Idom
Artikulu honek autopromozio eta publizitate kutsua du. Idazketa aldatzen, erreferentziak gehitzen edo bestelako iritziak azaltzen ez badira, baliteke ezabatua izatea. (eztabaida) |
IDOM Bilbon sortutako ingeniaritza, arkitektura eta aholkularitza zerbitzu profesionalak jorratzen dituen nazioarteko enpresa da.[1] Negozio eremu nagusiak arkitektura eta eraikuntza, aholkularitza, energia, ingurumena, industria, nuklearra, telekomunikazioak, garraioa, hiri antolamendua eta ura dira. Egoitza nagusia Bilboko San Ignazio auzoko Gordailu Franko zaharberrituan du.
Idom | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa eta architectural firm (en) |
Jarduera sektorea | kontsultoretza enpresa |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sozietate anonimoa |
Historia | |
Sorrera | 1957 |
Sortzailea | Rafael Escolá (en) |
webgune ofiziala |
1957an jaio zenetik gaur egun arteko garapenaren ondoren jakintza-alor anitzeko taldea da, zeinean 3.000 lagun baino gehiagok lan egiten duen, 5 kontinentetan banatutako 17 herrialdetan kokatutako 34 bulegotan banatuta. 12.000 bezero baino gehiago izan ditu eta nazioarteko 30.000 proiektutan parte hartu du, 123 herrialdetan.[2]
IDOMeko kapitalaren %100a bere langileen artean banatuta dago.
Espainiako bulegoez gain, Idomek baditu bulegoak Bruselan (Belgika), Londresen, Derbyshiren, Kenten eta Cardiffen (Erresuma Batuan), Bucaresten (Errumania), Calgaryn (Kanadan), Casablancan (Maroko), Sao Paulon (Brasil), Mexiko Hirian (Mexiko), Lisboan (Portugal), Varsovian eta Wroclawen (Polonia), Tripolin (Libia) eta Medellinen (Kolonbia).
Historia
aldatuIDOM Ingeniería y Dirección de Obras y Montaje, (gaztelaniaz, Lan eta Muntaia Ingeniaritza eta Zuzendaritza) Bilbon jaio zen 1957an, ingenieritza esparruan zerbitzu profesionalak eta independienteak eskaintzeko asmoz. Rafael Escolá ingeniari eta Opus Deiko kideak sortu zuen, Luis Olaortúa ingeniariarekin batera. Garai haietan IDOMen arreta nagusia eraikuntza eta proiektuen kudeatze lanetan jarrita zegoen. Merkatuaren bilakaera eta eta bezeroen eskakizun berriak bultzatuta, IDOM hazkunde bidean jarri zen, bai eskainitako zerbitzui zegokionez baita langile kopuruan ere.
Idom Talde barruan Seridom atala aipatzekoa da. Seridomeko helburua proiektuen kudeaketa osoa eskaintzea da, diseinua, erosketak eta erainkuntza barne, giltza eskura erako kontratuen bidez. Horrela bezeroen eskakizunei estaldura osoa eskaintzen zaio.
Nazioarteko sailkapenak
aldatu2012 urtean, Engineering News Report (ENR Top International Design Firms) argitaratutako 200 enpresa nagusien sailkapenean 73 postuan agertu zen.[3]
2011 urtean, The Swedish Federation of Consulting Engineers and Architects argitaratutako sailkapenean europar ingeniaritzen artean 43 postuan agertu zen.[4]
2013ko urtarrilean "BD World Architecture’s Annual Survey" argitalpenean, ACXT-IDOM munduko arkitekturako ehun enpresa garrantzitsuen artean 50 postuan agertu zen, eta europako 8. postuan fakturazioaren arabera.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «CECRA - Visita de la consultora vasca Idom: “Transformación de una ciudad: experiencia Bilbao”» www.cecra.com.ar (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
- ↑ IDOM. .
- ↑ [1]
- ↑ [2][Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- (Gaztelaniaz) Idomen webgunea