Kirolak jolas edo lehiaketa helburu duten ekintzak dira, giza gorputzaren ahalegina edo gaitasuna eskatzen duten jarduerak. Kirola banaka nahiz taldeka egin daiteke.

Kirolen adibideak: Eskrima, atletismo, errugbi eta Txirrindularitza.
Pilota, nazioarteko euskal kirola
Haurrak futbolean jolasten.
Emakumeen presentzia dezente handitu da kirol gehienetan.

Euskarazko terminoaAldatu

Kirol terminoaren bi agerpen daude euskara zaharrean, 17. mendekoak, Refranes y Sentencias mendebaldeko hizkerako atsotitzen bilduman, biak josteta edo libertimendu zentzuan. Esanahi bereko gaztelania zaharreko quirola hitzaren maileguak dira[1].

20. mendearen hasieran, Resurrección María Azkuek berreskuratu zuen hitza, eta adiera berri ezagunera hedatu zuen baita ere[1]. Euskara batuaren garaian, bere erabilpena orokorra bilakatu da, beste hainbat hitz eratorriren parte bihurturik[2].

Kirolaren helburuakAldatu

Kirolaren helburu nagusia gaitasun fisikoak iraunaraztea eta handitzea da, baita arintasuna, mugimendua edo indarra areagotzea ere. Kirolak, bestalde, gogoaren ezaugarri jakin batzuk indartzen ditu, ausardia, iraupena eta diziplina, adibidez. Bestalde, kirol ekintza antolatu guztien helburua markak haustea edo aurkakoari nagusitzea da. Horregatik, aldi jakinetan, lehiaketak edo txapelketak antolatzen dira mundu osoan. Bi kirolari mota nagusi bereizten dira. Batetik, zaletua, edo kirola gustuz egiten duena (amateur), eta bestetik, profesionala, dirua irabazteko helburuarekin aritzen dena. Baina batzuetan, zaila da bien arteko bereizketa garbia egitea.[3]

Kirol profesionala, bestalde, kirolezko zuriketarako erabiltzen da maiz. Hau da, kirol ekitaldiak antolatzen dira, kirol taldeak erosi edo babesten, edo kirol batean parte hartzen, helburu hau izanik: gizabanako, talde, korporazio edo gobernu baten edo batzuen fama kaltetua hobetzea.

HistoriaAldatu

Kirol guztietan ekintza fisikoa da nagusi. Kirola ehizaren oinarrizko elementuetatik eratorri zela uste da, eta geroago zibilizazioaren aurrerabidearekin gizarte harreman, indarraren erakusketa eta jolas ekintza bihurtu zen. Antzinako egiptiarrek eta txinatarrek, adibidez, kirola egiten zuten, baina aurrerabiderik handiena Grezian gertatu zen. Greziako jokorik ospetsuenak Olinpiar Jokoak izan ziren, lau urtez behin egiten zirenak. Kirol modernoa XIX. mendean sortu zen Europan. Hiri handien sorrerak ekintza fisikoak egiteko gogoa piztu zuen, eta biztanleria egonkor bihurtzeak taldeak sortzea eta lehiaketak antolatzea bultzatu zuen, beti ere araudi bati eta tokiko edo herriko erakundeei lotuta (federazioak, batzordeak). Izadiarekin harremanetan egoteko asmoarekin, baita bizikletarekin, automobilaren eta gisako asmakuntzaren ondorioz ere kirol berriak sortu ziren (eskia, mendizaletsuna…). Komunikabideen aurrerapenak hedatu zirenean, burdinbide, errepide edo hegazkinari esker, kirol elkarteak sorrarazi zituen herrialdeetan eta nazioartean. Olinpiar Jokoak berriz ere 1896. urtean antolatu ziren, Pierre de Coubertin frantses baroiari esker, eta nazioarteko lehiaketei bultzada handia eman zitzaien honela.

Kirol profesionalaAldatu

Kirolak badu entretenimendu elementu garrantzitsua; horrekin batera, hedabideen zabaltzeak zein aisialdiaren handitzeak, kirol munduaren profesionalizazioa ekarri dute neurri handi batean. Horrek polemika zabala ekarri du, bestetik: kirolari profesional askorentzat kirola bera baino garrantzitsuagoa izan daitezke dirua eta ospea. Aldi berean, zenbait kirol errentagarriagoak edo ezagunagoak bilakatu dira, diru-iturri oso garrantzitsuak bihurtuz eta batzuetan tradizio baliotsuak galdu dituzte. Futbola Europan eta Latinoamerikan edo AEBetan futbol amerikarra, saskibaloia eta beisbola urtero diru kopuru handiak mugitzen dituzten kirolen adibideak dira.

Bilakaera horrek lehiakortasuna areagotzea dakar, atal ekonomikoa ere sartzen denean garaipenaren aldeko borrokak beste zentzu bat hartzen baitu. Ondorioz, elementu negatibo ugari ager daiteke, tartean dopinaren erabilera, iruzurrak, lehia konponduak, mafiak eta bestelako hainbat trikimailu edo tranpa.

2014ko dauten arabera, urtero, Kirolaren munduak ikuskizun gisa, 70.000 milioi euro inguruko kopurua mugitzen du, sarreren salmentaren, telebistaren eskubideen eta babesleen artean. Kirolaren praktikarekin lotutako kontsumoak sartzen badira, hala nola kirol ekipamendua eta arropa eta osasun eta fitness gastuak, kirol industriak 600.000 milioi euro inguru sortzen ditu urtero mundu osoan.[4]

Espainiari dagokionez, 2017. urtean 4.924 milioi euro izan ziren kirolean egindako gastua.

Kirol ezberdinak aztertzen baditugu, Forbes aldizkarian oinarrituz, soldaten eta babesleen artean hauek dira diru gehien mugitzen duten kirolak[5]:

# Kirola Diru kantitatea
1 Saskibaloi 1.293 milioi $
2 Futbol Amerikarra 775 milioi $
3 Futbol 607 milioi $
4 Beisbol 468 milioi $
5 Tenis 246 milioi $

Bestalde, hauek dira irazi gehien dituzten kirolariak[5]:

# Kirolari Kirola Herrialdea Irabaziak
1 Lionel Messi Futbol   127 milioi $
2 Cristiano Ronaldo Futbol   109 milioi $
3 Neymar Futbol   105 milioi $
4 Canelo Álvarez Boxeo   94 milioi $
5 Roger Federer Tenis   93.4 milioi $
6 Russell Wilson Futbol Amerikarra   89.5 milioi $
7 Aaron Rodgers Futbol Amerikarra   89.3 milioi $
8 Lebron James Saskibaloi   89 milioi $
9 Stephen Curry Saskibaloi   79.8 milioi $
10 Kevin Durant Saskibaloi   65.4 milioi $

Kirol sailkapenaAldatu

Kirolak hainbat irizpideren arabera sailka daitezke. Horitako bat bakarkako kirolak (atletismo) eta taldekako kirolak (errugbi) banatzean datza. Kirola egiteko beharrezko osagarrien arabera ere banatu daitezke. Kirol batzuetan gorputza bera bakarrik da beharrezkoa (borroka greko-erromatar), baina beste batzuetan baloia (futbol), patinak, zintak eta abar behar dira praktikatu ahal izateko. Azkenik, batzuek animaliekin jokatzen dute (polo) eta beste batzuek garraio ezberdinak behar dituzte (bela).

Sailkatzeko beste irizpide bat praktikatzen den lekuaren arabera da, hau da, aire librean, pista jakin batean edo elurra bezalako lurzoru batean egiten bada (eski). Honen ondorioz, neguko edo udako kirolak izaten dira, nahiz eta urte guztian zehar egiteko aukera izan aurrerapen teknologikoei esker.

Azkenik, kirolaren helburuaren arabera egin daiteke banaketa, hau da, garaipena nola lortzen den, tirozko (arkularitza) edo deslizatze kirolak, adibidez.

Sailkapen arruntaAldatu

Jarraian, kirol ezagunenen zerrenda dago kategoria arrunten arabera sailkatuta. Kirol batzuk hainbat kategoriatakoak izan daitezke eta kirol horietako askok elbarritasuna duten pertsonentzako baliokidea dute, gainera:

Atletismo


Talde kirolak

Gimnastika

Kirol anitzeko probak

Erraketa kirolak

Txirrindularitza

Irristaketa kirolak

Izotz kirolak

Mendi kirolak

Ur kirolak

Borroka kirolak

Borroka-arte

Indar kirolak

Aire kirolak

Punteria kirolak

Motor kirolak

Bestelako kirolak

Kirol olinpikoakAldatu

Olinpiar Jokoak hautatutako hainbat kirolen nazioarteko lehiaketa da. Hori dela eta, kirolak Olinpiar Jokoetako programaren parte direnean, "kirol olinpikoak" esaten zaie eta beraz, sailkapen bate egin daiteke[6]. Gainera, olinpikoak ez direnen artean, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (COI) aitortzen dituen batzuk daude.

Kirol zabalduenakAldatu

 
Kirol profesionalak diru asko mugitzen du.

2018an fan edo jarraitzaileen arabera hauek ziren zabalduenak:[7]

# Kirol Fan Maila
1 Futbol 4 bilioi Mundu maila
2 Kriket 2.5 bilioi Erresuma Batua eta Commonwealth
3 Belar hockey 2 bilioi Europa, Afrika, Asia eta Australia
4 Tenis 1 bilioi Mundu maila
5 Boleibol 900 milioi Europa Mendebaldea eta Ipar Amerikan
6 Ping-pong 875 milioi Mundu maila
7 Saskibaloi 825 milioi Mundu maila
8 Beisbol 500 milioi Ameriketako Estatu Batuak, Karibeeta Japonia
9 Errugbi 475 milioi Erresuma Batua eta Commonwealth
10 Golf 450 milioi Europa Mendebaldea, Asiako Ekialdea eta Ipar Amerika

Kirola ikuskizun gisaAldatu

Kirol lehiaketak entretenimendu moduan kontsumitzen diren aisialdi modu bat dira. Kirol gehienak publikoa dagoen lekuetan praktikatzen dira, estadio, kirol pabiloi edo kalean. Prentsa, irratia, telebista edo internet bezalako komunikabideen etorrerarekin batera, kirolek hedabideen plataforma indartsuen laguntza dute. 1977tik aurrera, telebista kateak agertzen hasi ziren kirol gertaerak eta albisteak igortzeko. Batzuk orokorrak dira eta kirol desberdinetan aritzen dira, Teledeporte edo GOL, adibidez. Beste batzuk, aldiz, kirol bakarrean espezializatzen dira. Gainera Barca tv-k bezalako telebista kateak talde bakarrean ardazten dute beraien emanaldi guztia. Kirol prentsaren artean, Kataluniako Mundo Deportivo eta Sport, Frantziako L'Équipe, Italiako La Gazzetta dello Sport eta Espainiako Marca eta AS dira ezagunenak[8].

Kirol ekitaldi nagusiakAldatu

Gaur egun kirol ekitaldi garrantzitsuenak munduko zonalde guztietatik ikus daitezke teknologiaren aurrerapenari esker eta hauek dira garrantzitsuenetarikoak[9]:

ErreferentziakAldatu

  1. a b Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoa, Euskaltzaindia. «Kirol - EHHE» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
  2. Egungo Euskararen Hiztegia, UPV/EHU. «Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - Kirol» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
  3. https://web.archive.org/web/20150924011818/http://www.femp.es/files/566-69-archivo/CARTA%20EUROPEA%20DEL%20DEPORTE.pdf
  4. https://www.atkearney.com/communications-media-technology/article?/a/winning-in-the-business-of-sports
  5. a b (Gaztelaniaz) USA, Forbes. (2019-11-23). «El gran negocio del deporte» Forbes España (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  6. (Ingelesez) «Sports | List of Summer and Winter Olympic Sports» International Olympic Committee 2020-11-09 (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  7. https://www.worldatlas.com/articles/what-are-the-most-popular-sports-in-the-world.html
  8. (Gaztelaniaz) Stylezz, Rod. LOS 4 DIARIOS DEPORTIVOS CON MÁS LECTORES EN ESPAÑA | CRITICALANDIA. (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  9. (Gaztelaniaz) «Ni la Super Bowl ni las finales de la NBA: la competición más seguida es la Champions» Mundo Deportivo 2019-06-01 (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu