Juan Jose Goiriena de Gandarias
Juan Jose Goiriena de Gandarias y Gandarias (Gasteiz, 1948ko uztailaren 27a - Barakaldo, 2020ko irailaren 1a) arabar ikertzaile eta irakaslea izan zen.
Juan Jose Goiriena de Gandarias | |||||
---|---|---|---|---|---|
1996 - 2002
1991 - 1996 ← Emilio Barberá Gillem - Pello Salaburu → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan José Goiriena de Gandarias y Gandarias | ||||
Jaiotza | Gasteiz, 1948ko uztailaren 27a | ||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Barakaldo, 2020ko irailaren 1a (72 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea : medikuntza, Kirurgia | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | mediku-ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Enplegatzailea(k) | Oviedoko Unibertsitatea Murtziako Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||
Kidetza | Eusko Ikaskuntza Jakiunde Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademia |
Biografia
aldatuMedikuntza eta Kirurgia ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitatean (1965-1970) eta han eskuratu zuen lizentzia; doktoregoa berriz EHUn egin zuen. 1970etik irakaskuntzan eta ikerketa-lanetan jardun zuen Oviedoko, Murtziako eta Euskal Herriko unibertsitateetan. Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle izateaz gain betekizun garrantzitsuak izan zituen: Medikuntza Fakultateko idazkaria (1974-1975); Antolaketa Akademikoko errektoreordea (1980-1984) eta errektorea (1991-1996). 1984ko uztailetik 1987ko maiatza arte, bestalde, Osasun eta Kontsumo sailburuorde izan zen Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Segurantza Sozialeko sailean. 1996an Eusko Ikaskuntzako lehendakari hautatu zuten. 1997tik Basurtoko Institutu Medikuko zuzendaria izan zen, Kirol Medikuntzan espezializatua.
Besteak beste, lan hauek argitaratu zituen: Enzimopatias Genéticas en Ofatlmología (1971), Hematíes (1975) eta La salud del año 2000. Discurso para la recepción pública del Académico electo (1992).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.