Zirgari 
Ontzi-industria saileko lanbidea
Zirgari

Lehen agerpena 1889. urtearen inguruan
Arrazoia Itsasontziak ibain gora eramatea ibilbide zailetan

Izena Zirgari
Izen ofiziala Zirgari
Mota Lanbidea
Sektorea Lehen sektorea
Gaitasunak Indar fisikoa
Heziketa Ez zen bharrezkoa
Lan esparrua Bilboko itsasadarra
Egoitza Ez zuten

Zirgariak edo zirgatzaileak zirga izeneko soka luze batetik tiraka itsasontziak ertzera edo itsasadarrean gora mugitzen zituzten emakumeak ziren. Ohiko lanbidea izan zen XIX. mendeko Bilboko itsasadarrean. Printzipioz emakumeentzat debekatuta zegoen lanbidea zen baina Karlistaldietan gizonek alde egin behar izan zutenez, emakumeek egin behar izan zuten lan hori. Fernando Bernal zuzendariak haiei buruzko filma zuzendu zuen 2006 urtean, Zirgariak izenburuarekin. 2021ean Bilbon inauguraturiko Dora Salazarren eskultura taldeak haien zeregina ekartzen du gogora.[1][2][3][4]

Testuingurua aldatu

1300. urtean Bilbok “villa” titulua lortu egin zuen eta hori lortu eta ia berehala itsasadarrak berebiziko garrantzia bereganatu zuen. Izan ere, 1310.urtean Bilboko Jauna hil zenean, bere ilobak, Maria Diaz Harokoak, foru berri bat jarri zuen indarrean, itsasadarra ekonomiaren ardatz bihurtuko zuena. Izan ere, foru berri horren arabera Urduñatik zetozen produktu guztiak Bermeora joan beharrean Bilbotik pasatu behar ziren derrigorrez eta bakarrik Bilbon saldu ahal ziren. Garai hartan Bilboko ItsasadarraAbusu (La Peña) auzoraino ailegatzen zen, paduraz josia, bere erabilera biziki zailtzen zuena. Bilboko Itsasadarra txukuntzeko lanak ezin izan ziren berandu arte hasi, Karlistadak zirela eta. Lehen Karlistada 1833 eta 1840 bitartean izan zen, Espainiako ondorengotza arazoak sortua. Liberalek Karlisten aurka borrokatu ziren (karlistek Karlosen ondorengotza defendatuz eta liberalek Isabel). Karlistek kide asko lortu zituzten Zumalakarregi jeneralari esker. Zumalakarregik antolatutako gerrilak Bilbo setiatzera agindu zuen Karlosek eta hango setioan Zumalakarregi hil egin zen, karlisten general ospea galduz eta gero eta gehiago ahuldu ziren. Hori zela eta, liberalek gerran aurretik jarri ziren eta karlisten amaiera erraztu zuten. Muñagorriren leloa (Bakea eta Foruak) ospea hartu zuen gerra bukatzeko konponbide bezala eta gerra bukaeraren testuan ageri da. Izan ere, galtzaileek askatuak izan ziren eta erraztasunak izan zituzten haien kargu militarrak liberalen armadara eramateko. Karlistadak amaitutakoan eta egoera baretu zenean, 1533 inguruan, itsasadarra bideratzeko eta erabilgarria egiteko ahaleginak egiten hasi ziren, horrekin batera portuak sortuz. Hala ere, itsasontzi asko ez ziren gai Portugaletetik aurrera egiteko, bertako portuan geratuz. Hori horrela izanda, ontzi txikiagoak erabiltzen zituzten (gabarrak eta txalupak) bide erdiko portuetan geratzen ziren itsasontzietako salgaiak hiriraino eramateko eta, zenbait kasutan erabili izan ziren Abra auzotik pasatu ezin ziren itsasontzien karga arintzeko ere bai. Hala ere, ezinezkoa izaten zenean bidaia jarraitzea, lurretik soka batekin lagunduta mugitzen ziren edota itsasadarrean gora arrastaka eraman behar izaten zen. Lan hau zen zirgariek egiten zutena.[5][6]

Garapena aldatu

Lehen zirgari ofizialak idiak izan ziren, 1796. urtearen inguruan. Urte hori arte Bilboko kontsulatuak zirga askea baimentzen zuen, hau da, egoeraren, lekuaren era momentuaren arabera itsasontzietako tripulazioak egiten zuen lan hori edota inguruan zebiltzan pertsonen laguntza eta animalien indarra erabiltzen zuten. Ordutik aurrera, Erandioko idi jabe elkarte batek haien animalien zerbitzu ofiziala eskaini egin zion kontsulatuari eta honek baiezkoa eman zien, ondorioz zirgarien zerbitzua lehen aldiz arautuz. Araudi berriaren arabera idi erabilgarri kopuru zehatz bat finkatu zen eta, era berean, animaliak gidatzeko pertsonak kontratatu ziren, bai eta zerbitzu bakoitzeko kobratuko zen diru kopurua zehaztu ere. Horretaz gain, araudi berriak portuko jarduera hurbiletik kontrolatzeko aukera ematen zion kontsulatuari eta, ildo beretik, zirga lanak egiteko kontratatzen ziren pertsonak eta animaliak modu ofizial batean egiten zuten lan. 1889. urtean lurrunezko ontziak agertu eta idien zirga desagertu zen, ontzi berri horiek betetzen baitzuten haien lana. Modu honetan, lurrun ontzien zerbitzuen sistema berria agertu zen Bilboko Itsasadarrean. Areatzatik ateratzen ziren bi ontzi ziren “Algorta” eta “Socorro” izenekoak eta bakoitzak patroi bat, makinista bat, bi sugin, marinel bat eta bi teknikari zeuzkan. Sistema berri hori agertu zen garaia burdinaren ustiaketaren garaiarekin bat egin zuen. Bessemer labeetan erabiltzeko aproposa zen Bizkaiko burdina eta, beraz, eskaria, batez ere ingelesen partetik, izugarri igo zen, haiek haien lurraldeetan lor zezaketen burdina ez baitzeukan Bizkaikoak besteko kalitaterik. Gauzak horrela, Itsasadarraren ontzien trafikoa ere gorantz egin zuen. Bestalde, beso-zirgak bizirik jarraitu zuen. Itsasadarrean gora egiten zuten ontzien kopurua igo ahala, burdinaren eskariaren gorakadaren ondorioz, ontziak ibaian gora eramateko zerbitzu gehiago behar ziren eta zirgariek eskaera betetzeko aukera ematen zuten. Zirgari hauek emakumezkoak ziren gehien bat eta haien zerbitzuak lurrun ontzirenak baino merkeagoak ziren eta, gainera momentuan kontratatu zitezkeen, besteak ez bezala. Zirgarien ibilbiderik arruntena Botika Zaharra auzotik ontziak “Sendeja” auzoko portu zaharreraino eramatea izaten zen baina Elorrietan zehar eramaten zituzten, ibilbide zaila baitzen.[7]

Hala ere, salgaiak zeramatzaten ontziaz gain gondolak ere eramaten zituzten. Gondola horiek “Karroza” izena zuten eta Bilbaotik Portugaletera joateko (eta arrebez) erabiltzen ziren eta ibilbideko zenbait tokitan zirgarien bidez mugituak izatea behar zuten. Zirgariak lan-elkarte bat ziren eta haien gremio propioa zeukaten. Ordea, lan hori egiteko prestakuntzarik ez zen behar (zirgarien zerbitzua behar zen momentuan prest zegoen edonor egin zezakeen lana), gremioak ez zituen haien langileak asko babesten. Gauzak horrela, zirgari moduan lan ugari egonda, diru saria momentuan jasota eta prestakuntzarik beharrezkoa ez izanda, gero eta emakume gehiago hasten ziren ibaian gora lan egiten eta, beraz, hainbat eta jende gehiago orduan eta diru sari apalagoak jasotzen zituzten.[8]

Oihartzuna eta bitxikeriak aldatu

Portuko jendeak jarri zieten ezizen peioratiboa: “ganapanes”. Zirgariek ez zuten prestakuntzarik behar haien lana burutzeko soldatak momentuan jasotzen zituzten, beraz, askotan egun horretan jateko bakarrik egiten zuten lan eta gero uzten zioten lan hori egiteari. Horregatik deitzen zituzten horrela, egun horretan ogia erosteko egiten zutelako lan askotan.

Bestetik haien nortasunaren aldaketa aipagarria da ere. Marinelen esanetan, burdinaren ustiaketa hasi aurretik portuan lan egiten zuten zirgariak alaiak, kantariak, garbiak eta zintzoak ziren baina, eskaria igo egin zenean eta haien lan baldintzak okertu, haien izaera ere aldatu zen. Alaiak izatetik humore txarrekoak izatera pasatu ziren, lanera garbi eta txukun joatetik zikin eta zarpail joatera eta zintzoak izatetik lotsagabeak izatera.

Urtero “Jentilak” elkartea Getxon zirgarien ohorez ospatzen duen antzezlana aipatu beharra dago. Antzezlan hau 1879. urtean aldizkari batean agertu zen berri baten aurkezpena da, non zirgari batek istripu bat izaten duen eta portutik zegoen errementari batek laguntzen duen, modu horretan zirgarien egoera latza salatuz. Antzezlanean kantak eta dantzak ere barneratzen dituzte.[9][10]

Susanna Martínen komiki bat ere inspiratu zuten, Atzo, atzo, atzo, Pikara Magazine aldizkarian argitaratu zena.[11]

2021ean Bilboko itsasadarrean zirgarien omenez Dora Salazarren eskultura taldea inauguratu zen emakumeen lana eta berdintasunerako amaitu gabeko bidea aldarrikatzen dituena.[12][3]

Indautxun Zirgariak Indautxu Feminista kolektiboa dago.[13]

Erreferentziak aldatu

  1. Odiseaazul. (2015-10-10). «Viaje virtual a mi mundo interior: "ZIRGARIAK (sirgueras)" de Ferber» Viaje virtual a mi mundo interior (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  2. (Gaztelaniaz) «Las sirgueras: mujeres que hacían un trabajo de bueyes» Yorokobu 2017-03-02 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  3. a b Press, Europa. (2021-04-30). «Las esculturas 'Las sirgueras' reivindican junto a la Ría de Bilbao el trabajo de las mujeres y el camino a la igualdad» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  4. (Gaztelaniaz) Cano, Juan Manuel. (2021-05-28). «Las 'sirgueras' de Bilbao nacieron en Ermua» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  5. «ZIRGARIAK» cafe_bilbao 2019-03-19 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  6. (Gaztelaniaz) «Sirguera o sirgueras eran las mujeres que tiraban de las emb» ww.es.freejournal.info (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  7. «Las sirgueras de Bilbao, remolcadoras de barcos mal pagadas, explotadas y olvidadas» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  8. (Gaztelaniaz) MACÍAS MUÑOZ, Olga. (2004-09-24). «Cargueras y sirgueras de Bilbao» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  9. Getxo, Memorias De. (2013-02-11). «MEMORIAS DE GETXO: ZIRGARIAK, UNA INICIATIVA DEL COLECTIVO “JENTILAK”» MEMORIAS DE GETXO (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  10. (Gaztelaniaz) UNA INICIATIVA DEL COLECTIVO “JENTILAK”: ZIRGARIAK – Olabeaga.org. (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  11. (Gaztelaniaz) «'Atzo, atzo, atzo', un cómic sobre las sirgueras y cargueras de Bilbao -» pikara magazine 2017-02-26 (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  12. «‘Zirgariak’ eskultura-multzoak emakumeen lana eta berdintasunerako bide amaitu gabea aldarrikatzen ditu itsasadarraren alboan - Área de prensa - Bizkaia.eus» web.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  13. (Gaztelaniaz) Etxea, Ecuador. (2018-11-05). «Zirgariak Indautxu Feminista denuncia las últimas agresiones sexistas ocurridas en Bilbao» Ecuador Etxea (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).

Kanpo estekak aldatu