Frantses milazka

Frantses milazka edo Tamariza arrunta (Tamarix gallica) Tamarix generoko zuhaixka da, Saudi Arabian eta Sinain jatorria duena, baina Iberiar penintsulan eta Frantzian ere ugaria dena, hortik bere izena.

Frantses milazka
Tamarix gallica Habito ArgamasillaCalatrava.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaTamaricaceae
GeneroaTamarix
Espeziea Tamarix gallica
Donostiako Alderdi Eder parkeko frantses milazkak.

EzaugarriakAldatu

Adar meheak eta hosto eta lore oso txikiak ditu. Hostoak txikiak eta berde grisaxkak dira, arrainen ezkatak bezala antolatuak. Hotzaldiek erasotzean erori egiten dira.

Loreak hermafroditak dira, arrosa kolorekoak eta izpitan bilduak. Udaberri-udan azaltzen dira.

Milazkek lurrean dagoen gatza xurgatzen dute urarekin eta elikagaiekin batera, baina, ondoren, gatz hori hostoetatik kanporatzen dute, kalterik egin ez diezaien.

ErabileraAldatu

Apaingarri izaten dira, zuhaitz itxura eman dieten zuhaixka hau, hala nola Donostian tamarindo izen okerarrekin ezagutzen diren ibiltokietako zuhaitzak.

Milazkaren zura erregai gisa oso egokia da eta adarrak oso elastikoak direnez noriatan sokak egiteko erabili izan dira.

Oso erraz ugaltzen dira eta dunak eta ibaiertzak finkatzeko erabiltzen dira.

Kanpo estekakAldatu