Espazio publikoa, gizarte osoari irekita dagoen lekua da, pakean eta harmonian zirkulatzeko eskubidea duen tokia. Gianera elkargune bat edo auzo bat izan daiteke, hiriaren erdigune, itsasoaren aurrean edo eremu publikoaren barruko beste eremu bateko zati bat, gizarte-interakzioa eta komunitate-zentzua sustatzen laguntzen duena.

Plaza (Piazza della Signoria, Florentzia)

Herritarrentzat sortutakoa. Jendearen jabetzakoak dira, ondasun publikoari zerbitzatzen diote eta gizarte kohesioa sustatzen dute. Definizioz, herritar guztiek erabil ditzakete, diru-sarrera eta egoera pertsonalak edozein direla ere. Oro har, zirkulazio-bide irekiak hartzen ditu, hala nola: kaleak, plazak, errepideak; baita eraikin publikoetako eremu zabalak ere, hala nola liburutegiak, eskolak, ospitaleak. udalak, geltokiak edo lorategiak, parkeak eta naturguneak, horien lurzorua jabetza publikokoa izanik.

Historia

aldatu

Espazio publikoak gizakia komunitate sedentarioetan finkatzen hasten denean sortzen dira, Iraultza Neolitikoan. Garai horretatik hasi ziren sortzen gaur egun ezagutzen dugunaren eta espazio publikoa deitzen dugunaren oinarriak; eta espazio horren funtzionamendua ikusten da gizarte-harremanak eta lanaren espezializazioa ugaltzen eta konplexuago bihurtzen diren heinean.

Espazio publikoaren sorkuntza hiriaren historiaren parte da hasiera-hasieratik. Antzinako Grezian, espazio publikoa, Agoran eta batzarretan izaten zen, non hiritarrak biltzen ziren beraien eguneko gaiak eztabidaitzeko. Gero bideak eta kaleak ditugu, historikoki sortu zirenak, kontu pribatuak, kontu publikotik, mugatzeko eta antolatzeko. Gelditzen ziren espazio libreak, kultura, sozietate eta natura beharrak sustatzeko eskuratzen zuten. Horregatik esaten da hiriaren historiaren hasieratik sortzen dala.

Agora, Antzerki greziarra, foroa eta Erromatar Inperioko espazio eta azpiegitura handiak gizarte klasikoen beharraren eta asmoaren erakusgarri argiak dira, norbanako bakoitzak bere pertsona garatzen duen eta, aldi berean, talde jakin bateko kide izatea aldarrikatzen duten ideal partekatuak adierazteko agertokiak direlako[1].

Gero, Erdi Aroan, espazio publikoek, batez ere, erlijio kontuei erantzun zieten, hiri gotorlekuetako erdiko plazetan tenplu handiak eta beste eraikin publiko batzuk eraiki zirela ikusiz. Gizartearen kongregazioaren eta herritarren adierazpenaren sentimenduak eta beharrak hor zirauten; merkataritzaren iraupena ere ikusten zen, baita plazan egiten ziren hainbat gizarte-jarduera ere. Barruko zirkulazio-bideak eta merkataritza-bideak ere garrantzitsuak ziren gizarte feudalentzat.

XIX. mendearen amaieran, Europako Industria Iraultza bete-betean zegoela, espazio publikoak, bereziki berdeguneak, osasuna sustatzeko leku eta tresna ideal gisa planteatu ziren, industrietako lan-baldintza kaskarren eta hirien hazkunde gainezkatuaren aurka, eta, ondorioz, dentsitate handiko eta osasungarritasun baldintza eskaseko langile-auzoak sortu ziren. Gero, XX. mendearen erdialdean, mundu osoko pentsalari garrantzitsuek berdegune publikoen funtzio sozial eta estetikoak nabarmendu zituzten, eraikitako hiri-bilbearen barruan funtsezko eta beharrezko elementu gisa nabarmentzen baitziren.

Merkataritzaren agerpena jatorrian eta garapenean funtsezkoa izan zen, hiriak ekoizpenean soberakinak sortzen hasten diren unean. Horrela, salgaiak etengabe trukatzeko gero eta premia handiagoa dagoenez, eraikinen artean geratzen diren bideak eta espazioak erabiltzen hasten dira. Horretarako, funtzio berriak ematen zaizkie leku komunei, eta zirkulaziorako, merkataritzarako, aisialdirako, askotariko harremanetarako eta sozializaziorako espazioak sortzen dira. Horrela, bada, Estatuaren rola ere sortzen da, espazio publiko horien babesa zaintzeko beharra eta betebeharra dagoelako, erabilera komunerako erabiliko direla bermatzeko eta hiriaren beharrak asetzeko.

Denboraren poderioz, espazio horiek dibertsifikatu egiten dira eta eskaera berriei eta hirian garatzen diren jarduera gero eta anitzago eta konplexuagoei erantzuten hasten dira, eta, aldi berean, hiri-bilbeko ekoizle eta egituratzaile bihurtzen dira[2].

Ezaugarriak

aldatu

Espazio publikoetan pertsonak daude eta elkarri eragiten diote; grina komunak sozializatzen eta aurkitzen dituzte; eta hiriari partekatzen dizkioten eskubideak baieztatzen dituzte. Pertsonak ardatz dituen hiri batean, espazio publikoa funtsezkoa da giza ingurune bizigarri baten noziorako. Espazio publikoa plataforma ezin hobea izan daiteke komunitate-zentzua eraikitzeko eta are asmo handiagoko helburu kolektiboetarantz aurrera egiteko.

Lege alderdiari dagokionez, espazio publiko modernoa hiri-jabetza pribatuaren eta jabetza publikoaren arteko bereizketa formaletik dator. Hurbilketa juridiko batetik, administrazio publikoak, jabeak edo lurzoruaren jabari ahalmena duenak berariazko araudi baten mende dagoen espazio gisa defini dezakegu, herritar guztiei irisgarritasuna bermatzen diena eta hura erabiltzeko eta jarduerak instalatzeko baldintzak finkatzen dituena.

Erabilerari dagokionez, eguneroko interakzio sozialaren agertokia da eta jardueren euskarri fisikoa da, Hiri-premia kolektiboak asetzea du helburu. Fisikoki irisgarritasuna du ezaugarri, eta legezko dimentsioa eta erabilera dimentsioa bateratzen dituen ezaugarria da. Hala ere, hiriaren berezko dinamikak eta bertako jendearen portaerek espazio publikoak sor ditzakete, juridikoki ez direnak edo hala aurreikusita ez zeudenak. Gainera, dimentsio sozial, kultural eta politikoa du. Harremanetarako eta identifikaziorako, adierazpen politikoetarako, jendearen arteko harremanetarako, hiri-bizitzarako eta komunitate-adierazpenerako lekua da. Ildo horretan, espazio publikoaren kalitatea ebaluatu ahal izango da, batez ere, errazten dituen gizarte harremanen intentsitateagatik eta kalitateagatik, talde eta portaera desberdinak hartzeko eta nahasteko duen gaitasunagatik, eta identifikazio sinbolikoa, adierazpena eta integrazio kulturala sustatzeko duen.

Elementua nagusiak

aldatu

Espazio publikoak eraikinaren diseinua, eskala, arkitektura eta proportzionaltasuna baliatzen ditu, ikusizko esperientziak, ikuspegiak edo beste ezaugarri interesgarri batzuk sortzeko.

Elementu garrantsitsuenetakoa erabilera eta erabiltzaileari egokitzea da. Gainera ingurumena eta ezaugarri naturalak babesten ditu. Beste elementu bat jarduerak eta soziabilitatea dira. Espazio publikoak komunitatearen izaera eta nortasun lokala islatzen du, interakzio soziala sustatzen du eta komunitate eta auzotasun zentzua sortzen du, biltzen diren eta espazioa erabiltzen duten pertsonei erosotasun edo segurtasun sentsazioa ematen die, komunitatearen zeharkako atal publikoaren erabilera eta elkarrekintza sustatzen ditu[3].

Hira sortzen du
aldatu

Espazio publikoak hiri baten esentziak, izaera edo, nahiago bada, arima definitzen ditu. Halaber, espazio publikoan hiria sortzen du, komunitate horren kultura eratzen baita. Hiriaren irudia bere ikono arkitektonikoekin adierazten dela pentsatzen da. Eraikin bereziak apaindura edo lotsagabekeria besterik ez dira, edo, kasurik onenean, hiria apaintzen duten bitxia dela esan dezakegu. Baita ere. topagune guztiek osatzen dute espazio publikoa, non herritarrekiko harreman modu bat ezartzen den eta komunitate horren berezko kultura eratzen den

Espazio publikoak hiria sortzen du, kohesionatu egiten du eta, aldi berean, haren esentzia etengabe birdefinitzen du[4].

Zer egiten du espazio publiko bat ona izatea?
aldatu
  1. Giza kontaktua eta gizarte-jarduerak alde batera uzten ditu.
  2. Segurua, abegikorra eta atsegina da erabiltzaile guztientzat.
  3. Bisualki interesgarriak diren diseinua eta arkitektura ezaugarriak ditu.
  4. Komunitatearen parte-hartzea sustatzen du.
  5. Tokiko kultura edo historia islatzen du.
  6. Ondo lotzen da erabilera mugakideekin.
  7. Ondo mantenduta dago
  8. Izaera bakarra edo berezia du[5].

Espazio publikoak irisgarritasuna eta Hiriaren zentraltasuna zehazten ditu; zirkulazioa antolatzen du; hiri-paisaia eraldatzen eta aberasten du. . Horregatik, espazio publiko dira, halaber, auzoetako plazak eta parkeak, merkatuak, azoka txikiak, aisialdi- eta kirol-lokalak, antzokiak eta zinemak, kaleak eta sarean etengabe eratzen direnak. Zirkulazio-eremuak ere espazio publikoak dira, hala nola lorategiak eta espazio publikoaren eta pribatuaren artean partekatzen diren zenbait eremu, hala nola terrazak, parke-lekuak eta aurrealdeak[6].

Adibidez:

 
Gazteluko[Betiko hautsitako esteka] Plaza, Iruñea

Sakontzeko, ikusi plaza artikulua.

Herrixka baten barruan dagoen leku zabala, hainbat kale biltzen dituena. Soziala, sinbolikoa eta oroigarriak izaten dira. Askotariko ezaugarriak dituzten plazak daude, hala neurriengatik nola ezaugarri eta erabilerengatik. Gainera bakoitzaren Funtzioagatik sailkatzen dira, eremu desberdinak nagusitzen direlako. Askotan, plaza da herri baten tokirik garrantzitsuena. Historikoki, izan ere, herri asko plaza baten inguruan jaio dira, eta inguruan instituzio nagusiak daude (udaletxea, eliza, banketxeak, etab.).

Plazatxoa

aldatu

Eraikin erlijioso batekin lotzen da ia beti, atari moduan.

Hiri-pieza historikoak dira, balio kultural handikoak.

Hiri-Parkeak

aldatu

Sakontzeko, ikusi hiri-parkea eta parkea artukuluak.

 
Abandoibarra[Betiko hautsitako esteka] parkea, Bilbo

Berdegunea da bere osagaia nagusiena. Hirigune batean dagoen parkea da, bere eskala eta taimanaren arabera. Oro har, udal botere publikoei zor die haren diseinua eta mantenua. Batzuetan, parke mota horien altzarietan jolasak, bidezidorrak, berdegune zabalak, komun publikoak eta abar sartzen dira. Gaur egungo hiri parke asko, gobernariek, aurretik aristokrazia, erregetza edo armadaren jabetzakoak ziren lorategiak publiko egiteko ekimenetik sortu ziren. Kutsadurari aurre egiten laguntzen dute, hiri handien nukleoan biodibertsitatea errazten dute eta tenperaturaren eta hezetasunaren kontrola errazten dute. Metropolien barruko berdeguneak, gainera, gizarte kohesiorako elementu garrantzitsuak dira. Hiri-parkearen kontzeptua XIX. mendean sortu zen, herritarren gozamenerako espazio ireki gisa, baina haren garrantzia hain da handia, ezen mundu osoko hirien konfigurazioa markatzen baitu.

 
Alderdi[Betiko hautsitako esteka] Eder Parkea, Donostia

Haurrentzako parkea

aldatu

Titulartasun publiko edo pribatuko instalazio bat da, eremu mugatu bat eta jolaserako zenbait elementu dituena, haur eta adingabeentzat. Haur-parkeek segurtasun neurri batzuk bete behar dituzte, bai instalazioetan (kokapena, irisgarritasuna eta erabilera, elementu osagarriak, seinaleak), bai jolaserako ekipoetan edo elementuetan (kulunkak, zabuak, txirristak, etab.). Araudiaren arabera, haur-parkeak "adingabeen jolaserako ekipamendua duten aire zabaleko espazioak dira, araudi espezifikorik ez dutenak". Haur-parkeak publikoak (udalek kudeatzen dituzte) edo pribatuak (jabekideen erkidegoa da horien titularra) izan daitezke. Bi kasuetan, teknikari kualifikatuek urtero berrikusi behar dituzte.

Errepideak edo Bide publikoa

aldatu

Sakontzeko, ikusi, errepide

 
N-1[Betiko hautsitako esteka] errepidea

Oinezkoak edo ibilgailuak ibiltzen diren jabari komuneko edozein eremu da. Bide publikoak eraikitzeko, izendatzeko, erabiltzeko eta mugatzeko nazioarteko, nazioko eta tokiko araudiaren arabera arautzen dira, funtsezko eskubide batzuk babesteko helburuarekin (bizitzarako, osasunerako, askatasunerako, jabetzarako, joan-etorriak egiteko, etab.). Bide pribatuek ez bezala, jabeek arautzen dituzte, bai ezaugarriei bai irisgarritasunari dagokienez. Bide publiko mota bakoitzak legeak araututako ezaugarri espezifikoak ditu, eta ezaugarri horiek zehazten dituzte haien kokapena, irisgarritasuna eta erabilera[7].

 
Tabakalera[Betiko hautsitako esteka] Liburutegia, Donostia

Liburutegiak

aldatu

Sakontzeko, ikusi liburutegi eta liburutegi-publikoa

Toki-mailako informazio-zentro bat da eta bere erabiltzaileei mota orotako ezagupenak eta informazioa eskaintzen dizkie. Liburutegi publikoaren zerbitzuak eskaintzeko orduan, oinarrizko baldintza bat da pertsona orok informazioa eskuratzeko orduan eskubide berberak izatea, adina, arraza, sexua, erlijioa, nazionalitatea, hizkuntza edo gizarte-klase edozein izanda ere. Arrazoi desberdinak direla medio, zerbitzu eta material arruntak erabiltzea ezinezkoa zaien erabiltzaileen kasuan, zerbitzu eta material bereziak eskainiko dira, esate baterako, hizkuntz gutxiengoen kasuan, minusbaliotasunak dituzten pertsonen edo ospitaletan edo kartzelan dauden pertsonen kasuan.

Eskolak

aldatu

Sakontzeko, ikusi eskola eta ikastola artikuluak.

Herrialde bakoitzeko hezkuntza sistema nazionala da, administrazio publikoak kudeatzen duena eta zergei eusten diena. Oro har, hainbat maila akademikotan eskolatutako ikasketa eta hezkuntza planak planifikatzea, gainbegiratzea edo zuzenean gauzatzea hartzen du barnean, eta arau juridikoak nahitaezkotzat jotzen dituen mailak egitea lehenesten du; oro har, Lehen Hezkuntza da, baina horrek ez ditu salbuesten derrigorrezkotzat jotzen ez diren eskolaurreko edo goi-mailako mailak.

Hezkuntza publikoaren helburua da herritar guztiek hezkuntzarako irisgarritasuna izatea, eta lehiarako abantaila lortzeko heziketa-maila egokiak sortzea.

Hiri Espazio Publikoaren Europako Saria

aldatu

Europako hirietan espazio publikoak sortu, berreskuratu edo hobetzeko mota guztietako lanak ezagutu eta zabaltzeko bi urtean behin antolatzen den lehiaketa da. Huaek dira azken urteetako irabazleak[8]:

Urtea Irabazlea
2018 Tirana (Albania)
 
plaza[Betiko hautsitako esteka] Skanderbeg
2016 Caldes de Montbui (Espainia) Baratze termaletako ubideak
2014 Elche (Espainia) Haran txirikordatua
2012 Bartzelona (Espainia) Rovira Hill-en "Arrangement of the summit of the Turó"

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «DESARROLLO DEL ESPACIO PUBLICO A TRAVÉS DE LA HISTORIA - Docsity» www.docsity.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  2. (Ingelesez) «Orígenes y evolución del espacio público: Desafíos y oportunidades para la gestión urbana actual» Plataforma Urbana (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  3. (Ingelesez) «Characteristics of Public Spaces» Urban Design 2018-01-13 (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  4. (Gaztelaniaz) domenico. (2011-03-30). «Espacio público como lugar de construcción de ciudadanía» URBANOHUMANO (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  5. «Characteristics and Guidelines of Great Public Spaces» ddd.uab.cat (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  6. (Gaztelaniaz) «¿Qué es el espacio público?» Alcaldía de Barranquilla (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  7. «Errepideak - Gipuzkoako errepideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  8. «El Premio - PublicSpace» www.publicspace.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).

Kanpo estekak

aldatu