Historiografia

Historia egiteko eta idazteko moduen jakintzagaia

Historiografia (grezieraz Ιστοριογράφος hitzetik Ιστορία,"Historia" eta -γράφος "idatzi" hitzez konposatua: "Historia idazten duena") historiari buruzko idatzien eta berauen iturrien azterketa bibliografiko eta kritikoa da.[1]

Klio historiaren alosia, Pierre Mignardek egina (1689).

Ikerketutako galderak

aldatu

Historiografiaren galderarik ohikoenak honako hauek dira:

  1. Erabilitako iturrien fidagarritasuna: egiletasuna, egilearen fidagarritasuna eta testu beraren benetakotasuna.
  2. Tradizio historiografikoa edo esparrua. Historialari bakoitzak eskola ezberdinetakoa izan daiteke: marxismoa, Urte-liburuen eskola, ("erabateko historia"), historia politikoa, eta abar.
  3. Arazo moralak, errudun-konplexua eta harrokeria konplexua.
  4. Errebisionismoa interpretazio ortodoxoaren aurka.
  5. Metakontaketa historikoak

Bestetik, historiografia kritikoekin lotutako galderak honako hauek izan daiteke:

Historiografiaren arazoak

aldatu

Historialariek bere lanean arazo anitz izan ditzakete:

  • Arazo tenporalak, denbora bera nola zatuti dugun gure ikuspuntua alda daiteke, adibidez gertaera bat Aro batean kokatzeak.
  • Arazo metodologikoak, hau da, ez da gauza bera zein iturri mota erabiltzen den, adibidez, idatzizko iturria bada Antzinaroan sartuko genuke iturria, aldiz, idatzita ez badago arkeologia izango litzateke.
  • Arazo espazialak, Historialariek bere geografia propioa dute begipuntua eta hori, adibidez, eurozentrismo arazoak sortu ditu.
  • Arazo tematikoak, historialari bakoitzaren arloak bere begipuntua alda dezake.

Historiaren Historia

aldatu

Historia idazkerarekin batera agertu zen. Antzinako Grezian lehendabiziko historialariak agertu ziren, lehenengoa Herodotoa izanda, Tuzidides ere famatua zen.

Antzinako Erroman Katon Maiorrek greziarren bidea jarraitu zuen. Gero, Estrabon, Salustio, Julio Zesar, Tito Livio eta Publio Kornelio Tazito.

Erdi Aroan elizgizonak historialari bihurtu ziren, horrela Beda agurgarria edo Sevillako San Isidoro.

Aro Modernoan humanismoak historia ez ezik beste zientziak erabiltzen du historia ikertzeko, horrela Dom Mabillon eta Giorgio Vasari. Historia bere onurarako erabili zutenak ere agertu ziren, adibidez, Étienne Pasquier, Bossuet, Makiavelo edo Jean Racine.

Ilustrazioak, beste zientzietara bezala, argia ekarri zion Historiari, Fenelon, Voltaire , Montesquieu edo Edward Gibbon egile nagusiak izanik.

XIX. mendean historia zientzia heldu bihurtu zen, Theodor Mommsen, Fustel de Coulanges, Augustin Thierry, Jules Michelet, Leopold Von Ranke, Hegel, Marx bezalako historialarei esker.

XX. mendean historiak bide bera jarraitu zuen, historialari aipagarrienak Johan Huizinga, Paul Hazard, Oswald Spengler, Arnold J. Toynbee, Henri Pirenne edo Vere Gordon Childe izanik.

Lucien Febvre eta Marc Bloch aipatutako Urte-liburuen eskola sortu zuten.

Gaur egun, eskola asko daude: Urte-liburuen eskolaren hirugarren belaunalida (Pierre Nora edo Jacques Le Goff) eguneroko gaiak kontuan hartzen dutenak (Philippe Ariès, Jean Delumeau edo Michel Foucault), errebisionistak (Roland Mousnier) eta marxistak (Boris Porchnev)

Euskal Herriko historia

aldatu

Euskal Herriak, beste herrialdeek bezala, historialari asko izan ditu, mota askotakoak eta gai ezberdin jorratu dituztenak. Nagusienak honako hauek izan dira:

Klasikoak

aldatu

Garaikideak

aldatu

Bibliografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu