Deustuko zubia Bilbo udalerriko zubi bat da, Bilboko itsasadarra zeharkatzen duena, iparraldetik Deustuko Doneperiaga eta hegoaldetik Abando auzoak elkarlotuz.[1] 1936ko abenduaren 7an zabaldu zen.

Deustuko zubia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Kokapen fisikoaDeustu
Koordenatuak43°16′N 2°56′W / 43.27°N 2.94°W / 43.27; -2.94
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1932 - 1936
Inaugurazioa 1936ko abenduaren 7a
JabeaBilboko Udala
Erabilerazubia
errepidea
espaloia
Eskailera
igogailua
Arkitektura
ArkitektoaRicardo Bastida
DiseinatzaileaIgnacio Rotaetxe eta Jose Ortiz de Artiñano
Materiala(k)hormigoia eta burdina
Dimentsioak7,96 (kalatuaren tartea) × 25 (zabalera) × 500 (luzera) m
1
Gurutzatzen duBilboko itsasadarra
Zubibegiak27

Espainiako Gerra Zibilarekin batera frankistek Bilbo bereganatzean zubia berreraiki eta "Puente del Generalisimo" izena jarri zioten, jatorrizko Deustuko zubia izena aldatuz. Izen hori 1979. urtera arte mantendu zen, urte hartan zubiak bere jatorrizko izena berreskuratu zuen arte.

Historia

aldatu

Bilbok Deustuko elizatea anexionatu zuenetik hamar urte igaro ziren Bilbo eta Deustuko Doneperiaga zubi batez lotzeko proiektu bat zehaztu zen arte. Eraikuntza obrak 1932an hasi ziren, eta 1936rako amaitu zuten zubia.

Espainiako Gerra Zibilarekin batera frankisten aurrerapena oztopatzeko leherrarazi egin zuten 1937ko ekainean.

Erreforma ugari izan ditu: 1955ean sartzeko eskailerak kendu zizkioten, 1974 eta 1975ean Mariano de Lastrak tarte altxagarriak aldatu zizkion, 1983an berrasfaltatu zuten, 2004 eta 2006an sarbide berriak erantsi zizkioten[2], eta azkena, 2008an[3] egin zuten.

Ezaugarriak

aldatu

Zubia, Ricardo Bastida arkitektoak egina eta Jose Ortiz de Artiñano eta Ignacio Rotaetxe ingeniariek diseinatua,[4] 500 metro luze eta 25 metro zabal da, eta Abando aldean Euskadi plaza eta Deustu aldean San Pio X plazak lotzen ditu. Zirkulaziorako 4 errei ditu (2 norabide bakoitzeko), espaloiak bi aldeetara eta igogailua du mendebaldeko ertzan, Abando aldean.

Bilboko itsasadarreko jarduera industrialak itsasadarretik barrena hainbat itsasontzi ibiltzea zekarrela eta, 7,96 metro altueradun zubia beso zabalgarriekin diseinatu zen, zubi altxagarria, alegia.[5] Gaur egun zubia zabaltzen ez den arren, oraindik ere, zubia zabaltzeko erabiltzen zen makineria erraldoia ikusgai da Deustuko Doneperiaga aldean dagoen zubipean.

Zubia jadanik zabaltzen ez den arren, Deustuko Unibertsitateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko San Mameseko ingeniaritza goi-eskolaren arteko estropada izaten zenean zabaldu ohi zen, azkenengo aldiz 2008an zabaldu zela. Ordutik, ordea, ez da berriro ireki, besoak zabaltzeko makineriaren egoera latza dela eta.[6]

2001ean zubian bertan Rotaetxeren omenezko plaka ezarri zen.

Abando aldean, zubiaren inguruan, Bilboko tranbiaren Abandoibarreko geltokia, Iberdrola dorrea, Euskadi plaza eta Zubiarte merkataritza gunea kokatzen dira.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak

aldatu