Deustuko Doneperiaga
Deustuko Doneperiaga Bilboko auzo bat da.
Deustuko Doneperiaga | |
---|---|
![]() | |
| |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Udalerria | Bilbo |
Koordenatuak | 43° 16′ 20″ N, 2° 56′ 45″ W / 43.27222°N,2.94583°WKoordenatuak: 43° 16′ 20″ N, 2° 56′ 45″ W / 43.27222°N,2.94583°W |
Azalera | 1,89 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 22.625 (2006) |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," biztanle/km² |
Posta kodea | 480XX |
KokalekuaAldatu
Bilboko lehen barrutian kokatuta dago. Deustuko Doneperiagak izena ematen dio barrutiari, izan ere, antzinako Deustuko elizatearen erdigunea zen, Done Petri elizaren inguruan. Elizatearen mugak gaur egun Deustuko barrutiak dituen berak ziren. Auzoko eraikinik garrantzitsuenen artean Bidarte jauregia eta Deustuko Unibertsitatea daude.
AuzoaAldatu
Auzoak 22.625 biztanle dauzka eta 188,94 hektareako azalera. Guztira 120 biztanle bizi dira hektareako. Datozen urteetan Zorrotzaurre auzo berria eraikiko da auzoaren Erribera gunean, guztira 5.300 etxebizitza. Zorrotzaurreko proiektua gauzatzeko, Deustuko kanala deusezturik, Zorrotzaurre uharte bihurtuko da.
GarraiobideakAldatu
Bilboko metroaren Deustuko geltokia Agirre Lehendakariaren etorbidean kokatzen da.
Bilbobusen 10, 13, 18 eta 71. lineek auzoa zeharkatzen dute. Linea horiek auzoa hiriko ekialde, mendebalde eta hegoaldeko auzo ia guztiekin elkartzen dute.
EraikinakAldatu
- Bidarte jauregia (1897)
- Bidarte merkataritza-gunea
- Botikazar BHI (1983-1984)
- Deustuko Unibertsitatea (1986)
- Deustuko zubia (1936)
- Euskalduna zubia (1997)
- Frank Gehry zubia (2015)
- Pedro Arrupe zubia (2003)
- San Pedro edo Done Petri eliza: XVI. mendea.
- Tigrearen eraikina: 1940an eraikia.
- Torremadariagako etxebizitzak
Kale garrantzitsuenakAldatu
- Agirre lehendakariaren etorbidea
- Ramon y Cajal kalea
- Madariaga etorbidea
- Blas de Otero kalea
Ikus, gaineraAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |