Bilboko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi-eskola Teknikoa

Bilboko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi-eskola Teknikoa Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikastegi bat da, gaur egun Bilboko Ingeniaritza Eskolaren parte dena. Nautika eskola honetan, itsaso zabaleko nabigazioarekin zerikusia duten edukiak irakasten dira. Bere sorreran ez zegoen unibertsitatean integratuta. Ikasleek praktikatu eta ikasteko itsasontzi propioa duen Espainiar estatuko nautika eskola bakarra da: Saltillo du izena itsasontzi horrek.

Bilboko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi-eskola Teknikoa
Datuak
Motafakultatea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteIngeniaritza Goi Eskola Teknikoa (Bilbo)
Agintea
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1739

Sorrera aldatu

Bilboko Nautika Eskola, Hiribilduko Udalaren, Bizkaiko Jaurerriko Gobernu Unibertsalaren Kontsulatuarekin eta Diputazio Orokorrarekin lankidetzan sortu zen. 1739an Gernikako Batzar Nagusian Bilbon Nautikako Eskola bat jartzea erabaki zen. Joseph Vicente Ybañez de la Rentería izendatu zuten eskolako lehen zuzendari. Haren izendapena barne-erabakia izan zen, 1742an Miguel Archer jauna izendatu zuten arte.

Karlos III.aren erregealdian zehar, 1783an dekretu baten bidez ezarri zen Pilotuen Zuzendariak eta Nabigazio Eskoletako Maisuak arduratuko zirela marinelen lanbidean eta itsasontzi-gidarien lanbidean jardun nahi zutenak ebaluatzeaz. Azterketak honako hauek ziren: Pilotin izenekoa, eta lehen eta bigarren mailako pilotu izatekoak[1]. Azterketa horiek ahozkoak ziren, marinelari ontziratze-aldiari buruzko galderak egiten zizkioten, eta ondoren ebaluatzen zuten ea nahikoa ikasi zuen eta titulua jasotzeko ondo prestatuta zegoen.

Nautika eskola Deustun aldatu

1924an Errege Dekretu bat argitaratu zen nautika eskolak berrantolatzeko. Urte horretan, Bilboko Nautika Eskola Deustura aldatu zen. Alokairu-kontratu baten bidez, eskola San Antonio Ikastetxeak lehenago okupatutako lokaletara lekualdatu zen. Instalazioak, lau pisuko eraikin bat, antzinako Gossens jauregiari lotuta zeuden. Eraikin horiek eta beste pabiloi batzuk Deustuko Unibertsitatearen eta Bilboko Itsasadarraren ibaiertzaren artean zabaltzen ziren. Zentroak, aparatuak, makinak, erremintak eta ikasleen heziketarako beharrezko material pedagogikoa zituen. 1942an Espainiar estatuak erosi zuen lursaila. Garai hartan ikasketa plana honela zegoen antolatuta: nautikako ikasleek hiru kurtso zituzten, eta makinetako ikasleek bi.

1955ean eskola berritu zen, eta, horrela, ikasleak jasotzeko gaitasuna % 50 handitu zen. Garai hartan, aldaketa handiak egon ziren nabigazioan, gero eta ontzi gehiago zeuden zerbitzuan, eta abiadura eta tamaina handiagoak hartzen zituzten. Garai berean, merkatuan radarra eta nabigazio hiperbolikoko sistemak agertu ziren. Horregatik, nautikako karreraren egitura aldatzeko eta eskolei material pedagogiko egokia emateko beharra ikusi zen.

1961ean lege bat sortu zen, itsas irakaskuntzen eta arrantzaren berrantolaketaz hitz egiten zuena. 1962an, Deustuko eskolaren eraikinean kontserbazio-lan eta pintura-lan garrantzitsuak egin ziren. Gela berezietan nabigaziorako laguntza-tresnak jarri ziren eta bi baleontzi, salbamendu-ontzi bat eta beste ontzi batzuk erosi ziren.

Deustuko eraikina gero eta okerrago zegoen; beste kokaleku batean berria eraikitzeko beharra planteatu zen. Eraikinak hornitu behar zen makina, laborategi, aparatu eta material flotatzailearekin.

Nautika eskola Portugaleten aldatu

José López Zanón eta Luis Laorga Gutiérrez arkitektoei eskatu zitzaien Bilboko Nautikako Eskola Ofizialerako proiektua idazteko.

Eskola Portugaleten kokatu zen, Santurtziko arrantza-portuaren aurrean. Itsas Instrukzioko Zuzendaritza Nagusiaren arabera, eskola berria honako hau izango litzateke Nautikako Eskola Ofizialaren egoitza izango da. Deustuko eraikin zaharraren ordezkoa izango da, eta erabiliko da Bilboko itsas eremu garrantzitsu osoan lanbide heziketako programa zabalak eskaintzeko; orotara, 11 titulu.

Lehen kategoriako establezimendua izango da, mota bereko eskolen estatu-programaren barruan. Programa hori laster zabalduko da espainiar estatuko kostaldean, eta behar diren espezialitate guztiak irakatsiko dira, itsasoko lanekin lotuta, nabigazioarekin eta arrantzarekin, eta industria eratorriekin lotutako lanbide eta teknikarik espezializatuenetaraino.

Eskolaren antolaketa aldatu

Irakaskuntza teorikoa aldatu

  • 30 gela arrunt (50 ikasle bakoitzean)
  • 4 gela handi (70 ikasle bakoitzean)
  • Gela berezia
  • Itsasbide-gela
  • Aparatuen gela
  • Nabigazio-zubia
  • Planetarioa
  • Azterketa-gela (500 m2)
  • Areto nagusia (1.230 m2)

Irakaskuntza praktikoa aldatu

  • Taillerrak (1.660 m2)
  • Txalupak eta praktiketako materiala gordetzeko lekuak
  • Flotea (590 m2)

Gorputz-hezkuntza aldatu

  • Gimnasioa (865 m2)
  • Ariketa-terraza (1.750 m2)

Errektoretza aldatu

  • Zuzendaritza, bulegoak, irakasle-gela eta klaustroa
  • Ikasketa Burutzaren Bulegoa (460m2)
  • Idazkaritza eta administrazioa (218 m2)
  • Liburutegia eta liburuen biltegia (205 m2)
  • Oratorioa (120 m2)

Zerbitzuak aldatu

  • Ikus-entzunezko materialerako biltegiak (150 m2)
  • Komunak, dutxak eta aldagelak (528 m2)
  • Atondoak, korridoreak eta atezaindegiak (1.663 m2)
  • Eskailerak (837m2)

Aisialdirako azalera aldatu

  • Jolaserako edo aparkalekurako (3.100 m2)
  • Ikasle-taldea (375 m2)

Etxebizitzak aldatu

  • Zuzendaria (240 m2)
  • Atezaina (65 m2)

Eskolaren egitura, itsasotik ikusita, itsasontzi handi baten antzekoa da. Eskolaren behin betiko aurrekontua 460.245,08 eurokoa (76.578.337,88 pezeta) izan zen. Eskola berriak izen hau jaso zuen: Leopoldo Boado Nautika Eskola Ofiziala.

Bere garaiko itsas teknologiaren azken aurrerapenak zituen. Eskola berria Europako aurreratuenetakotzat hartu zuten, eta bere ibilbide akademikoa 1964ko ikasketa-planarekin hasi zuen bere hiru adar profesionaletan: nautika, makinak eta irrati-telegrafia.[2]

Nautika eskola gaur egun aldatu

1994an, Bilboko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi-eskola Teknikoa hainbat dekreturen bidez Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) sartu zen. 2016an eskolak independentzia galdu zuen eta Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin (EIB/BIE) bat egin zuen.[3]

Bi graduak—Nautika eta Itsas Garraioko gradua eta Itsasketako gradua— lau ikasturtetan banatuta daude eta urtebeteko master bat egiteko aukera dago. Lau urteetan, irakasleak tituludun nautikoak nahiz beste espezialitate batzuetakoak dira.[4]

Bi karreretako edozeinetan sartzeko, nahitaezkoa da UPV/EHUk ezartzen dituen baldintzetako bat betetzea. Betetzen den baldintza ohikoena Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE/EAU) gainditzea da[5]. Sartzeko gutxieneko nota 5,00 da[6].

Argazkiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Historia - Escuela de Ingeniería de Bilbao - Escuela de Ingeniería de Bilbao - UPV/EHU» Escuela de Ingeniería de Bilbao (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  2. Davalillo Aurrekoetxea, Alfonso. (1995). Evolución histórica de la Escuela de Náutica de Bilbao. (1a. ed. argitaraldia) Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 84-457-0626-8. PMC 431628513. (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  3. www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  4. «Nautika eta Itsas Garraioko Gradua» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  5. «Unibertsitatean sartzea - estudiosdegrado-gradukoikasketak - Graduko ikasleak - UPV/EHU» estudiosdegrado-gradukoikasketak (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  6. «Gutxieneko notak - sarrera-acceso - Unibertsitaterako sarbidea - UPV/EHU» sarrera-acceso (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu