Zorrotzaurre
Zorrotzaurre | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
Herrialdea Probintzia Udalerria |
![]() ![]() ![]() | ||||
Azalera | 0.601433 km² | ||||
Biztanleria | 452 | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43° 16′ 16.25″ N, 2° 57′ 46.72″ W / 43.2711806°N,2.9629778°WKoordenatuak: 43° 16′ 16.25″ N, 2° 57′ 46.72″ W / 43.2711806°N,2.9629778°W |
Zorrotzaurre Bilboko itsasadarrean dagoen uharte artifizial bat da[1]. Lehenago, Bilboko gune industrial bat zen. Deustuko barrutiaren barruan dago, Bilboko iparraldean. Guztira, 700.000 metro karratuko azalerarekin Bilbon, Zorrotzarekin batera geratzen zen gune industrial bakarretarikoa zen. Deustuko San Pedrori loturik zegoen penintsula zen, uharte bilakatu zuten balizko uholdeei aurre egiteko asmoz, Deustuko ubidea guztiz zabalduz.
ProiektuaAldatu
Zaha Hadid arkitekto britainiar-irakiarraren proiektu baten bitartez, gune osoa eraberritzen dago. Bertan dauden enpresak Bilboko kanpoaldeko portura eraman dituzte, eta Deustuko ubideko ontzien trafikoa, itxi egin dute. Lehen proiektua 2004. urtean kaleratu bazen ere, ordutik aldaketak jasan ditu. Hasieran Zorrotzaurre uharte bilakatzea pentsatu zen, gero proiektua aldatu eta penintsula moduan jarraitzea erabaki zen. Azkenean, erabakia berriro ere aldatu eta Zorrotzaurre uharte bilakatu zuten 2018. urtean.
Guztira, 5.300 etxebizitza eraikitzea aurrikusten da, dentsitate ertain eta altuak erabiliz. Gunea hiru zatitan banatuko da, gune bakoitzak erabilera ezberdinak izango dituelarik. Erdialdeko gunean, parke handi bat eta Euskal Herriko Unibertsitatearen campus berriak egongo dira. Olabeaga eta Deusturekin lotzeko hainbat zubi eraikiko da. Oraindik zehaztu ez den arren, hiri erdiarekin lotzeko, tranbia zerbitzua jartzea pentsatu du Bilboko udalak.
Zorrotzaurreren ikuspegia Kobetamenditik ikusita.
Proiektuaren aldaketakAldatu
Zorrotzaurre eta Olabeagako bizilagunek udalari eskaturiko aldaketak kontuan hartuz, Zaha Hadid arkitektoaren behin betiko proiektuan Olabeaga eta Zorrotzaurre arteko zubia kendu zen. Horrez gain, gune berde gehiago izateko, etxebizitza blokeen edifikabilitatea eraikin altuagoetan bildu zen, eta etxebizitza kopurua 5.600ra igo zen.
HastapenaAldatu
2014ko maiatzaren 14an Zorrotzaurre penintsula uharte bilakatzeko lanei ekin zitzaien, hauek amaitzeko 16 hilabeteko epea ezarri zelarik.
Atzerapen handiekin eta arazoak arazo, Zorrotzaurre uharte bihurtu zen 2018ko irailaren 26an[2].
EgitasmoakAldatu
Zorrotzaurreko uhartean honako egitasmoak gauzatu nahi dira:
AzpiegiturakAldatu
- Deustuko ubidearen irekitzea (egina)
- Frank Gehry zubia (eraikia)
- San Ignazio-Zorrotzaurre zubia (eraikitzen)
Eraikin berriakAldatu
- IDOM egoitza berria (eraikia)
- IMQ klinika berria (eraikia)
- BBK dorrea (2018an bertan behera utzitako proiektua)
- Bilbao World Trade Center (egitasmoa)
Eraikin zaharberritzeaAldatu
- Etxebizitzen zaharberritzea
- Papertegiko eraikina kulturgune izateko zaharberritzea
- ZAWP Bilbao (sorkuntza auzoa)
- Konsoni Lantegia, Euskadiko Industria Ondare Higigarriaren Gordailua.[3]
EraikinakAldatu
Eraikina | Erakundea | Arkitektoa/k | Irudia |
---|---|---|---|
IMQ Zorrotzaurre | IMQ Ogasun aseguruak | Carlos Ferrater, Alfonso Casares eta Luis Domínguez | |
Bilboko IDOM taldearen eraikina | IDOM egoitza | Javier Pérez Uribarri, Oscar Ferreira, Jabier Fernandez eta Josu Egileor | |
Frank Gehry zubia | Arenas y Asociados | Guillermo Capellán eta Héctor Beade |
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Berria.eus «Deustuko kanala ireki dute» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-10-09.
- ↑ https://www.deia.eus/2018/09/27/bizkaia/bilbao/la-peninsula-de-zorrotzaurre-ayer-se-convirtio-en-isla
- ↑ https://www.euskadi.eus/bisita-gidatuak-konsonira-euskadiko-industria-ondare-higigarriaren-gordailura/web01-a2kulonz/eu/
Kanpo loturakAldatu
- Zorrotzaurre Proiektuari buruzko webgunea. Zorrotzaurre.com (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
- (Ingelesez) Zorrotzaurrerako master plana