Ireki menu nagusia

Karlsruhe[1] Alemaniako Baden-Württemberg estatuan dagoen hiria da, Alemania eta Frantziaren arteko mugan dago. Karlsruhe eskualdeko hiriburua da. 2009. urtean 291.959 biztanle zituen.

Karlsruhe
Alemania Alemaniako udalerria
Karlsruhe-Schloss-meph666-2005-Apr-22.jpg
Coat of arms de-bw Karlsruhe.svg
Flagge Karlsruhe.svg
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Estatua  Baden-Württemberg
Eskualdea Karlsruhe
Barrutia Karlsruhe
Udalerria Karlsruhe
Postakodea 76229, 76131, 76137, 76133, 76135, 76139, 76149, 76199, 76185, 76187, 76189, 76227, 76228
Udal kodea 08212000
Geografia
Koordenatuak 49° 01′ 00″ N, 8° 24′ 00″ E / 49.016666666667°N,8.4°E / 49.016666666667; 8.4Koordenatuak: 49° 01′ 00″ N, 8° 24′ 00″ E / 49.016666666667°N,8.4°E / 49.016666666667; 8.4
Baden-Württemberg KA (town).svg
Karlsruhe hemen kokatua: Alemania
Karlsruhe
Karlsruhe
Garaiera 115±1 metro, 118 metro m.
Azalera 173,46 km²
Demografia
Biztanleria 299.103 biztanle
Dentsitatea 1.724,33 bizt/km²
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 721
Ordu-eremua UTC+01:00, UTC+02:00
Webgune ofiziala

Eduki-taula

GeografiaAldatu

 
Hiriaren planoa

Karlsruhe Rhin ibaiaren ekialdeko ertzean kokaturik dago, 100 metrotako garaieran. 49º paraleloak zeharkatzen du hiria. Frantziarekiko mugatik 15 kilometro eskasera dago.

Karlsruheko jauregia erdian dago eta 32 kale ateratzen dira bertatik, gurpil baten erradioen gisa. Gaur egun alde zaharrak antzinako planoari darraio, baina auzo berriek patroi praktikoagoari darraizkio.

HistoriaAldatu

Karlsruhe izenak "Karlosen atsedena" esan nahi du alemanez, Karlos Gilen Baden-Durlacheko Mangraveak amets egin baitzuen bere burua alegiazko hiri hau fundatzen. Karlos bera izan zen Durlachko biztanleekin arazoak izan ondoren 1715ean Karlsruhe sortu zuena. Eraikitako jauregiaren inguruan sortu zen hiria Baden-Durlacheko hiriburu bihurtu zen 1771ean eta Badengo estatuaren hiriburu izaten jarraitu zuen 1945 arte.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Karlsruhe)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4 6 11 15 20 23 26 25 22 15 9 5 15.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1 -1 2 5 9 12 14 14 11 7 2 -0 6.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 56 53 53 61 79 86 71 66 53 58 66 66 770
Iturria: [2]

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Karlsruhe jauregia (Karlsruher Schloss): 1715ean Karlos Gilen Baden-Durlach Mangravekoak eraikitako jauregi barroko eta neoklasikoa. Lorategi ederrak ditu.
  • Merkatu plaza (Marktplatz): Jauregiaren hegoaldean kokaturik dago eta bertan daude udaletxea (Rathaus), Eliza luteranoa (Evangelische Stadtkirche) eta Karlos Gilenen hilobiaren gaineko piramidea.
  • Dukerri Handiko Hilerriko Kapera: 1889 eta 1896 artean eraikitako mausoleoa.

ZuzenbideaAldatu

Hiri honetan Alemaniako Konstituzio Auzitegiaren egoitza kokatzen da.

KirolakAldatu

Bi futbol talde ditu, biak ere Alemaniako txapeldunak izanak. Karlsruher SC-k 1909ko txapelketa eta bi kopa irabaziak ditu eta Karlsruher FV-k 1910ko txapelketa. Gaur egun bietatik inor ez dabil Ligako lehen mailan.

Karlsruhetar ezagunakAldatu

Hiri senidetuakAldatu

Karlsruhe ondorengo hiriekin senidetuta dago:

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlsruhe