Matricería Nervión S.L. Bilboko Deustu auzoan sortutako enpresa bat izan zen, José Luque Ramírezen eskuetan, 1971. urtean. Geroago, 1974. urtean, Zorrotzaurrera mugitu behar izan zen enpresa; eta 2015 urtean itxi izan behar izan zen arazo administratiboengatik.

Matricería Nervión
Datuak
Motaenpresa
Jarduera sektoreaautomobilgintza
Jarduera
Enplegatuak150
Agintea
LehendakariaJosé Luque Ramírez
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formasociedad de responsabilidad limitada
Historia
Sorrera1971
Desagerpena2015

Enpresaren sortzailearen historia aldatu

José Luque Ramírez, Matricerias Nervión S.L. enpresaren sortzailea da. Lojan jaio zen, Granadan, 1942an. Bere bizitzako lehen urteetan heziketa jaso zuen, bere gurasoek fraide komentu batera bidaltzea erabaki zuten arte. Han, bi urte baino ez zituen iraungo Bilbora emigratu aurretik. Bilbora joan zen bere ametsak jarraitzeko eta familiari laguntzeko.

Behin Bilbon, igogailu hidraulikoen lantegi batean hasi zen lanean, ikastun gisa, egiten ari zen maisutza ikasketak ordaindu ahal izateko. Beti metalurgian aritu dela azaldu zigun. Ikastun izatetik tornulari izatera pasa zen, tornulari izatetik fresatzaile izatera, fresatzaile izatetik mandrinatzaile izatera, eta azkenean tailerreko buru bezala amaitu zuen. 1971n bere lantegia ireki zuen Morgan kalean, Deustun. Lau langilerekin hasi zen, eta hiru urte eta gero (1974), Zorrotzaurrera eraman zuten tailer txiki hori. Apurka-apurka, lantegia handitzen joan zen, 1983an uholdeak gertatu ziren arte. Horren ondorioz, gobernuak emandako laguntzei esker, uhartearen amaierara lekualdatu ziren; 21. lursailera.

Fabrikaren historia eta ezaugarriak aldatu

Enpresa nazional bezala hasi ziren, baina, urteetan zehar, soilik nazioartekoak izaten amaitu zuten. Bezero nagusia Alemania zen, ia lan guztia Mercedes, Audi eta Volkswagen markentzat egiten baitzuten. Baina neurri txikiagoan, Peugeot eta Volvorentzat ere lan egiten zuten.

Produkzio-sistema honako hau zen: auto baten ate bat egiteko, adibidez, modelo original bat sortzen zen (atearen forma duen plastikozko oskol bat bezala), eta makina berezi batekin modeloa alde batera jartzen zen eta fundizioa bestera. Haztagailu batekin, moldearen forma kopiatzen zen fundizioan, pieza birsortzeko. Teknologia bitxi horrek ekoizpen-kostu oso handiak zituen, eta denbora asko behar izaten zen prozesu osoa egiteko.

Alemaniarekin lanean hasi zirenean, Josek, haien instalazioak eta haien makineria ikustera joan behar izan zen, teknologia hori bere fabrikan ezarri ahal izateko. Diseinuak ordenagailu batean sortzea ahalbidetzen zuten formula batzuk erabiltzen zituzten. Horretarako, marrazkilarien mahaiak ordenagailuen truke ordezkatu zituen. Bertan, produktuen diseinuak eta beharrezkoak ziren aldaketak edota modifikazioak egiten zituzten, produktuak trokel batean fabrikatzeko aptoak izan zezaten.

Enpresa, hainbat sailetan antolatuta zegoen. Alemaniarako eta Frantziarako, merkataritza-departamentu bana zeuden, baita eskaintzak egiteko departamentu tekniko bat ere. Gainera, enpresak, erosketa-buru bat, produktua diseinatzeko departamentu bat (25 pertsona inguru ari ziren lanean) eta biltegi-sail bat (3 langilek zuzentzen zuten) ere bazituen. Enpresa horrek lanpostu asko sortu zituen arren, 150 langileetatik, hiru baino ez ziren emakumeak; eta hirurak zeuden administrari lanpostuetan (garai hartan tornulari lanbidea ez zegoelako emakumeentzat eskuragarri).

Hauek, administrari postuak ziren, fabrikaren goialdean zeudenak. Baina behealdean, makineriarako programa funtzionalak fabrikatzen eta diseinatzen ziren. Atal honetan, 80 pertsona inguru lan egiten zuten. Kontuan izan behar da ekoizpena egunean 24 ordukoa zela; 8 ordutik behin txanda aldatzen zen.

Ekoizpen-peoi baten batez besteko soldata 1600 euro ingurukoa zen, eta hilean 1.800 euro irabaztera ailegatu zezaketen. Bestalde, ofizialek, 2.500 euro irabaz zitzaketen; eta proiektuburuek, berriz, 3.500 euro.

Josek, familia handi gisa definitzen du lan-giroa. Baliabide gutxiko familia batetik etorria denez, bere langileei behar zuten horretan laguntzen saiatzen zela esan digu. Bere izenez ezagutzen zituen ez bakarrik fabrikako langileak, baizik eta haien familiak.

5 langilerekin hasi baziren ere, fabrikan 150 langile izaten amaitu zuten. Fabrikako langileen bolumena kontuan hartuta, uhartean izan zuen inpaktu sozioekonomikoa nahiko handia izan zen. Josek esan duenez, inguruko tabernak beti egoten ziren bere fabrikako langilez beteta; kafea hartzera edo bazkaltzera hurbiltzen ziren. Baina enplegatuek ez ziren tokiko saltokietara joaten ziren bakarrak, baizik eta hornitzaileak, modelistak, garraiolariak eta enpresako gainerako afiliatuak ere maiz joaten ziren.

Zona horren desindustrializazioarekin (urbanizazio-proiektuak sustatuta), enpresei, leku berri batera lekualdatzeko iradoki zitzaien konpentsazio ekonomiko baten truke. Matricerias Nervión-en kasuan, instalazioak berreraikitzeko eta makinak desmuntatzeko eta lekualdatzeko kostuak, eskainitako konpentsazio ekonomikoa gainditzen zuen. Beraz, instalazioak itxi eta lursailekin geratzea erabaki zuten, ondoren proiektuaren eraikitzaileetako bati saltzeko.

1971tik 2010era arte irekita egon zen, non krisi ekonomiko gogor baten ondorioz itxi behar izan zuen. Enpresa saldu eta Ultimat izenarekin itzuli zen merkatura. 2015ean, behin betiko itxi zuten, arazo administratiboengatik; eta langileen kalte-ordainak ordaintzeko, makineria saldu zuten.

Kronologia aldatu

  1. 1942an, José Luque Ramirez Lojan jaio zen, Granadan.
  2. 1962an, 2 urtez komentuan egon ondoren, Bilbora migratu zuen.
  3. 1969an lanean jardun zuen igogailu enpresa batean, dirua lortzeko eta bere enpresa sortzeko
  4. 1971an Deustun lehen fabrika zabaldu zuen, lau langilerekin.
  5. 1973an Zorrotzaurrera mugitu zuten lantegia, 1983ko uholdeak gertatu ziren arte.
  6. 1983an udalaren subentzioei esker eta enpresa ondo zihoanez, lur asko erosi eta uhartearen amaierara mugitu ziren.
  7. 1985an atzerrira joan, eta lan egiteko era berriak ikasi zituzten.
  8. 2000. urtean desindustrializazioak eragin handia izan zuen Zorrotzaurreko enpresetan.
  9. 2010. urtean instalazioak mantendu, eta lursaila proiektuaren eraikitzaileetako bati saldu zioten.
  10. 2015an, behin betiko itxi, eta langileen kalte-ordainak ordaintzeko makineria saldu zuten.

Galeria aldatu

Kanpo estekak aldatu