Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola

Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola Gipuzkoako Eibar udalerrian dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza eskola bat da.

Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola
Euskal Herriko Unibertsitatea
Eskolaren ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEibar
Koordenatuak43°10′46″N 2°29′22″W / 43.17958°N 2.48942°W / 43.17958; -2.48942
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1968
Arkitektura
Webgune ofiziala

Kokalekua aldatu

Otaola etorbidearen 29. zenbakian dago, Bizkaiko mugaren alboan eta Eibarko irteeran Ermurako bidean.

Historia aldatu

Eibarko Zentro Tekniko Laborala unibertsitate laboralen sistemaren barnean sartzen zen; mota horretako zentroen zerrendako hamaikagarrena zen, eta Euskal Herriko bakarra. 1968ko azaroaren 14an hasi ziren zentroko eskolak eta jarduera akademikoak. Universidad Laboral esaten zitzaion orduan, eta euskaraz, Eibarren, Unibertsitate Laborala esan izan zaio orduanik, laburtuta Laborala euskaraz edo La Uni gaztelaniaz.

1988an, Industria Ingeniaritza Tekniko Elektrikoa (Industria Elektronika espezialitatea) ematen zuen Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak izaera propioa hartu zuen eta Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko prestatu zen. Sarrera hori 1994an gertatu zen, eskualdeko udalen, enpresarien eta beste erakunde batzuen babesarekin.

21. mendean, Unibertsitate Laboral zaharraren kanpusa Uni Eibar-Ermua lanbide heziketako ikastetxearekin partekatzen du Unibertsitate Eskolak.

Garraiobideak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa