Bilboren berritzea
Bilboren berritzea Bilbok 1980ko hamarkadatik aurrera eramandako berrikuntza prozesuari deritzo.
Aurrekariak
aldatuBilbo XIX. mendetik aurrera Euskal Herriko gune industrialik garatuena izan zen, eta Espainia guztian ezaguna industria horregatik. Altzairugintzarekin loturiko hainbat enpresa erraldoiek lana eta onura ekarri zizkioten hiriari. Industrien tximinia eta kearen iluntasun eta zikinkeria hiriaren itxurarekin bat egin zuten, bertako eta kanpoko biztanleentzat.
1970eko hamarkadako krisialdi ekonomikoak gogor eragin zion Bilbo eta honen inguruko industriari. Enpresa askok porrot egin zuten, pertsona asko lanik gabe utziz, gune industrialak abandonaturik geratu zirelarik. Horrekin batera, kutsadura, eta Bilboko itsasadarraren egoera gero eta okerragoa zen.
Auzoen Berrikuntza
aldatuAbandoibarra
aldatuAbandoibarra, Euskaldunako ontziola eta Salveko zubiaren artean zegoen guneari deritzo. 1990eko hamarkadaren amaieratik gunea berreskuratzen ari da erabilera desberdineko proiektuekin. Aurretik guneak izandako industria erabilera dela eta, lurrak deskontaminatu behar izan dira. Abandoibarreko proiektu nagusien artean Guggenheim Bilbao Museoa eta Euskalduna jauregia daude. Erdigunearen berrikuntzarekin batera, auzoen egoera ere hobetu da. Abandoibarreko orubeen salmentarekin lorturiko etekinak, auzoetan berrinbertitzen dira. Horrek hiriko gune asko berreskuratzea ahalbidetu du.
Otxarkoaga
aldatuOtxarkoagan 1990eko hamarkadatik aurrera hogei milioi eurotik gora gastatu da, parke berriak, espaloi zabalagoak, eta orokorrean auzoaren itxura hobetzen.
Bilbo Zaharra
aldatuBilbo Zaharrean ere, udalak, plangintza bat ezarri zuen auzoaren egoera orokorra hobetzeko. Urteetako utzikeriak eta garatutako delinkuentziak egoera penagarrian utzi zuten auzoa. Horrez gain, etxebizitza asko hain zaharrak izateagatik, behera bota behar izan zituzten. Eraikinetako batzuk ez zeuzkaten ez ur-korronterik ezta gaur egun ia etxebizitza guztiek dauzkaten baliabide oinarrizkoenak ere.
Horregaitik, udalak eraikin hauek eraitsi eta berriak eraiki zituen Bilbo Zaharraren mendebaldean, Miribillako auzo berriaren ondoan. Udalak, Surbisa enpresa publikoaren bitartez, etxebizitza asko zaharberritu ditu eta etxebizitzetako lokalak egokitu, auzoan denda berriak zabaltzeko. Auzoan, iharduera artistiko eta alternatiboak sustatu nahi izan dira eta horrela, Urazurrutian BilboArte izeneko aretoa zabaldu zuten.
Zorrotzaurre
aldatu2014ko maiatzaren 14an Zorrotzaurre penintsula uharte bilakatzeko lanei ekin zitzaien, hauek 2018. urtean amaituz.
Bestelako auzoak
aldatuAipaturiko auzoez gain, garapenkeriaren garaian inolako plangintzarik eta ordenik gabe eraikitako auzo gehiago daude urian. Begoñako barrutian dauden Sagarminaga eta Azurleku auzuneak esaterako. 2003 eta 2004 urteen artean Sagarminagako auzunea berriztatu zuen udalak, guztira hamar milioi eurotako kostuarekin. 2006ean hasita, Azurlekuko auzunea berrizten ari da Bilboko udala.
Horrez gain, bilbotarren irizgarritasuna hobetzeko asmoz bestelako neurriak ezarri dira beste hainbat auzotan. Uribarrin arrapal mekanikoak jarri zituzten 2004. urtean.
Etxebizitza berriak
aldatuHiriaren berrikuntzarekin batera, etxebizitza berriak eraiki dira, Abandoibarra, Uribitarte, Miribilla, Mina del Morro, Ametzolan eta Elorrietan besteak beste. Etxebizitza horietako asko babes ofizialekoak, merkatu librean eskaintzen diren etxebizitzak baino askoz merkeagoak. Dena dela, zoruaren prezio altuak eraginda, etxebizitza berrietako asko, luxuzkoak dira, metro karratuaren prezioa 9.000 euro/m2-ko delarik.
Munduko beste hainbat hirietako erdiguneei gertatu bezala, eta Bilbok bizi dituen leku falta eta etxebizitzaren prezio altuak eraginda, bilbotar askok, hiritik joan behar izan dute, eta gune metropolitarreko udalerri ezberdinetan etxebizitza merkeagoa topatuz. Guztira 6.000 etxebizitzatik gora eraiki dira azken urteetan.
Etorkizunari begira, udalak 11.000 etxebizitza berri eraiki nahi ditu, Garellano, Bolueta eta Zorrotzaurren. Etxebizitza guzti hauek, gaur egun erabilpen industrialeko lurretan egingo dira, beraz, etxebizitzak eraiki aurretik, zoruak erabilpen berrira egokitu beharko dira, ingurugiroari buruzko kezka handituz.
Udalak aurrikusitako etxebizitza berriak zenbakitan
aldatu- Zorrotzaurre: 5.300 etxebizitza (proiektuan)
- Miribilla: 3.100 etxebizitza (ia eraikita)
- Olabeaga: 1.500 etxebizitza (proiektuan)
- Garellano: 1.200 etxebizitza (eraikitzen)
- Mina del Morro: 1.100 etxebizitza (eraikita)
- Bolueta: 1.100 etxebizitza (proiektuan)
- Ametzola: 600 etxebizitza (ia eraikita)
- Hermanitas de los Pobres: 500 etxebizitza (ia eraikita)
- Elorrieta: 300 etxebizitza (eraikita)
- Errekaldeberri: 300 etxebizitza (ia eraikita)
Azpiegiturak
aldatuAparkalekuen Plangintza Estrategikoa
aldatuUdalak, 2003an aparkaleku berriak eraikitzeko plangintza bat martxan jarri zuen. Horrela, 2007. urtera bitarte, hogeitalau aparkaleku eraikiko dira, 10.000 kotxe baino gehiagorentzako tokia izango dutelarik. Aparkatzeko plaza berri horien prezioa, auzo desberdinetako bizilagunen diru-sarreren araberakoak izango dira, horregaitik erdiguneko plazek prezio garestiagoa izango dute.
Aparkaleku berri hauek, Bilbo guztian zehar eraikiko dira, baina batez ere, erdiguneko Abandoko barrutian. Izan ere, barruti honek dauzka aparkatzeko arazorik handienak, eta kotxe kopururik handiena. Aparkalekuen eraikitzearekin batera, plaza berriak eraikiko dira Campuzano plaza edota Jado Plaza esaterako, eta kotxeak kaleetatik kentzearekin batera, kale batzuk oinezkoentzako gune bihurtuko dira.
Plangintzako 24 aparkalekuak:
- Alondegia (Abando)
- Altamira (Errekalde)
- Ametzola (Errekalde)
- Areatza (Ibaiondo)
- Areiltza Doktorea II (Abando)
- Azoka Plaza (Basurtu-Zorrotza)
- Campuzano Plaza (Abando)
- Camino de las Piedritas (Uribarri)
- Errekalde Zumarkalea (Abando)
- Escolapios Ikastetxea (Abando)
- Euskadi plaza (Abando)
- Gabriel Aresti Kalea (Otxarkoaga-Txurdinaga)
- Gasaren Plaza (Ibaiondo)
- Hermanitas de los Pobres (Ibaiondo)
- Jado Plaza (Abando)
- Karmelo Kalea (Begoña)
- Abusu (Ibaiondo)
- Lezamako Bide Zaharra (Uribarri)
- Otxarkoaga (Otxarkoaga-Txurdinaga)
- Iturrigorri (Errekalde)
- Ramon Basterra Kalea (Abando)
- Sarriko (Deustuko San Pedro)
- Torres Quevedo (Basurtu-Zorrotza)
- Zabalburu plaza (Abando)
Eskari ezagatik honako aparkalekuen eraikitzea ezeztatu egin da:
- San Pedro Plaza (Deustuko San Pedro)
Bilbao Exhibition Centre
aldatuBarakaldoko udalerrian eraikitako nazioarteko erakustazoka, 2004ean inauguratu zuten. 2002an hasi ziren eraikitze-lanak, Bizkaiko Labe Garaiak (AHV) egondako orube batean. Bilbao Exhibition Centreren eraikuntzarekin batera, Ansioko metro geltokia eraiki zen. Erakustazoka moduan erabili daitekeen azalera 155.000 metro karratukoa da. Konplexua sei pabilioi desberdinetan banaturik dago horietako bat Bizkaia Arena aretoa delarik. Bilboko azpiegitura asko bezala, erakustazoka udalerritik kanpora atera beharra egon da hirian dagoen leku falta dela eta. Bilboko erakustazoka zaharraren tokian EHUren campus berria, San Mames futbol zelai berria eta 1.500 etxebizitza inguru eraikitzen ari dira.
Kirol pabilioi berria
aldatu2006an Etxetxuko udal pabilioia zaharkitua ordezkatzeko proiektu berria eskatu zion Idom ingeniaritza enpresaburu. Izan ere, pabilioia txiki geratu da eta inguruko etxebizitza blokeek ezinezko egiten dute pabilioia handitzea. Proiektu berria 2006ko azaroaren hasieran aurkeztu zen eta Miribillako auzoan eraiki zen. 2010ean inauguratu zen, Bilbao Arena izena jarri ziotelarik. Pabilioi berriak 10.000 pertsona ingururentzako gaitasuna du eta hiriko saskibaloi, areto futbol taldeek erabili ahal izango dute. Etxetxuko pabilioi zaharra bien bitartean berriztatu egingo da, eta auzoko kiroldegi moduan mantenduko da.
Pilotaleku berria
aldatuMiribilla auzoan 2011n Bizkaia pilotalekua inauguratu zen. 3.000 ikusleentzako lekua dauka, Euskal Herriko pilotalekurik handiena delarik Iruñako Nafarroa Arena pabiloieko pilotalekuarekin batera. Horrez gain, 458 lagunentzat trinketa bat ere badu. Eraikinean sei solairuko kiroletxe bat dago.
San Mames Barria
aldatuSan Mames Athletic Club taldearen San Mames (1913-2013) zaharra ordezkatu duen futbol estadio berria da. Olabeaga auzoan dago. Estadio honen eraikuntza kudeatu zuen elkartea San Mames Barria, E.M delarik. César Azkarate arkitektoak diseinatu eta ACXT-IDOM enpresak proiektua kudeatu zuen. Estadioa 2014ko abuztuaren 15ean guztiz amaitu zen.
Kaleak oinezkoentzako bihurtzea
aldatuMunduko beste hiri batzuk bezala, Bilbon ere kaleak oinezkoen gune bihurtzeko joera nagusitu da azken urteetan. 1990eko hamarkadan Zazpikaleetan kotxeen trafikoa mugatu zen auzoaren gehiengoan kotxeen mugimendua eguneko lehen orduetara mugatuz. Horrez gain, hiriko hainbat kale oinezkoen gune bilakatu dira, Ercilla kalea, Diputazio kalea, Berastegi kalea, Amistad Kalea, Egaña kalea, Zugastinovía kalea, Ledesma kalea, Lutxana kalea, Villarias kalea... Hiriko beste kale batzuetan, espaloiak handitu egin dira.
Trenbideak
aldatuIndustria iraultzak trenbideez bete zuen Bilbo. Hiria zeharkatzen zituzten dozena erdi trenbide baino gehiagotik apenas geratzen dira bi gaur egun. Lur gainetik zihoazen trenbideak, orain lurpetik doaz.
Bilboko metroa
aldatuBilboko metroa 1995ean inauguratu zen bost urtetako lan neketsuen ostean. Metroak hiriaren eta Bilbo Handiaren bizkarrezurra da, eta gune metropolitarreko bidaiak erraztu dute, trafikoa hobetzeaz gain.
Ametzola
aldatu1997an Bilbao Ria 2000 erakunde publikoaren bitartez Ametzolako trenbidearen estaltze lanen proiektua aurkeztu zen, ondorengo urteetan gauzatu zena. Proiektu horren baitan Errekaldeberri eta Ametzolako auzoa banatzen zituen trenbidea lurperatu zen, eta trenbideak hartzen zituen gunean parkeak eta etxebizitza berriak eraiki ziren.
Trenbideen lurperatzea bi faseetan egin zen. Lehenengo fasean Trenbidearen Etorbidea eta Ametzolako gunearen erdia lurperatu ziren. Horrez gain, Renfeko aldirien C-1 (Bilbo - Santurtzi) eta C-2 lineen (Bilbo - Muskiz) ibilbideak aldatu ziren, Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea eginez. Lehen, trenbidea Olabeagako geltokia pasatu ondoren San Mames igaro eta Bilboko itsasadarrarekiko paraleloan ibiltzen zen Abandon kokatzen zen Bilbao-La Naja geltokiraino, gaur egungo Abandoibarra eta Uribitarteko guneak zeharkatuz.
Bi gune hauen eraberritzean Bilboko tranbiak trenbidea ordezkatu du, eta horrela Renferen trenbidea Trenbidearen Etorbide berriaren azpitik desbideratu da. Lau geltoki berri eraiki ziren, Zabalburu, Ametzola, Autonomía eta San Mamés.
Basurtu
aldatuBasurtuko auzotik Errekaldeberriko auzoraino doan FEVEren trenbidea estaltzeko lanak 2006ko udaberrian hasi ziren. Hiriaren ekialdean kokaturiko hiru kilometrotan zehar hiria bitan banatzen duen trenbidea desagertuko da horrela. Proiektua Bilbao Ria 2000 erakundearen laguntzaren bitartez koordinatzen ari da. 2010ean Basurtuko Ospitalearen aurrean FEVEren Basurtu-Ospitalea geltokia berria inauguratu zen eta trenbidea lurperatuta, orain etorbide berri bat eraikitzen ari drirelarik, Renfe Aldiriaken Ametzolako lurperaketan eraikitako Trenbidearen Etorbidearen antzera.
Hasieran egitea espero ez zen arren, Iralabarri auzoko FEVEren trenbidea ere lurperatuko da. Urte batzuk barru hiriaren mendebaldeko trenbide guztiak lurperaturik egongo dira horrela.
Abidura Handiko Trena eta Abandoko geltokia
aldatuAbiadura Handiko Trenaren Bilboko geltokia Abandoko Indalecio Prieto geltokian egongo da. Udalak geltokia eraikitzeko hainbat aukera kontuan izan zituen, horien artean San Mamesen lurpeko geltoki bat eraikitzeko aukera. Azkenik, Abandon eraikitzea erabaki zen, teknikoki lekurik aproposena izateagatik.
Metroaren 3. linea
aldatuMetroaren 3. linea Etxebarri eta Bilboko iparreko auzoetatik ibiliko da 2016ko abendutik aurrera. Zerbitzua ez du Metro Bilbao enpresak ustiatuko, Euskotrenek baizik. Hala ere, 1. eta 2. lineekin lotune zuzena eta doakoa edukiko du Zazpi Kaleetako geltokian. Trenbide berriarekin batera Bilboko aireportura helduko den linea ere eraikitzen ari da.
Tranbia
aldatuXX. mende erdialderarte Bilbok zeukan tranbia zerbitzua berrezarri zen 2002. urtean. Tranbiak 4,4 kilometroko ibilbidea egiten du hamabi geltokitan zehar. Ibilbide guztia aldi ezberdinetan inauguratu zen. Lehena 2002eko Abenduan Atxuri eta Uribitarte artekoa. Hurrengo urtean Guggenheimerarte luzatu zen tranbia. Ondoren San Mamesera, eta azkenik Basurturarte.
Errepideak
aldatuOlabeagako sarbide berria
aldatu"Olabeagako Erlaitza" hiriaren sarbideen plangintza orokorraren proiekturik garrantzitsuena da. 2013an inauguratu zen, Sabino Aranako sarbidea ordezkatzeko asmoarekin. Autobide sarbide berriak A-8 autobidea eta Bilboko Basurtu-Abandoko gunea elkartzen ditu. Autobide berri hau inguruko etxebizitzetan izan lezakeen eragina gutxitzeko, ibilbidearen gehiengoa lurpekoa da.
Sabino Aranako sarbideak baino edukiera gutxiago du, hau dau, kotxe gutxiago sartu-irten ahal dira autobide honetatik. Zaha Hadid arkitektuak Olabeagako auzorako egindako proiektuaren arabera, bi errei zehaztu zituen autobideko norabide bakoitzarentzako (Sabino Aranako sarbidearen edukiera berdintzeko hiru errei beharko lirateke).
Errekaldeko bidezubiaren eraisketa
aldatuOlabeagako sarbide berriaren eraikuntzarekin batera, Errekaldeberriko auzoaren gainetik igarotzen den bidezubia eraitsiko da. 1970eko hamarkadan eraikitako bidezubi honek, bitan banatzen du auzoa eta etxebizitza bloke askoren ondo-ondotik igarotzen da tarte batzuetan. Bizkaiko Foru Aldundiak 2014erako aurrikusten du bidezubiaren eraisketa, behin Sabino Araneko sarbidea eraistean.
A-8 autobidearen tarte berria (Larraskitu eta Zorrotzako auzoen artean), mendebalderago eraikiko da, Errekaldeberri eta Peñascaleko auzoen artean. Erliebearen malkartasuna dela eta, autobide berri honen gehiena lurpetik joango da.
Supersur, hegoaldeko saihesbidea
aldatuBilbo Handiko mendebaldean eraitzen ari den autobide berria da. Guztira 36 kilometroko luzeera izango du eta 1.260 milioi euroko kostua. Hiru fasetan eraikitzen ari da, eta lehen tartea irekita dago jadanik. Bidesaridun autobidea da.
Bilborako sarbideen plan orokorra
aldatuAurretik aipaturiko autobide eta errepide berriekin batera, azken urteetan udalak beste hainbat proiektu txikiago egin ditu. Enekuriko tunelek esaterako hiriaren ipar-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko trafikoak bideratzen dituzte. Bestalde Santo Domingoko autobideak eta Miraflores zubiak hegoaldeko trafikoak bideratzen dituzte.
Hurrengo urteetan Enekuriko autobidean zabaltzeko falta den tartea eraikiko da.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Bilbao Ria 2000
- Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordearen webgunea
- Ibaizabali buruzko erreportajea ARGIA astekarian
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |