Bilboko itsasadarra Itsas Museoa
Itsasmuseum Bilbao edo Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen museoa da. Olabeaga auzoan dago, Euskalduna zubia eta Euskalduna jauregiaren alboan. Garai batean Euskalduna ontziola zegoen lekuan dago, Bilboko itsasadarraren Ezkerraldean.
Itsasmuseum Bilbao | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 2003 |
Webgunea | https://www.itsasmuseum.eus/ |
Museo honen helburua Bilboko itsasadarra, Bilboko portua eta Bizkaiko itsaso-jarduerek historian zehar pilatutako kultura-ondarearen ikerketa, babesa eta hedapena sustatzea da. 27.000m²-koa azalera du. Ontziez gain, All Iron izena daraman edukiontzia, Ponpa etxea eta Karola garabia daude museoaren kanpoaldean.
HistoriaAldatu
Ontziola 1984ean itxi zen eta museoa 2003an ireki. 1997an Patronatua eratu zen, Bilboko esparru publiko eta pribatu nagusietako ordezkariek osatutakoa. 1999an zehar museoaren Babes eta Mezenasgo Egitasmoa martxan jarri zen, Fundazioaren Patronatuko kide ziren enpresa eta erakundeak jadanik programan sartuta zeuden.
OrdutegiaAldatu
Neguko ordutegiaAldatu
- Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 18:00etara.
- Larunbatetan, igandeetan eta jai egunetan: 10:00etatik 20:00etara.
- Astelehenetan: itxita.
- Astearteetan: sarrera dohainik (Ikasturtean zehar, irailetik ekainera bitartean.)
Udako ordutegia (oraingo ordutegia)Aldatu
- Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara.
- Astelehenetan: itxita.
- Astearteetan: sarrera dohainik (Ikasturtean zehar, irailetik ekainera bitartean.)
Ikus gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren webgunea (Gaztelaniaz) (Ingelesez)