Zorrotzako geltokia

Bizkaiko tren eta autobus geltokia

Zorrotza Euskal Herriko Bizkaiko tren eta autobus geltoki bat da, Bilbo udalerriko Zorrotza auzoan kokatuta dagoena.

Zorrotza
Hurrengo trenak
Geltokiko ikuspegia
Map
Lineak
« Lutxana Olabeaga »
« Lutxana Olabeaga »
Kokapena
HelbideaZorrotzako geltokiko kalea, 8; 48013
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea13304
Gunea1. gunea
Irekiera1888ko martxoaren 19a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria
ZerbitzuakPertsonaldun txarteldegia
AldageltokiaTrena Autobusa
Nasak2
Trenbideak2
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak Bilbo Santurtzi
Bilbo Muskiz
Bilbobus18  San Ignazio Zorrotza
85  Zazpilanda Atxuri
 Eskema

Geltokia 1888ko martxoaren 19an ireki zen.

Egoera

aldatu

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak

aldatu
  •       Zorrotzako geltokiko kalea, 8

Irisgarritasuna

aldatu

Nahiz eta sarbidea irisgarria izan, nasa eta trenaren arteko tartea dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea[2]

Irisgarritasuna
Lekua Sarbidea Egoera
Geltokia Zorrotzako geltokiko kalea, 8  
Nasak 1. trenbidea  
2. trenbidea  
Trenak 1. trenbidea  
2. trenbidea  

Historia

aldatu

Geltokia 1888ko martxoaren 19an inauguratu zen, Bilbo-Santurtzi burdinbide tartea irekitzearekin batera, geroago Portugaletera helduko zen linean.[3] Lanak Bilbotik Portugaleterainoko Burdinbide Konpainiak egin zituen. 1889. urtean geltokiari Bizkaiko Foru Aldundiaren esku zegoen Trianoko Burdinbidea batu zitzaion, hasiera batean zamak garraiatzeko zena, eta geroago bidaiarientzako zerbitzua eskaintzen hasi zuena.[4]

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[5]

2010eko maiatzean igogailuak instalatu ziren bi nasetan, nasa aldaketa egiterakoan irisgarritasuna bermatzeko nahian.[6]

Geltokia

aldatu

Zorrotza auzoaren erdialdean kokatzen da. Bidaiarien eraikinak oin laukizuzena eta solairu bakarra du, agerian utzitako adreiluzko fatxadarekin. Eraikinak leihatiladun txarteldegia, txartel salmenta eta balioztatze makinak, eta 2017tik desfibrilagailua ere ditu.

Geltokiak bi trenbide eta bi alboko nasa ditu, markesinaz hornituta. Nasen arteko aldaketa trenbideak azpitik zeharkatzen dituen tunela erabilita egiten da, eta horretarako eskailerak zein igogailuak daude.

Kanpoaldean taxi geralekua dago.

Zerbitzuak

aldatu

Aldiriko trenak

aldatu
  Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
  C-1 Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxanaBarakaldoSestaola IberiaPortugaletePeñota Santurtzi
  C-2 Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxanaBarakaldoGalindoTrapagaTrapagaranUriosteSagrada FamiliaOrtuellaGallartaPutxeta Muskiz

Hiriko autobusak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. EuroFerroviarios. «Zorrotza (geltokia)» euroferroviarios.net (kontsulta data: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Zorrotza. (kontsulta data: 2018-06-22).
  3. (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Bilbotik Portugaletera burdinbidea» (kontsulta data: 2013-10-04).
  4. (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Trianoko burdinbidea» (kontsulta data: 2013-10-04).
  5. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak
  6. Espainiako gobernuko Administrazio Publiko eta Ogasun Ministeritza. «ADIFek 680 000 euro baino gehiago inbertitu ditu Portugaleteko eta Zorrotzako geltokien irisgarritasuna hobetzeko» (kontsulta data: 2014-07-03).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Lutxana–Barakaldo Zorrotza Olabeaga
Santurtzi                                   Bilbo–Abando