Sarrikoko geltokia

Koordenatuak: 43°16′28″N 2°57′30″W / 43.274575°N 2.958262°W / 43.274575; -2.958262

Sarriko Bilboko metroaren 1. eta 2. lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko Ibarrekolanda auzoan kokatuta dagoena, konkretuki Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen eta Musika Kontserbatorioaren ondoan. 1995eko azaroaren 11n inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunean dago.

Sarriko
Metro Bilbao Sarriko Station.jpg
Geltokiko sarrera, kristalezko aterpez hornituta.
Kokapen mapa
Lineak
« San Ignazio Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 1. linea  Deustu »
« San Ignazio Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 2. linea  Deustu »
Kokapena
HelbideaLehendakari Agirre etorbidea, 86, Benidorm kalearekin izkina; 48015
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaSAR
Gunea1. gunea
Irekiera1995eko azaroaren 11
Bidaiariak2.406.074 (2016)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAiga elevator inv.svg Pertsonaldun txarteldegia Wifi inv.svg 
AldageltokiaMetroa Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL1  Etxebarri - Plentzia
L2  Basauri - Kabiezes
BizkaibusA2314  Bilbo - Erandiogoikoa - EHU
A3411  Bilbo - Getxo - Azkorri
Bilbobus10  Elorrieta - Plaza Biribila
13  San Ignazio - Txurdinaga
18  San Ignazio - Zorrotza
71  Miribilla - San Ignazio

1998an, geltoki honek trenbideen arkitektura alorrean ematen den Brunel Saria jaso zuen.[2] Izan ere, geltoki hau beste guztien desberdina da. Sarrerak ohiko fosteritoa eduki beharrean, geltokiaren mezzanina osoa estaltzen duen beirazko aterpea dauka, zeinak geltokia argi naturalez hornitzen duen. Estaldura hegan ari den kalatxori baten hegoetan oinarriturik dago.

2015eko martxoaren 27tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[3]

SarbideakAldatu

Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan geltokiko bestibulura zuzenean sartuta. Bestibulua trenbideen gainean dago, eta horietara eskailera mekaniko zein igogailu panoramikoz hel daiteke.

  •        Benidorm Kalea, 2, Lehendakari Aguirrerekin izkina (Ibarrekolanda irteera)

LotuneakAldatu

Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzen bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo