Deustu Arraun Taldea

Deustu Arraun Taldea Deustuko kolore tomateroak defendatzen dituen Bilboko arraun talde bakarra da, hori nabarmentzeko 2016 denboraldirako Deustu-Bilbo izena hartu du.

Deustu Arraun Taldea
Ezizena Deustu-Bilbo
Sorrera 1981
Herria Euskal Herria Deustu, Bizkaia
Lehendakaria Euskal Herria Aitor Mojas Urrutia
Entrenatzailea Euskal Herria Gerardo Ranero
Patroia(k) Euskal Herria Unai Garcia
Euskal Herria Gerardo Ranero
Kolorea(k)           gorria eta zuria
Trainerua      Tomatera
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 KAE Liga
1 KAE 2 Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2022: Kontxa ez
2022: Liga 9.a (KAE 1 Liga)
2023 KAE 1 Ligan
Webgunea www.deustuarrauntaldea.com
Deustu Arraun Taldea etxeko estropadan.
Deustu, 2018ko Kontxako sailkapen estropadan
Deustu Arraun Taldearen egoitza
Deustu Arraun Taldea traineruak
Egoitza berria

UniformeaAldatu

Elastiko gorria erabiltzen du eta Tomatera trainerua berdea da.

HistoriaAldatu

1981an sortu zen, talde txikia izanik. Hurrengo urtean batel txapelketetan hasi zen eta 1983an Bizkaiko bi txapelketa, Euskadiko bat eta Espainiako bigarren postua "juvenil" mailan irabazi zituen. Aurreko urteko emaitzak ikusita, 1984an traineruekin hastea erabaki zuten, zailtasun handiei aurre eginez. Traineruen lehenengo esperientziak 1992arte iraun zuen (1990an Portugaleterekin batera), eta Tomaterak ez zuen berriro lehiatuko 1994arte. Bigarren esperientzia honek lau urte iraun zituen.

2000an, arraunlari eskasiaren ondorioz, Deustuko eta Lutxanako arraun taldeek bien artean traineru bakarra osatzea erabaki zuten. Hitzarmen hau 2003an bukatu zen, izan ere, urte horretan Deustu eta Algorta taldeak bateratu ziren Ibaizabal izenarekin.

Gaur egun Tomaterak KAE Ligan ari da lehiatzen. Hala ere, behe mailetan, batel kopuru nabarmena du, bai mutilen eta bai nesken txapelketetan. Harrobi hau ikusita, epe laburrean Tomatera traineru indartsu eta irabazlea izango dela espero da.

2005tik Tecuni da babesle ofiziala.

Hiru hamarkada pasa dira elkarte tomateroa sortu zenetik eta bere urte onena izan zuen 2009.eko denboraldia. 8 garaipen lortuz Deustuko Arraun Taldeak KAE Ligako bigarren maila irabazi (175 puntu guztira) eta KAE1era zuzenean pasa zen. Hurrengo denboraldian lan txukuna egin zuen eta zazpigarren postuan bukatu zuen urtea. 2012an KAE 2. mailara jeitsi zen. 2013an bi bandera eskuratu zituen eta hirugarren postuan gelditu zen Ligan. 2014an berriz ere puntan ibili zen eta sei bandera irabazita bigarren postua eskuratu zuen. Azkenik mailaz igotzea lortu zuen.

KAE 1 mailarako itzulera bikaina izan zuen. Bandera bat irabazi eta laugarren postuan amaitu zuen liga. 2016rako denboraldi oparoa espero zuen baina azkenean 6. postuarekin konformatu behar izan zuen. Urtetik urtera postuak hobetzen joan da eta 2019an bigarren eginez igoera play-offak jokatzeko sailkatu zen, baina ez zuen helburua lortu. Hurrengo urteetan apalago ibili da.

PalmaresaAldatu

LigakAldatu

BanderakAldatu

Etxekoak Bilbo Hiriko Bandera (4): 2009, 2013, 2014, 2018.
Bilboko gaueko estropada (1): 2015.
Bizkaian Algortako Portuzarra Ikurrina (2): 2009, 2014.
Areetako Bandera (1): 2009.
Erandioko Bandera (2): 2009, 2014.
KAE 1 Ligako estropada Getxon (1): 2020.
Gipuzkoan Hibaikaren Bandera (1): 2009.
Zumaiako Promozio Bandera (1): 2009.
Pasaiako KAE Bandera (1): 2011.
Donostiarra Promozio Bandera (1): 2014.
Errenteria Hiriko Bandera (2): 2014, 2019.
Hondarribiako Promozio Bandera (1): 2014.
Lapurdin Donibane Ziburuko Bandera (2): 2009, 2018
Baionako Bandera (1): 2019.
Kantabrian Castro Urdialesko Bandera (1): 2013.
Santanderko Bandera (1): 2014.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 2015.
Camargoko Bandera (1): 2019.
Asturiasen Gozón Udaleko Bandera (1): 2009.

BeteranoakAldatu

Azken denboraldiakAldatu

Urtea Liga Kontxa
2003 Federazio Liga, 15.a -
2004 Federazio Liga, 19.a -
2005 Federazio Liga, 19.a -
2006 KAE 2 Liga, 8.a -
2007 KAE 2 Liga, 6.a -
2008 KAE 2 Liga, 7.a -
2009 KAE 2 Liga, 1.a -
2010 KAE 1 Liga, 7.a -
2011 KAE 1 Liga, 7.a -
2012 KAE 1 Liga, 12.a -
2013 KAE 2 Liga, 3.a -
2014 KAE 2 Liga, 2.a -
2015 KAE 1 Liga, 4.a -
2016 KAE 1 Liga, 6.a -
2017 KAE 1 Liga, 6.a -
2018 KAE 1 Liga, 3.a -
2019 KAE 1 Liga, 2.a -
2020 KAE 1 Liga, 4.a -
2021 KAE 1 Liga, 7.a -
2022 KAE 1 Liga, 9.a

B traineruaAldatu

Deustu B
Entrenatzailea   Josu Ortube
Patroia(k)   Asier Nuñez

  Italo Bertolone

Kolorea(k)           gorria eta zuria
Trainerua      Tomatera
Palmaresa 0 KAE Liga
0 KAE 2 Liga
2023 ez

2017 denboraldirako bigarren traineru bat atera zuen Portugaleterekin batera eta Portu-Deustu izenaz aritu zen. Trainerua eta koloreak Deusturenak eramango zituen. 2019an esperientzia errepikatu zuten. 2020an Deustu berak trainerua osatu nahi izan zuen baina azkenean lehorrean gelditu behar izan zuen. 2021ean lortu zuen traineru propioa ateratzea baina urtebeteko esperientzia izan zen berriz.

DenboraldiakAldatu

Urtea Liga Taldea
2017 KAE 2 Liga, 13.a Portu-Deustu
2018 ez
2019 KAE 2 Liga, 9.a Portu-Deustu
2020 ez
2021 KAE 2 Liga, 6.a Deustu B
2022 ez

Emakumezkoen traineruaAldatu

Deustu Arraun Taldea
Entrenatzailea   Josu Ortube
Patroia(k)   Denise Perez
  Marta Barquín
Kolorea(k)           gorria eta zuria
Trainerua      Tomatera
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 ETE Liga
0 Euskadiko Txapelketa
2 Bizkaiko Txapelketa
2022: Kontxa 8.a
2022: Liga 3.a (ETE Liga)
2023 ETE Ligan
 
Deustuko emakumezkoak, 2018an.
 
Deustuarrak 2019an irabazitako Sestaoko Banderarekin.

2016an hainbat talde bizkaitarretako arraunlariekin emakumezkoen trainerua osatu zuen eta Gipuzkoako Ligan hartu zuen parte. Euskadiko Txapelketan laugarren egin zuen eta Kontxan zein Gipuzkoako Ligan zazpigarren amaitu zuen. Ordutik urtero osatu du trainerua eta hainbat estropada irabazi ditu. 2018an eta 2019an ETE Ligan hirugarren postua lortu zuen.

2021. urtea bikaina izan zen. Bateletan Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketak irabazi zituen eta traineruetan ere Bizkaiko txapelduna izan zen, ETE Ligan bigarren eginez igoera play-offak jokatu zituen eta bigarren egin zuenez ezin izan zuen mailaz igo. Denboraldia borobiltzeko Kontxako Banderara sailkatu zen lau urteren ostean. 2022an hirugarren egin zuen ETE Ligan eta berriz jokatu zituen igoera play-offak, baina ez zuen igoerarik lortu.

PalmaresaAldatu

Etxekoak Bilbo Hiriko Bandera (1): 2022.
Bilba Memoriala (1): 2017.
Bizkaian Portugaleteko traineru jeitsiera (1): 2017.
Lekeitioko Bandera (1): 2017.
Sestaoko Bandera (1): 2019.
Antiguako Ama estropada (Ondarroa) (1): 2021.
Gipuzkoan Andoni Galarragaren oroimen estropada (Getaria) (1): 2021.
Donostiarra Bandera (1): 2021.
Kantabrian S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (1): 2018.

DenboraldiakAldatu

Urtea Liga Kontxa
2016 Gipuzkoako Liga, 7.a 7.a
2017 Gipuzkoako Liga, 6.a 8.a
2018 ETE Liga, 3.a -
2019 ETE Liga, 3.a -
2020 ETE Liga, 5.a -
2021 ETE Liga, 2.a 8.a
2022 ETE Liga, 3.a

TrainerillakAldatu

BatelakAldatu

Kanpo estekakAldatu