Lancor 2000

Bilboko erakunde bat

Lancor enpresaren izena Elorriaga Industria Electrica S.A.[1] izan zen hasiera batean, geroago Lancor deitzera aldatu zen eta azkenik Lancor 2000 [2]deitzera pasatu zen, gaur egun daukan izena. 1943. urtean Bilbon hasi zen eta 1958. urtetik egon ziren Deustuko Erriberan[3]. 2000. urtean reubikazio bat egin zuten eta Gallartara (Bizkaia) mugitu ziren. 2008. urtean, Lancor-renak ziren hiru eraikin bota zituzten, jauzteko arriskuan zeudelako. Lancorrek 14.025 metro karratu zituen Deustuko Erriberan, eta espazio horretan gaur egun erakin bat bakarrik mantentzen da hirigintza planan. Gallartan teknologiaren aldetik asko aurreratu eta hobetu zuten haien makinak.

Lancor 2000
Datuak
MotaKooperatiba
Jarduera sektoreaIngeniaritza eta produkzioa
HerrialdeaEuropa
Jarduera
Enplegatuak91 langile
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa, sociedad de responsabilidad limitada eta kooperatiba
Historia
Sorrera1943
Ordezkatzen duElorriaga Industria Electrica S.A eta Lancor S.L
Zorrotzaurren geratzen den eraikina

Izandako aldaketa juridikoak aldatu

Lehenengo enpresa, Elorriaga Industria Electrica Deustuko Erriberan zegoena S.A bat zen, aberats familia bat egindako enpresa zen. Horregatik bertan zeuden kudeaketa ereduak hierarkia bezalakoak ziren. Bigarren enpresa, 1992. urtean aldatu zena, Lancor , S.L bat bihurtu zen. Aurreko jabeek enpresatik joan ziren eta langileen artean

berreskuratu zuten haien artean akzioak banatzen. Hirugarren enpresa eta gaur egun dagoena, Lancor 2000, kooperatiba bat da Koldo Saratxaga enpresaren helburua eta bidea guztiz aldatu zuelako 2006. urtean. Orain enpresa beste erakundeekin eta unibertsitateekin kolaboratzen du eta bere intentzio nagusiena ezaguera defendatzean datza.

Krisiak aldatu

Enpresa bi krisiak izan ditu mundu industrialera dagokionez. Lehenengoa, 1982ko krisia petrolioaren bigarren krisiak eragindakoa. Krisialdi hau txarra izan zen enpresarako baina ez zuten bukatu hemen. Bigarrena, 1992ko krisia Europako diru sistemaren krisiak eragindakoa. Honetan bai enpresa gainbehera itzela sufritu zuen eta jabeek joan ziren. Horrela langileek enpresaren jabetza hartu zuten.

Helburuak aldatu

Lehen helburu nagusia produktua bukatzea eta langile bakoitza bere lanean zentratuta egotea zen. Gainera hau goian zeudenentzako oso onuragarria zen dirudun bihurtzen zirelako haien langileen. Azkenik, lehen langileek asko lan egiten zuten eta ahalik eta gutxien irabazten zuten.

Orain produktua bukatzea garrantzitsua da baina bezeroarekin eta langileen artean harremanak sortzea eta edukitzea ezinbestekoa da. Lehen zegoen kalitatea oraingo kalitatearekin konparatuta asko hobetu da teknologiari esker. Gainera gaur egungo enpresan langile guztiak lan guztiak egiteko kapazak dira arazorik ez edukitzeko eta guztiok etekinak lortzeko. Aurreko helburuekin konparatuta langileek asko irabazi dute zeren eta gaurko enpresan haien egoera ahalik eta hoberena izatea bilatzen den. Bukatzeko ezaguera garrantzitsua denez dirua sartzen dute unibertsitateetan.

Lan baldintzen eboluzioa aldatu

Lan baldintzek asko eboluzionatu dute. Lan giroari dagokionez, lehen, langileen artean ez zegoen harremanik, ez txarrik ez onik, eta krisi garaiek kentzen baditugu, harreman hori txarrerantz joan zen. Gaur berriz, familia sentimendua daukate enpresan ia guztiak familiako norbait izan dutelako enpresan lan egiten. Lan baldintzen aldetik, lehen 500 langile ziren eta astean 44 ordu lan egiten zuten aparteko orduak geitzen ez bazenuten. Orain, ordez, 91 langile dira eta astean 35 ordu lan egiten dute. Gainera, lehen irten eta sartzen ziren bakoitzean fitxatu egin behar zuten eta gaur egun ez. Soldata eta mozkinen aldetik, lehen ez zegoen inolako gardentasunik. Baina gaur egun, langile guztiek egunero enpresaren datu guztiak jasotzen dituzte. Amaitzeko, enpresaren mozkinen % 25 langileen artean banatzen da eta % 25 txartel batean sartzen da enpresako bazkide-kartillarentzat.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) S.L, expansion com, Unidad Editorial Internet. «ELORRIAGA INDUSTRIA ELECTRICA SOCIEDAD ANONIMA : Encuentra su CIF, nº Teléfono, Sector... en Expansión.com» Expansion (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Lancor | Ingeniería y producción de motores eléctricos» Lancor (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
  3. «Bilbaopedia - Ribera de Deusto» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).

Kanpo estekak aldatu