Albo

landare-espeziea

Alboa edo platano arrunta[1] (Platanus hybrida, Platanus x acerifolia edo Platanus x hispanica) zuhaitz-espezie hibridoa da, Platanaceae familiakoa, ohikoa kale eta hiribideetako espaloietan. Espezie hau mendebaldeko (Platanus occidentalis) eta ekialdeko platanoaren (Platanus orientalis) hibrido ugalkorra da, Europan sortu zena XVIII. mende inguruan.

Albo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaProteales
FamiliaPlatanaceae
GeneroaPlatanus
Espeziea Platanus ×hispanica
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakLondon plane (en) Itzuli

Ezaugarriak

aldatu

Hosto erorkorreko zuhaitz hau oso hedatua dago hirietan, azkar hazi eta oso kementsua delako. 30-35 metrokoa izan daiteke. Apiril eta maiatzean loratzen da. Orain arte alboak apaingarri gisa erabili dira hirietan, baina basoetan ere erabiltzen hasi dira azkar hazten direla-eta.

Bere azala, hauts-kolore orlegixkakoa, gaztaina-kolorekoa enbor zaharretan, xafla ezkatadunetan askatzen da, eta orban irregular horixka edo txurixkak agerian uzten ditu barneko azalean.[2]

Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
  2. (Gaztelaniaz) Platanus × hispanica. 2018-06-11 (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).

Ikus, gainera

aldatu