Ireki menu nagusia

Práxedes Mateo Sagasta

politikaria, 1870-1902 bitartean Espainiako Gobernuko presidente 7 aldiz izan zen
Praxedes Mateo Sagasta» orritik birbideratua)

Práxedes Mateo Sagasta Escolar (Torrecilla en Cameros, Errioxa, 1825eko uztailaren 21a - Madril, 1903eko urtarrilaren 5a) espainiar politikaria izan zen. 1870-1902 bitartean Espainiako Gobernuko presidente 7 aldiz izan zen. Erretorikarako zuen gaitasunaz ezaguna da.

Práxedes Mateo Sagasta
Práxedes Mateo Sagasta. Pintado por Casado del Alisal en 1884.jpg
President of the Council of Ministers Itzuli

1901-03-06 - 1902-12-06
Marcelo Azcárraga Palmero Itzuli - Francisco Silvela Itzuli
President of the Council of Ministers Itzuli

1897-10-04 - 1899-03-04
Marcelo Azcárraga Palmero Itzuli - Francisco Silvela Itzuli
President of the Council of Ministers Itzuli

1892-12-11 - 1895-03-23
Antonio Cánovas del Castillo - Antonio Cánovas del Castillo
President of the Council of Ministers Itzuli

1885-11-27 - 1890-07-05
Antonio Cánovas del Castillo - Antonio Cánovas del Castillo
President of the Council of Ministers Itzuli

1881-02-08 - 1883-10-13
Antonio Cánovas del Castillo - José de Posada Herrera Itzuli
President of the Council of Ministers Itzuli

1874-09-03 - 1874-12-31
Juan de Zavala, 1st Marquis of Sierra Bullones Itzuli - Antonio Cánovas del Castillo
President of the Council of Ministers Itzuli

1871-12-21 - 1872-05-26
José Malcampo, 3rd Marquis of San Rafael Itzuli - Francisco Serrano
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1853-11-13 - 1903-01-05
Barrutia: Zamora Itzuli
Bizitza
Izen osoa Práxedes Mariano Mateo Sagasta y Escolar
Jaiotza Torrecilla en Cameros1825eko uztailaren  21a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1903ko urtarrilaren  5a (77 urte)
Hobiratze lekua Gizon Ospetsuen Panteoia
Familia
Aita Clemente Mateo-Sagasta y Díaz Antoniana
Ama Valentina Esperanza Escolar Saenz del Prado
Ezkontidea(k) Ángela Vidal Herrero Itzuli  (1885-02-18 -  1897-02-03)
Familia
Hezkuntza
Heziketa Madrileko Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, ingeniaria eta ingeniari zibila
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Kidetza Espainiako Zientzien Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Liberal Fusionista
Firma de Práxedes Mateo Sagasta.svg

BiografiaAldatu

Práxedes Mariano Mateo-Sagasta y Escolar 1825eko uztailaren 21ean jaio zen Torrecilla en Cameros (Errioxa). Clemente Sagasta y Díaz eta Esperanza Escolar izan ziren gurasoak eta 3 senideetako bat izan zen.

1849an, Portu, ubide eta bideetako ingeniarian lizentziatu zen eta Zamorako Herri Lanetako buru egin zuten, Zamora-Ourense arteko errepidearen ardura hartu zuelarik.

1852an, Iparraldeko trenbidearen ikerketa egin zuen, Valladolid-Burgos arteko 121 kilometroak.

32 urte zituen 1857an, ingeniari-irakasle egin zutenean sortu berria zen Herri Lanetako Laguntzaileen Eskolan eta hantxe eman zituen hurrengo 9 urteak Topografia eta Eraikuntza gaiak erakutsiz.

1858an, zuzendariorde egin zuten eta irakaskuntza eta parlamentari lanak eraman zituen batera.

1866an etorri zen aldaketa, San Gil kuartelean izandako altxamendu baten ondorioz, irakasle lana galdu baitzuen eta Bide Ingeniarien taldetik alboratua izan zen.

1868an, Iraultza Loriatsuaren ondoren, erbestetik itzuli zen eta politikari ekin zion bete-betean.

Hastapenak politikanAldatu

1848an, Portu, ubide eta bideetako ingeniaritza ikasketak egiten aritu zen bitartean, Espainiako Elisabet II.aren aldeko manifestua sinatzeari uko egin zion eskolako ikasle bakarra izan zen.

Zamoran murgildu zen politikan 1854an, Herri Lanetako buru egin zutenean. Hiriko Batzar Iraultzailearen presidente egin zuten eta Gorteetarako diputatu ere bai.

1858an, berriro hautatu zuten diputatu eta hantxe egon zen 1863ra arte.

1865etik aurrera, Primekin ekintza iraultzaileetan elkarlanean aritu zen 1866ra arte. San Gil kuarteleko altxamenduan parte hartu zuen, Elisabet II.a eraisteko xedean, eta horregatik atxilotu zuten, epaitu eta heriotza zigorra esleitu zioten. Hala ere, alde egin eta Frantzian erbesteratu ahal izan zuen.

Seiurteko DemokratikoaAldatu

 
Sagasta 1869ko Behin-behineko Gobernuan

1868ko Iraultza Loriatsuaren ostean, Elisabet II.a erori eta gero, Sagasta etxeratu egin zen. Seiurteko Demokratikoaren hasieran, Behin-behineko gobernua eratu zuten eta, Práxedes Mateo gobernazio ministro egin zuten.

Primen heriotzaren ondoren sortutako Alderdi Konstituzionaleko kide izan zen eta, 1871n, Amadeo Saboiakoa agintean zegoen bitartean, Ministro Kontseiluaren presidente izendatu zuten.

1874ko irailetik urte amaierara arte, Ministro Kontseiluaren buru izan zen berriro, Serrano jeneralaren agindupeko gobernuaren garaian eta, krisi sozial eta politiko larriak zeuden garai hartan, Alderdi Konstituzionalaren buru izan zen.

1874ko Borboien BerrezarkuntzaAldatu

Borboiak berriro tronuan, Alfontso XII.a errege, 1880an, Sagastak Alderdi Liberala eratu zuen eta Cánovas del Castilloren Alderdi Kontserbadorearekin batera, txandakako sistemari eman zioten hasiera. Epe horretan, Sagastak 5 alditan hartu zuen gobernuaren ardura.

1885eko azaroaren 24an, Alfontso XII.a hiltzear zegoen eta Alderdi Liberaleko buru zen Sagastak Pardoko Ituna hitzartu zuen Alderdi Kontserbadorearen buru zen Cánovas del Castillorekin. Maria Kristina Austriakoa haurdun zegoen eta, bat-bateko heriotza haren aurrean, jaiotzeke zegoen Alfontso XIII.aren erregetzari lagundu nahi zioten. Itun haren arabera, Cánovasek Sagastari utziko zion lehendakaritza, beti ere 1876ko Konstituzioa errespetatzen bazen.

Adostutakoaren arabera, azaroaren 27an, Sagastak osatu zuen gobernu berria. 1909ra arte iraungo zuen Pardoko Itun hark. Egia esan behar bada, 1881az geroztik martxan zegoela esan dezakegu, Sagastak Berrezarkuntzan lehendakaritza hartu zuen lehen aldian.

Sagasta zen presidente 1898an, Espainiak Kubako Gerra galdu zuenean, Kuba, Puerto Rico, Filipinak eta Guam galduz. Galera haren ondoren ere izan zuen gobernatzeko aukera, 1901 eta 1902 bitartean.

Bizitza pertsonalaAldatu

 
Praxedes Mateo Sagastaren hilobia

Urrezko Toisoiaren zaldun egin zuten eta Concepción de Villaviciosa eta Torre y Espada ordenatako Gurutz Handiak jaso zituen. Sagasta masoi garrantzitsua izan zen eta Espainiako Gran Orienteko Maestre Handia izatera iritsi zen.

1885ean, Ángela Vidal Herrerorekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten: José Sagasta Vidal eta Victoria Esperanza Mateo Sagasta y Vidal, lehen Sagasta kondesa.

1903ko urtarrilaren 5ean Práxedes Mateo Sagasta Madrilen hil zenean, Gorteetako diputatu zen, Logroño ordezkatuz.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Práxedes Mateo Sagasta