Garraio publiko

pertsona-talde bat aldi berean garraiatzeko diseinatuta dauden garraiobideen multzoa: tarifak, ordutegiak eta ibilbideak finkoak izan daitezke, edo unean uneko beharrei egokituak

Garraio publikoa modu partekatuan erabiltzen den garraiobideen multzoa da, zerbitzu publiko moduan herritar guztiei eskaintzen zaiena. Garraio pribatua ez bezala, garraio publikoko bidaiariak operadoreek eskaintzen dituzten ordutegietara eta ibilbideetara egokitu behar dira. Hainbat garraio mota biltzen dira, hala nola, autobusak, taxiak, tranbiak, trenak, metroa, Aldiriko trenak eta ferryak. Hala ere, gehien erabiltzen diren garraiobide publikoak autobusa eta trena dira, garraia ditzaketen bidaiari kopuru handiengatik. Egun, garraio publikoaren garapena eta erabilera funtsezkotzat hartzen da garapen iraunkorra sustatzeko.

Metroa ohiko garraiobide publikoa da hiri handietan. Irudian, Taipeiko metroa.

Garraio publikoa, enpresa pribatuek edo garraio publikoko partzuergoek eskaini dezakete. Zerbitzuak bidaiariei zuzenean ordainduaraziz mantentzen dira. Tokiko edo estatuko agintariek araututako zerbitzuak izaten dira normalean.

Arrazoi historiko eta ekonomikoak direla eta, herrialde ezberdinetako garraio publikoan alde handiak daude. Europako garraio publikoko zerbitzuak ugariak eta ohikoak dira, hiri handietako azpiegiturak oso konplexuak izanik. Aldiz, Amerikan garraio sare gutxiago dituzte.

Ezaugarriak aldatu

Garraio sistema publikoetan, eskaria bidaiariei esker ematen da eta ibilgailu, azpiegitura, zerbitzu eta operadoreei (gidariak) esker, eskaintza.

Sailkapena aldatu

Lehorreko garraio publikoa aldatu

Garraio urbanoa aldatu

Lehorreko garraio publikoak, jendea hiriko puntu batetik bestera mugitzea ahalbidetzen du eta, beraz, hirien zati eta zerbitzu ezinbestekoa da. Trafiko-pilaketa hiri guneetan hazten ari den neurrian, gero eta hiri gehiago konturatu dira garraio publikoan inbertsioak egitea beharrezkoa bilakatzen ari dela, hau da, garraio sistema publikoek lehentasuna izan behar dutela. Trafikoaren pilaketa gutxiagotzeaz gain, kutsadurari ere positiboki eragiten dio.

 
Milango autobusa
Autobusa aldatu

Autobusak praktikoak eta eraginkorrak dira distantzia motzeko eta ertaineko ibilbideetan. Honek, garraio publikoan gehien erabiltzen den garraiobidean bilakatzen du. Garraio-konpainiek, hiri eta herrietako ibilbide posibleak aztertzen dituzte lehenik. Behin ibilbidea finkatuta, autobus geltokiak erakitzen dira ibilbide horretan oinarrituz.

Hala ere, bidaiarien ahalmena ez denez oso handia, ez dira eraginkorrak erabilera handiagoko bideetan. Autobusek ibilbide luzeetan kutsadura handia sortzen dute, ibilbide horietan bidaiarien garraio eraginkorra lortzeko beharrezkoak diren autobusen kopurua oso handia baita. Kasu hauetan, trena izango litzake garraiobiderik eraginkorrena.

Taxia aldatu

Taxia, erosotasuna eta arintasuna nahiago duten pertsonek erabiltzen dute normalean, edota hiri bateko garraio publikoaren azpiegituren ezagutza minimoa denean. Gidari bat duen alokairuko ibilgailua da, bidaiari baten edota talde baten zerbitzurako erabiltzen dena. Taxiaren kasuan, bidaiariak berak erabakitzen du helmuga. Honek, geltokien beharrik ez egotea eragiten du.

Budinbideko garraioa aldatu

Trenbide batetik pertsonak eta salgaiak garraiatzeko garraio sistema da.

Trena aldatu

Trena hiri barruko garraio mota bat da, bidaiarien garraio masiboa garraiatzeko erabiltzen dena eta nahiko urruneko bi puntuen arteko ibilbidea ahalbidetzen duena. Zalantzarik gabe, garraiobide garrantzitsu, esanguratsu eta funtsezkoenetakoa bat da, historian zehar izan duen eraginarengatik. Iraultza industrialean izan zuen ezagutzera emateko aukera, bidaiari kopuru oso handiak garraiatzeko ahalmena baitzuen.

Metroa aldatu

Metroa hiriko trenen sistema bat da, hiri batean eta bere metropoli barruan kokatua dagoena. Metroak bi ezaugarri esanguratsu ditu: hiri handietan bidaiarien garraio masiboa ahalbidetzea eta hainbat gune eta inguru batzea, ahalmen eta maiztasun handiarekin. Metroaren trenbideak lur azpian eraikitzen dira nagusiki, nahiz eta sistema gehienek eredu mistoak erabiltzen dituzten, tarte batzuetan trenbidea azaleratuz. Metroko sistemek lerro ezberdinak osatzen dituzte, hiri bakoitzean sare bat osatuz. Bata bestearengandik urruti ez dauden geltokietan geratzen da, frekuentzia handiz. Ukaezina da jende ugari distantzia laburretan azkar garraiatzeko duen ahalmena.

 
Budapesteko tranbia
Tranbia aldatu

Tranbia errailetan eta hiriaren gainazalean ibiltzen den bidaiariak garraiatzeko garraobide bat da. Errailak kaleetan bertan egoten dira, sarritan gainerako zirkulaziotik bereizi gabe. Hainbat onura ditu tranbiak: batetik, beste garraiobide batzuekin alderatuta emisioak sortzen ez dituenez, autobusa baino onuragarriagoa da jada ibilgailu pribatuaren kutsadura jasaten duten guneetan. Bestetik, metroak baino energia elektriko gutxiago kontsumitzen du. Gainera, askotan autobus eta kotxeekin partekatzen du bidea, obra handiak sahiestuz. Azkenik, hiriguneen erakargarritasuna areagotzen du, honekin hiriko ekonomia hobetuz.

Hala ere oztopo batzuk ere baditu, hala nola, beren ibilbidearen zurruntasuna, errepidean dauden oztopoak gainditzeko ahalmenik eza eta gaitasun eta abiadura gutxiagoan bidaiatzea.

Garraio publiko ilegala aldatu

Herrialde azpigaratu asko legez kanpoko garraio publikoaren arazoarekin daude borrokan. Adibide gisa, Kalkuta hirian, bizirauteko, jende askok kuota finko bat ordaintzen du garraiatzeko, legez kanpoko baimenik gabeko ibilgailuetan (furgonetak eta kamioiak dira ohikoenak). Honek, kalte ekonomiko handiak eragiten ditu hirian jarduten duten garraio-enpresetan. Gainera, garraiatutako bidaiarien bizitza ere arriskuan jartzen da, ikuskatu gabeko ibilgailuak erabiltzearen ondorioz, batzuetan arazo mekanikoak izaten baitituzte.

Arazo hau duten hirietan estrategia batzuk ezartzen hasi dira irregulartasun horiek murrizteko, zirkulazioan dauden ibilgailu guztiek erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko ezarritako araudia betetzen dutela egiaztatuz.

Kanpo estekak aldatu