Glasgow

Eskoziako hiria

Glasgow (Eskoziako gaeleraz: Glaschu, eskozieraz: Glesca) Eskoziako hiririk jendetsuena da, herrialdeko hiriburua Edinburgh den arren. Halaber, Erresuma Batuko hiri jendetsuenetan hirugarren da (Londresen eta Birminghamen atzetik), 600.000 inguru biztanle baititu hiriak berak, eta 1.750.000 biztanle inguru baititu Glasgow Handia metropoli eremuak.

Glasgow
Glaschu
Glesca
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaGlasgow City
AlkateaPhilip Braat (en) Itzuli
Izen ofizialaGlaschu
Jatorrizko izenaGlaschu
Posta kodeaG1-G80
Geografia
Koordenatuak55°51′40″N 4°15′00″W / 55.8611°N 4.25°W / 55.8611; -4.25
Map
Azalera3.298 km²
MugakideakAberfoyle eta Hegoaldeko Lanarkshire
Demografia
Biztanleria626.410 (2018)
0 (2018)
Dentsitatea190 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia141
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakBetleem, Nurenberg, Marseilla, Rostov Don, Turin, Habana, Lahore, Barga, Dalian eta Mexiko Hiria
MatrikulaSA-SJ
glasgow.gov.uk

Industria Iraultzarekin, hiria eta inguruko eskualdea munduko ingeniaritza gune nagusien artean sartu zen, batik bat itsasontzien eraikuntzan. Hori dela-eta, historiako tarte luzean Britainiar Inperioko hiri garrantzitsuenetan bigarren izan zen.

Eskoziako erdialdean eta barnealdean kokatuta dago, Clyde ibaiak zeharkatzen duelarik eta Lomond aintzira hiritik hurbil dagoelarik.

Etimologia

aldatu

Hizkuntza cumbrikoan glas cau izenak "haran berdea" esan nahi du. Izenaren lehen aipamena 1116ko agiri batean ageri da Glasgu izenarekin.

 
Glasgow hiriaren aireko ikuspegia.

Historia

aldatu

Sorrera eta garapena

aldatu

Glasgow eremu aintzinarotik populatua izan da. Erromatarrek Kaledonia utzi zutenean Strathclyde erresuman sartua izan zen, Dumbarton hiriburutik 24 kilometro eskasera zegoen eta. X eta XI mendeetan garapen handia izan zuen eta David I.a Eskoziakoak Glasgowko apezpikutza sortu zuen. Jocelin apezpikuaren eskutan herrialdeko egoitza aberatsenetakoa bihurtu zen eta XII mendean herri eskubideak eta urteroko feria egiteko baimena jaso zituen. 1451n Glasgowko Unibertsitatea sortu zuten, ingelesezko munduaren zaharrenen artean dagoena.

Aro modernoa

aldatu

1611an errege hiri bihurtu zen. Glasgow nabarmen aberastu zen XVII. mendean nazioarteko merkataritzari esker, hasieran azukrearekin eta ondoren tabakoa, kotoia eta lihoarekin. 1707an Eskoziak Ingalaterrarekin bat egin zuenean Amerikarekiko harreman komertzialak handitu egin ziren eta Clyde fiordoan kai handia eraiki zen. XVIII. mendearen bukaeran Erresuma Batuak ekarritako tabako guztiaren erdia baino gehiago Glasgowen biltzen zen.

1795ean hainbat ubide ireki ziren eta burdin eta ikatz kopuru handiak garraiatu ahal izan zirenez industrializazioa ere iritsi zen Glasgowra. Ontziolak zabaldu ziren orduan. Guzti honek Eskoziako hiri handiena bihurtu zuen 1821ean Edinburghen biztanleria gainditu baitzuen. XIX. mendeko azken erdialdean zehar egitasmo arkitektoniko handiak eta ingeniaritza arlokoak gauzatu zituzten hirian, hala nola Loch Katrineren ubidea, metro eta tranbia zerbitzuak, Udaletxea, Mitchell Liburutegia eta Kelvingrove Arte Galeria eta Museoa. Europako lehengotako hiria izan zen milioi bat biztanletako langa gainditu zuena.

XX mendea

aldatu

XX mendeak hiriaren garapenaren moteltzea eta bukaeran berpiztea ekarri zuen. Mundu Gerra biek krisialdi handia ekarri zuten, industrializazio maila jeitsiz, langabezia handituz eta ondorioz biztanleria gutxituz. Bere industria jarduera aintzat hartuta Bigarren Mundu Gerran hegazkin alemaniarren bonbardaketak jasan zituen Glasgowk. 1950 eta 1970 hamarkaden artean hiriaren zati handiak eraitsi egin ziren eta berreraikitze lanak hasi zituzten. Hiria modernizatu egin zen ia erabat, baina hiriaren ekialdeko auzoak behartsu jarraitzen du. Mendea bukatzeko 1990ean Europako kultura-hiriburu izendatu zuten.

Azken urteak

aldatu

2008 urtean Munduko 50 hiri seguruenen artean kokatua izan zen, 43. postuan hain zuzen ere.

Geografia

aldatu

Glasgow Clyde ibaiaren ertzean dago, Eskoziako mendebaldean. Hiriko bigarren ibairik inportanteena Kelvin ibaia da. Ibaiaren izenaren bitartez Kelvin baroia titulua eratorri zen, eta azkenean tenperatura unitateari izena ematen amaitu zuen. Glasgowko mapa zaharretan hiria Lanarkshire eskualdearen barruan agertzen da; 1975etik 1996ra Strathclyde eskualderen barruan egon zen; gaur egun, Glasgow Eskoziako 32 barrutietako bat da.

Glasgow hiriko irudi panoramikoa Itsasargiaren dorretik


Nahiz eta nahiko iparraldean egon eta Moskuren latitude berdintsuan egon, Glasgowko klima ozeanikoa da. 3 datu-neurgailu ofizial daude hiriaren inguruan: Paisley, Abbotsinch eta Bishopton. Guztiak erdigunetik mendebaldera kokatuak daude. Kontuan hartuta Glasgow mendebaldean dagoela eta itsasotik oso hurbil dagoela, esan daiteke hiri hau Eskoziako epelenetakoa dela. Tenperaturak normalean latitude bereko beste tokiena baino altuagoak izaten dira, eta hori, Golkoko korrontearen eraginari esker gertatzen da. Paisleyn, urteko prezipitazio bataz bestekoa 1,245 milimetrokoa da.


      Datu klimatikoak (Glasgow (Paisley gunean harutako datuak, 1981–2010, muturrak 1959–))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 13.5 14.4 17.2 24.4 26.5 29.6 30.0 31.0 26.7 22.8 17.7 14.1 31.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.9 7.4 9.6 12.6 15.9 18.1 19.7 19.2 16.4 12.7 9.4 6.9 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.8 1.8 3.0 4.8 7.3 10.1 12.0 11.7 9.7 6.7 4.0 1.7 6.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −14.8 −7.5 −8.3 −4.4 −1.1 1.5 3.9 2.2 -0.2 −3.5 −6.8 −14.5 −14.8
Euria (mm) 148.2 104.6 112.3 63.6 67.5 66.4 73.0 92.5 112.5 143.1 126.4 135.2 1245.1
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 17.3 13.2 14.9 11.6 11.9 11.1 12.0 12.8 13.8 16.8 16.0 15.5 166.9
Eguzki orduak 37.6 66.9 98.6 134.5 180.1 158.9 154.3 146.8 114.9 85.2 54.0 33.1 1265.0
Iturria (1): Met Office [1]
Iturria (2): KNMI/Royal Dutch Meteorological Institute[2]
      Datu klimatikoak (Abbotsinch, gunean hartutako datuak, 1981–2010, muturrak 1951–)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 13.5 14.3 18.9 24.0 27.4 29.6 30.1 31.2 26.7 23.9 16.0 14.6 31.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.4 6.9 9.0 11.7 15.0 17.4 19.2 18.9 16.2 12.4 9.1 6.4 12.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.2 1.3 2.5 3.9 6.2 9.0 11.1 10.8 9.1 6.2 3.6 1.1 5.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −17.4 −15.0 −12.5 −5.4 −3.9 1.2 0.8 1.1 -4.0 -7.1 −10.4 −19.9 −19.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 153.0 112.3 124.8 67.4 65.3 73.4 77.7 100.9 123.9 142.6 131.7 145.6 1318.6
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 18 13 17 13 11 12 13 12 14 17 18 16 174
Eguzki orduak 44.7 72.0 103.5 140.1 189.5 161.7 169.9 158.5 117.5 89.1 57.4 44.2 1348.1
Iturria: MetOffice[3]

data= 2013ko uztaila

Ekonomia

aldatu

Eskoziako lehenengo hiria da jarduera ekonomikoari dagokionez eta Erresuma Batuko hirugarrena da Barne Produktu Gordinaren arabera (London eta Edinburghen atzetik). 410.000 lanpostu ditu eta 12.000 konpainiatik gora.

Historikoki ontzigintza izan da Glasgowko jarduera ekonomiko nagusia, bai eta tabako inportazioa ere. 1960 hamarkadatik aurrera sektore tertziarioa gailendu zaie, finantzak, komunikazioak, biozientziak, osasuna eta turismoa besteak beste..

Kultura

aldatu
 
Stephen Mitchell tabako merkatari aberatsak sortua, Mitchell Liburutegia Europako erreferentziazko liburutegi publiko handienetakoa da.

Hiriak mota guztietako jardueretarako instalakuntzak ditu, hasi curlingetik operara eta balletera eta futboletik arte garaikidearen erakusketara. Era berean, museoen kopurua handia eta mota askotakoa dira, garraioa, erlijio edo arte garaikideari lotutako barne. 1990ko Europako Kultura-hiriburutza profitatu zen hainbat kultura azpiegitura berri irekitzeko.[4]

Udal liburutegi publikoak, Mitchell Liburutegia, hazkuntza handi izan du eta Europako erreferentziazko liburutegi publiko handienetakoa da. Gaur egun 1,3 milioi liburuko bilduma du, baina zabala da ere beste arloetan dituen bildumak: egunkariak, argazkiak eta mapak.[5] Liburutegi akademikoen artean, Glasgow Unibertsitate Liburutegiak XV. mendean ireki zituen ateak eta Europako liburutegi zaharrenetakoa eta handienetakoa da.[6]

Eskoziako kultura erakunde nazional nagusiek Glasgowen dute egoitza, horien artean, Scottish Opera, Scottish Ballet, National Theatre of Scotland, Royal Scottish National Orchestra, BBC Scottish Symphony Orchestra eta Scottish Youth Theatre.

Kultura ekipamenduak eta jaialdiak

aldatu

Glasgowek hainbat antzoki ditu, horien artean, King's Theatre, Theatre Royal eta Citizens Theatre daude. Halaber, ugariak dira ere museoak eta arte galeriak, eta horien artean nabarmenenak dira Kelvingrove arte museoa, Hunterian Museum and Art Gallery, Glasgowko Arte Modernoaren Museoa (GoMA) eta Burrell Collection. Hiriko museo eta galeria gehienak publikoak dira eta sarrera doan izaten dute.

Hiriak hainbat jarduera eta jaialdiren egoitza izan da, horien artan UK City of Architecture 1999, Europako kultura-hiriburu 1990, Kirol-Hiri Nazionala 1995–1999 eta Europako Kirol Hiriburu 2003. 1895etik, Glasgowen 12 alditik goitik egin da National Mòd .[7]

Horrez gain, Edinburgheko Jaialdia zaharragoak eta handiagoak urteko sasoi jakin batean gertatzen den bitartean, Glasgoweko jaialdiak urte guztian zehar egiten dira. Horien artean ezagunenak dira Glasgow International Comedy Festival, Glasgow International Festival of Visual Art, Glasgow International Jazz Festival, Celtic Connections, Glasgow Fair, Glasgow Film Festival, West End Festival, Merchant City Festival, Glasgay, eta World Pipe Band Championships.

Musika

aldatu
 
Glasgow Royal Concert Hallaren sarreraren ikuspegia

Glasgowek zuzeneko musikarako gune anitz ditu, pub eta klubez gain. Hiriko musikarako ekipamendu nabarmenenak dira Glasgow Royal Concert Hall, The Hydro, SECC, Glasgow Cathouse, The Art School, King Tut's Wah Wah Hut, Queen Margaret Union, eta Barrowland Ballroom, eskoziako dantzalekurik eta klubik handiena.

 
The SSE Hydro arena

Azken urteetan tamaina ertaineko bi ekipamendu berri egin dituzte, ABC eta O2 Academy. Era berean, gune txikiago anitz dago hirian eta bertan tokiko eta kanpotik datozen musika taldeak jotzen dute: Stereo, 13th Note eta Nice N Sleazy. Bar Bloc lokalak saritua izan da haren musika programazioagatik.[8] 2010, Glasgow Erresuma Batuko laugarren hiririk musikalena izendatu zuten.[9][9] Halaber, Londres kenduta, Glasgow da kantuen izenburuetan gehien aipatzen den Erresuma Batuko hiria.[10]

Azken hamarkadetan, Glasgowko hainbat musika taldek arrakasta handia izan dute, eta horren ondorioz, hiriaren soslai musikala gorantz egin du nabarmen. Hiriko talde ezagunetako batzuk hauek dira: The Blue Nile, Gun, Simple Minds, Del Amitri, Texas, Hipsway, Love & Money, Idlewild, Deacon Blue, Orange Juice, Lloyd Cole and the Commotions, Teenage Fanclub, Belle and Sebastian, Camera Obscura, Franz Ferdinand, Mogwai, Travis, eta Primal Scream. Time aldizkariak Glasgow 1960ko Motownen garai onenetako Detroitekin erkatu izan du.[11] Berriki, ospea hartzen ari diren talde berriak sortu dira, esaterako, The Fratellis, Chvrches, Rustie, Glasvegas eta Twin Atlantic. 2008an UNESCOk Musikaren Hiri izendatu zuen, Hiri Sortzaileen Sarearen barruan.

Hedabideak

aldatu
 
BBCren egoitza Clyde ibaiaren ertzean.

Glasgowen edo Glasgowri buruzko ehundako film egin dira.[12]

BBC Scotland, BBC Alba eta STV kateek beren egoitza nagusia Glasgowen dute. Glasgowen filmatu diren telebista programen arteko batzuk hauek dira: Rab C. Nesbitt, Taggart, High Times, River City, City Lights, Chewin' the Fat, Still Game eta Lovesick.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Kirolak

aldatu

Futbola

aldatu

Hiriko futbol talde nagusiak eta etsai porrokatuak Glasgow Rangers eta Celtic FC dira. Bien artean 2015 artean jokaturiko 118 ekitaldietatik 100 irabazi dituzte, Rangersek 54 eta Celticek 46. 1986tik aurrerako liga guztiak euren eskuetan gelditu dira.

Hirian beste talde batzuk ere izan dira: Third Lanark FC, Liga bat (1904) eta bi kopa (1889, 1905) eta Queen's Park FC, ligarik ez baina 10 Kopa lortu zituena (1874 eta 1893 artean).

Errugbia

aldatu

Glasgow Warriors taldea herrialdeko errugbi talde indartsuena da eta 2015ean Zelta Liga irabazi du, hau lortu duen talde eskoziar bakarra da.

Bestalde Glasgow Hawks RFC errugbi talde amateurrak Eskoziako hiru liga irabazi ditu.

Kirol instalakuntzak

aldatu

Kirol instalakuntza nagusiak honako hauek dira:

Barruti eta auzoak

aldatu
 
Glasgow hiriko eremuak. Handitzeko bertan klikatu.

Iruditegia

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Glasgow ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Glasgowtar ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. .
  2. .
  3. .
  4. (Ingelesez) Glasgow City Council. Cultural renaissance: the 1980s and 1990s. (Noiz kontsultatua: 2008-5-13).
  5. History of The Mitchell Artxibatua 2010-09-14 hemen: Wayback Machine
  6. The University of Glasgow Library: Friendly Shelves, published in 2016 ISBN 9780993518508 [1]
  7. List of Mod's places for each year on Sabhal Mòr Ostaig website
  8. SLTN Awards. 2011-11-10 (Noiz kontsultatua: 2011-11-13).
  9. a b Smith, Richard. Bristol named Britain's most musical city. (Noiz kontsultatua: 2011-8-25).
  10. Glasgow 'most mentioned UK city' in song titles. .
  11. (Ingelesez) Seenan, Gerard. (2004-09-04). «Rock bands inspire Belle epoque for Glasgow scene» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-07-02).
  12. Glasgow at the Moving Image Archive. National Library of Scotland (Noiz kontsultatua: 2018-3-17).

Kanpo estekak

aldatu