Pikondoa (Ficus carica) morazeoen familiako zuhaitz edo zuhaixka hosto erorkorra da, azal griseko enbor lodi eta motza duena, hosto palmatilobatu handi, larrukara eta biribilduak eta udare-formako errezeptakulu mamitsuen baitan dauden lore unisexualak. Fruitua pikua da.

Pikondo
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaMoraceae
GeneroaFicus
Espeziea Ficus carica
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakpiku, uztapiku, ficin (en) Itzuli, fig juice (en) Itzuli, fig seed (en) Itzuli, fig fruit oil (en) Itzuli eta common fig wood (en) Itzuli

Deskribapena aldatu

Zuhaixka edo zuhaitz txikia (3-10 m luze), oso adarkatua. Enbor bihurria gehienetan. Adaburu zabal eta irregularra. Azal leuna eta gris kolorekoa. Adar malguak, berde-arreak.

Hosto erorkorrak, handiak (12-25 cm luze eta 10-18 cm zabal), palmatilobatuak (3-7 gingil) eta txorten luzekoak. Ukimenera larrukarak, eta nahiko latzak.

Monoikoak dira, nahiz eta funtzionalki dioiko gisa jokatu, lore unisexualak baitituzte. Loreak sikono izeneko infloreszentzietan elkarturik egoten dira. Polinizazioa Blastophaga psenes himenopteroak egiten du: intsektu honek pikondoaren infloreszentzia emeetan erruten ditu arrautzak, eta horrela lore arretatik dakarren polenarekin polinizatzen ditu .

Infruteszentziak (pikuak) uda amaieran heltzen dira. Aldaeraren arabera berdekarak, horiak, marroi-gorrixkak edo moreak izan daitezke.

Pikondoaren zati guztiek (adarrek, hostoek, pikuek) latex zuri narritagarria daukate.

Habitata aldatu

Edozein lur motatan hazi daiteke baina eremu lehorretan gehaigo kostatzen zaio. Ohikoa da harkaitz artean edo hormetako zuloetan pikondo haziak erne eta landare berria hazten ikustea. Pikondoaren sustraiek lurra asko mugitzen dute eta zurtoinak latex narriagarri bat ekoizten du.

Landaturiko pikondoak aldaxka bidez ugaltzen dira.

Iruditegia aldatu

Hostoa & Fruitua Fruitua Egoztea Zeharkako ebakera

 

 

 

 

Pikondoaren hostoak eta fruitu berdeak

Pikuak

Paradisutik kanporatzea — Freskoan Adam eta Eva larriminez agertzen dira, pikondo hostoekin estaliak eta estali gabe. Tommaso Masaccio, 1426-27

Zeharkako ebakerak fruituaren egitura erakusten du

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu