntza Fakultatean, besteak beste. 1987an Leioako EHUren Leioa-Erandioko gunean, egun arteko eraikina zabaldu zen, martxan jarraitzen duena.[1]

Bertan ikasle izandakoak hainbat funtzio profesional betetzera ailegatu dira, hala nola, artistak, komisarioak, diseinatzaileak, konserbatzaileak, zaharbarritzaileak, ilustratzaileak, hezitzaileak edota irakasleak daude horien artean.[1]

Fakultatearen nazioarteko presentzia handia da, batez ere Erasmus, eta Sicue programetan. 2010eko hamarkadan Arte Ederren Fakultatearen presentzia gizartean hazi egin da,

Graduak

aldatu
  • Arteko Gradua
  • Sorkuntza eta Diseinuko Gradua
  • Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharberritzeari buruzko Gradua

Kokalekua

aldatu

Leioa-Erandioko campusean dago fakultatea, Sarriena auzoan.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d «EHUko Arte Ederren Fakultatearen 50. urteurrena da gaur» El Correo 2020-11-23 (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia