EuroVelo Europa puntatik puntara zeharkatzen duten distantzia luzeko (gaur egun 16) bizikleta ibilbideen sarea da. 2019ko azaroan, 45.000 km baino gehiago zeuden egokituta ibilbideetarako, eta 2020rako ibilbide batzuk burututa egotea espero da. EuroVelo ibilbide guztiak ia 90.000 km izango dira gaur egun aurreikusita dauden 16 ibilbideak amaituta daudenean.

EuroVelo ibilbideen mapa.

Ibilbideak, Europako Txirrindularien Federazioaren proiektua (ECF, ingelesezko siglekin), kontinentean zehar bizikletan ibiltzeko erabili ahal izango dira, baita ibilbide txikiak egiteko ere, adibidez, herrien artean.

Historia

aldatu

1995ean hasi zen nazioarteko bizikleta ibilbideen sarea sortzeko ideia. Batez ere ECFk koordinatuta, 12 ibilbide handi zeuden aurreikusita.

2007ko abuztutik, 16 ibilbideak sortzeko lan handiagoa egin da (2011n 2 gehitu ziren: EV13 eta EV15), Finlandia, Zipre, Eskozia edo Portugal bezalako Europako mugetaraino iristen direnak.

EuroVelo sarearen baldintzak

aldatu
  • % 6tik gorako maldarik ez izatea
  • Gutxienez bi bizikleta pasatzeko adinako zabalera izatea.
  • Batez beste, egunean 1.000 ibilgailu motorizatu baino gehiago ez izatea.
  • Gutxienez luzeraren % 80an zolatuta egotea.
  • Urte osoan irekita egotea.

EuroVelo ibilbideak

aldatu
Bidea Izena Ibilbidea Herrialdeak Luzera (km)
  EV1 Atlantikoko ibilbidea Ipar lurmuturra  (EV7, EV11) - Trondheim (EV3) - Bergen (EV12) - Aberdeen (EV12) - Inverness  (EV12 ) - Glasgow - Stranraer - Belfast - Galway (EV2) - Cork - Rosslare - Fishguard - Bristol (EV2) - Plymouth - Roscoff (EV4) - Nantes (EV6) - Arroxela - Iruñea (EV3) - Salamanca - Sagres Norvegia, Erresuma Batua, Irlanda, Frantzia, Espainia, Portugal 8.186
  EV2 Hiriburuen ibilbidea Galway (EV1) - Dublin - Holyhead - Bristol (EV1) - Londres (EV5) - Harwich - Rotterdam - Haga - Münster (EV3) - Berlin (EV7) - Poznań (EV9) - Varsovia (EV11) - Minsk - Mosku Irlanda, Erresuma Batua, Herbehereak, Alemania, Polonia, Bielorrusia, Errusia 5.500
  EV3 Erromesen ibilbidea edo
Donejakue bidea
Santiago de Compostela - León - Iruñea (EV1) - Bordele - Tours (EV6) - Orléans (EV6) - Paris - Namur (EV5) - Akisgran (EV4) - Münster (EV2) - Hanburgo (EV12) - Odense (EV10) - Viborg - Frederikshavn (EV12) - Göteborg (EV12) - Oslo - Røros - Trondheim (EV1) Espainia, Frantzia, Belgika, Alemania, Dinamarka, Suedia, Norvegia 5.122
  EV4 Erdialdeko Europako ibilbidea Roscoff (EV1) - Le Havre - Calais (EV5) - Middelburg - Akisgran (EV3) - Bonn - Frankfurt am Main - Praga (EV7) - Brno (EV9) - Krakovia (EV11) - Lviv - Kiev Frantzia, Belgika, Alemania, Txekia, Polonia, Ukraina 4.000
  EV5 Romea Francígena ibilbidea Londres (EV2) - Canterbury - Calais (EV4) - Bruselas - Namur (EV3) - Luxenburgo - Estrasburgo (EV15) - Basilea (EV6) - Luzerna - Milan - Piacenza (EV8) - Parma - Florentzia (EV7) - Siena - Erroma (EV7) - Brindisi Erresuma Batua, Frantzia, Belgika, Luxenburgo, Suitza, Italia 3.900
  EV6 Ibaien ibilbidea Nantes (EV1) - Tours (EV3) - Orléans (EV3) - Nevers - Chalon-sur-Saône - Basilea (EV5) - Passau - Ybbs (EV7) - Linz - Viena (EV9) - Bratislava - Budapest - Belgrad (EV11) - Bukarest - Konstantza Frantzia, Suitza, Alemania, Austria, Eslovakia, Hungaria, Serbia, Errumania 3.653
  EV7 Eguzkiaren ibilbidea Ipar lurmuturra (EV1, EV11) - Haparanda (EV10) - Sundsvall (EV10) - Kopenhage (EV10) - Gedser - Rostock (EV10) - Berlin (EV2) - Praga (EV4) - Ybbs (EV6) - Salzburgo - Mantua (EV8) - Bolonia - Florentzia (EV5) - Erroma (EV5) - Napoli - Sirakusa - Malta Norvegia, Suedia, Dinamarka, Alemania, Txekia, Austria, Italia, Malta 6.000
  EV8 Mediterraneoko ibilbidea Cádiz - Málaga - Almería - Murtzia - Alacant - Valentzia - Bartzelona - Monako - Piacenza (EV5) - Mantua (EV7) - Ferrara - Venezia - Trieste (EV9) - Rijeka - Split - Dubrovnik - Tirana - Patras - Atenas (EV11) Espainia, Frantzia, Monako, Italia, Eslovenia, Kroazia, Montenegro, Albania, Grezia 5.388
  EV9 Ibilbide Baltiar-Adriatikoa Gdańsk (EV10) - Poznań (EV2) - Wrocław - Olomouc - Brno (EV4) - Reinthal - Viena (EV6) - Maribor - Ljubljana - Trieste (EV8) - Pula Polonia, Txekia, Austria, Eslovenia, Italia, Kroazia 1.930
  EV10 Baltikoko ibilbidea (Hansa zirkuitua) San Petersburgo - Helsinki (EV11) - Vaasa - Oulu - Haparanda (EV7) - Sundsvall (EV7) - Estocolmo - Ystad - Malmö - Kopenhage (EV7) - Odense (EV3) - Rostock (EV7) - Gdańsk (EV9) - Kaliningrad - Klaipėda - Riga - Tallinn (EV11) - San Petersburgo Errusia, Finlandia, Suedia, Dinamarka, Alemania, Polonia, Lituania, Letonia, Estonia 7.930
  EV11 Ekialdeko Europaren ibilbidea Ipar lurmuturra  (EV1, EV7) - Helsinki (EV10) - Tallinn (EV10) - Tartu - Vilnius - Varsovia (EV2) - Krakovia (EV4) - Košice - Belgrad (EV6) - Skopje - Tesalonika - Atenas (EV8) Noruega, Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Eslovakia, Hungaria, Serbia, Mazedonia, Grezia 5.964
  EV12 Ipar Itsasoko Ibilbidea (zirkuitua) Bergen (EV1) - Stavanger - Kristiansand - Göteborg (EV3) - Varberg - Grenaa - Frederikshaven (EV3) - Hirtshals - Esbjerg - Hanburgo (EV3) - Haga (EV2) - Rotterdam - Harwich (EV2) - Kingston upon Hull - Newcastle - Edimburgo - Aberdeen (EV1) - Inverness (EV1) - Thurso - Orkada uharteak - Islas Shetlands - Bergen (EV1) Noruega, Suedia, Dinamarka, Alemania, Herbehereak, Erresuma Batua 5.932
  EV13 Altzairuzko oihalaren ibilbidea Kirkenes - Sodankylä (EV11) - Lappeenranta - San Petersburgo (EV10) - Tallinn (EV10) - Riga (EV10) - Kaliningrad (Ev10) - Gdańsk (EV9, EV10) - Lübeck (EV10) - Cheb (EV4) - Bratislava (EV6) - Zaječar - Pirot - Dragoman - Strumica - Pétrich - Smoljanac - Kyprinos - Svilengrad - Edirne - Malko Tarnovo - Rezovo Norvegia, Finlandia, Errusia, Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Alemania, Txekia, Austria, Eslovakia, Hungaria, Eslovenia, Kroazia, Serbia, Rumanía, Mazedonia, Grezia, Turkia 6.800
  EV14 Erdialdeko Europako uren ibilbidea Zell Am See - Bischofshofen (EV7) - Liezen - Graz - Fehring (EV9) - Gleisdorf - Szentgotthárd (EV13) - Keszthely - Székesfehérvár - Velence Austria, Hungaria 1.125
  EV15 Rhineko ibilbidea Andermatt - Chur - Schaffhausen - Basilea (EV6) - Huningue - Neuf-Brisach - Estrasburgo (EV5) - Lauterbourg - Karlsruhe - Ludwigshafen - Mannheim - Mainz - Wiesbaden - Bingen - Koblentza - Bonn - Kolonia - Düsseldorf - Duisburg - Xanten - Arnhem - Utrecht - Rotterdam Suitza, Frantzia, Alemania, Herbehereak 1.320
  EV17 Rodanoko ibilbidea Andermatt (EV5, EV15) - Furka mendatea - Brig-Glis - Sierre - Sion - Martigny - Saint-Gingolph/Vevey - Thonon-les-Bains/Lausana - Geneva - Lyon - Valence - Avignon - Tarascon
Ekialdeko adarra: Tarascon - Arles - Port-Saint-Louis-du-Rhône
Mendebaldeko adarra: Tarascon - Saint-Gilles - Palavas-les-Flots - Sète (EV8)
Suitza, Frantzia 1.250
  EV19 Mosako ibilbidea Langres - Neufchâteau - Commercy - Verdun - Stenay - Charleville-Mézières - Dinant - Namur (EV3, EV5) - Lieja - Maastricht - Venlo - Cuijk - 's-Hertogenbosch - Dordrecht - Hoek van Holland (EV2, EV12, EV15) - Rotterdam (EV15) Frantzia, Belgika, Herbehereak 1.050
Lerro berdeak iparraldetik hegoaldera doaz, lerro urdinak ekialdetik mendebaldera eta lerro gorriak zirkuituak edo zirkularrak dira.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu