Inverness (Eskoziako gaeleraz: Inbhir Nis, eskozieraz: Innerness[1]) Eskoziako bosgarren hiri populatuena da, 54.398 biztanlerekin 2013an. metropoli eremuak 67.230 biztanle ditu[2].

Inverness
Inbhir Nis
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako azpibanaketakHighland
Posta kodeaIV1, IV3 eta IV2
Geografia
Koordenatuak57°29′02″N 4°13′33″W / 57.4839°N 4.2258°W / 57.4839; -4.2258
Map
Azalera21 km²
MugakideakMunlochy
Demografia
Biztanleria47.290 (2016)
40.011 (1981)
40.918 (1991)
40.949 (2001)
47.380 (2018)
46.870 (2012)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2016)
Dentsitatea2.251,9 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia1463
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakAugsburg eta Saint-Valery-en-Caux
inverness-scotland.com

Highland (Lur Garaiak) eskualdeko gune administratiboa da. "Clì Gàidhlig" Eskoziako gaeleraren aldeko elkarteak bertan du egoitza.

Historia aldatu

Inverness piktoen gotorleku garrantzitsuenetakoa izan zen. 565 urtean San Kolunbak bisita egin zuen bertara piktoen Brude mac Maelchon erregea kristautzeko asmotan[3]. Monje zelta goiztiarrek eraikitako eliza txiki baten aztarnak aurkitu dira San Michael's mendian.

XI mendean Malcolm III.a Eskoziakoak gaztelua eraiki zuen izan ere toki estrategikoa baitzen[4]. Garai hartan izan zen Norvegiako Thorfinn-en aurkako borroka historikoa ere. Mendebaldeko uharteetako jauntxoek ere sarritan erasotu zuten Inverness, XIV eta XV mendeetan. Erdi Aroan urtero lau aldiz merkatua egiteko eskubidea lortu zuen eta errege burgo titulua eman zion Gilen I.ak.

XVI mendearen bukaeran gerra zibila piztu zen Maria I.aren aldekoen eta haren seme Jakue VI.aren aldekoen artean. 1562an Mariari Invernessera sartzea debekatu zion hiriko gobernadoreak baina Munro eta Fraser leinuek gaztelua hartu zuten berarentzat. XVII mendean Oliver Cromwellek hiria hartu zuen eta 1000 soldadurentzako edukiera izango zuen zitadela bat eraiki zuen. 1689 eta 1746 artean Eskoziaren askatasunaren aldekoak ziren jakobitarrek sarritan setiatu eta eskuratu zuten Inverness baina Cullodengo guduaren ondoren errenditu beharra izan zuten[5].

Demografia aldatu

1791 1801 1861 1871 1881 1951 1961 1971 1981 1991 2001 2011
7.930 8.732 12.509 14.469 17.365 28.107 29.774 34.839 40.011 40.918 40.949 48.801

Geografia aldatu

Hiritik 37 kilometro hego-mendebaldera Ness aintzira ezaguna dago[6]. Bertatik Ness ibaia ateratzen da eta Morayko fiordoan itsasoratzen den puntuan kokaturik dago Inverness. Ibaiaren bi ertzetan hedatzen da eta erdian egurrezko zubiz elkarturiko Ness ibaiko uharteak daude.

Inverness Great Glen haranaren ekialdeko muturrean dagoenez Great Glen failak zeharkatzen du. 1934an izan zen azken lurrikara[7].

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Aberdeen)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.9 7.3 9.3 11.6 14.6 16.9 18.9 18.6 16.1 12.6 9.3 7.0 12.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.2 2.4 4.0 6.4 9.3 11.4 11.2 8.9 6.0 3.5 1.2 5.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 76.9 58.6 57.6 39.4 51.6 59.3 53.4 59.5 67.2 78.1 66.2 65.0 732.8
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14 11 14 9 11 11 10 12 12 13 13 13 143
Eguzki orduak 38.8 72.7 104.5 135.5 176.8 143.1 140.0 133.9 113.2 84.2 49.7 27.8 1220.1
Iturria: MetOffice[8] (1971-2000)

Kirolak aldatu

Hiriko futbol taldea Inverness Caledonian Thistle FC da eta 2015 urtean Eskoziako Kopa irabazi zuen.

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Invernesstar ezagunak aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Eagle, Andy. «Read the Scots Dictionary» www.scots-online.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  2. «Inverness Population 2024» worldpopulationreview.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  3. (Ingelesez) «1911 Encyclopædia Britannica/Inverness - Wikisource, the free online library» en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  4. (Ingelesez) «History of Inverness Castle» Inverness Castle Experience (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  5. (Ingelesez) «Prints of Site of the Battle of Culloden, Culoden Moor, Inverness, Highlands, Scotland. 23rd August 1951» Media Storehouse Photo Prints (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  6. (Ingelesez) «Visiting Loch Ness from Inverness | Visit Inverness Loch Ness» www.visitinvernesslochness.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  7. (Ingelesez) inverword. (2011-04-24). «Earthquakes in the Inverness Area, 1995» The Library of Inverness (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  8. KNMI (institute) (Noiz kontsultatua: 2013ko ekaina).

Kanpo estekak aldatu