Sirakusa

udalerri italiako

Sirakusa[1] (italieraz: Siracusa, siraˈkuːza ahoskatua; sizilieraz: Sarausa/Seragusa; latinez: Syrācūsae; antzinako grezieraz: Συράκουσαι, Syrakousai; Erdi Aroko grezieraz: Συρακοῦσαι) Italiako hegoaldeko hiria da, Sizilia uhartean kokatua, Mediterraneo itsasoaren erdialdean.

Sirakusa
Siracusa
Italiako udalerria
Ortigia dall'alto.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Libero consorzio comunale[[d:Special:EntityPage/Q25510290|{{{2}}}
Alkatea Francesco Italia (en) Itzuli
Izen ofiziala Siracusa
Jatorrizko izena Siracusa
Posta kodea 96100
ISTAT kodea 089017
Geografia
Koordenatuak 37° 04′ 09″ N, 15° 17′ 15″ E / 37.0692°N,15.2875°E / 37.0692; 15.2875Koordenatuak: 37° 04′ 09″ N, 15° 17′ 15″ E / 37.0692°N,15.2875°E / 37.0692; 15.2875
Map of comune of Syracuse (province of Syracuse, region Sicily, Italy).svg
Azalera 207.78 km²
Altuera 17 m
Mugakideak Avola, Melilli, Noto, Priolo Gargallo, Solarino, Canicattini Bagni, Floridia eta Palazzolo Acreide
Demografia
Biztanleria 121.171 (2018ko abenduaren 31)
Red Arrow Down.svg-434 (2018ko abenduaren 31)/(2018ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea 583,17 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera K.a. 733
Telefono aurrizkia 0931
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Stockholm udalerria, Korinto, Erchie eta Perugia
Katastro kodea I754
Sailkapen sismikoa 2 (Ertaina)
Matrikula SR
Hizkuntza ofiziala Italiera
comune.siracusa.it

Gaur egun, hiriak 124.391 biztanle ditu, baita interes historikoko toki ugari ere, anfiteatroaren hondakinak kasu (15.000 ikuslerentzako tokia zuena) eta Dionisio II.aren zitadela. Gertu dauden beste herri interesgarri batzuk Catania, Noto, Modica eta Ragusa dira.

GeografiaAldatu

LurraldeaAldatu

Sirakusa Siziliako hego-ekialdean dago. Bere geografia oso anitza da: barnean, muinoak eta barrunbe naturalak daude, hego-mendebaldean, berriz, bi ibaik hiria bainatzen dute. Itsasoarekin muga egiten du, ia erabat. Kostaldea, nagusiki, arrokatsua da, zenbait muino, badia, uhartetxo eta penintsula duena.

Hiria, zati batean, Ortigia uhartean garatzen da, eta beste zati bat, kontinentean (eremu guztia, Sizilia uhartearen barnean dagoela kontuan hartuta)[2]. Kokapen geografiko berezia ospetsua da bere ilunabarrengatik (ikusten diren puntu zenitalei esker, aspaldidanik, munduko ederrenetakotzat hartuak izan dira[3]).

Hegoaldeko kostaldean, senadi natural zabal batean, Portu Handia garatzen da: Ortigiako muturretik 1200 metro ingurura, Capo Murro di Porco altxatzen da, Maddalena penintsulako muino bat. Tokiari Isola deitzen diote[4] (bere ekialdeko kostaldeko barruti baten toponimoari erreferentzia eginez, honen jatorria, existitzen ez zen uharte bati lotua zegoelarik). Hiriaren iparraldean beste muino bat dago: Capo Santa Panagia[5], non Sirakusako hirugarren portua egon baitzen: Trogilo[6].

Hiriak, Erdialdeko Mediterraneo itsasora bistak ditu[7], Joniko itsasoaren arroak inguratzen duelarik. Sirakusak, bere izena, Siziliako hego-ekialdeko malkarrari ematen dio, Scarparta di Malta e Sirakusa deitua (Ibleo-Maltés eskarpa ere ezaguna)[8], Lurralde arethusearraren ekialdean garatzen da, Itsaso Jonikoaren sakonean, Malta uharteraino[oh 1][9].

Sailkapen sismikoa[10]: 2. gunea (sismikotasun ertain-altua), PCM Ordenantza n. 3274, 2003/03/20koa[11].

OrografiaAldatu

Sirakusa geologikoki Iblei mendien zati bat da. Bere orografia, tontor moderatuz osatuta dago, horietatik handiena, Epipolaseko ordokia da, Iblei mendietako azken ekialdeko adarren zati bat dena. Epipolasko hegaletan, Akradina eta Neapolis udalerrien artean dagoena, Temenite muinoa altxatzen da. Hiriko paisaia ere haitz batek markatzen du, kasu honetan barrunbeez beteriko erliebe bat, Balza di Akradina izenekoa, honen horma horzdunak, Sirakusako harri zuria deiturikoa, kareharri zurizkoa da.

Balza di Akradinan Kaputxinoen harrobia dago (Sirakusako harrobirik handiena, aire zabaleko milaka urteko harrobi honen jarduera greziar garaitik dokumentatua dago). Harrobia hiriko ezaugarri nagusi bat da, gehiago badaude ere[oh 2][12]. Sirakusaren iparraldean, Ibleo ibaiaren adarrek jarraitzen dute harkaitzezko paisaiak eta haitzuloak eratuz. Hau, bereziki, Scala Greca barrutian ikus daiteke. Hiriko alde honetan, Santa Panagia Cava dago, milaka urtetan zehar ur meteorikoen uholde batek induskatua: itsasoarekin kontaktuan dagoen Iblei-harrobi bakarra da. Izan ere, Sirakusako eremuan karst erliebe nagusia da. Grotta Perciata barrutian, udal-lurraldearen mugan, Siziliako haitzulo karstiko garrantzitsuenetako bat dago, eta horretarako erreserba babestu bat ezarri da: Grotta Monello erreserba natural integrala, ibai-haranen eta malda handien artean kokatua, askotan debekatuak[13]. Grotta Monelloren barruan, estalagmitak eta estalagmitak garatzen dira[13].

HidrografiaAldatu

Hiriko eremua zeharkatzen duten ibai nagusiak Anapo eta Ciane dira[oh 3][14]. Ciane ibaiaren ibilgua, emariaren amaieran, Anapoarenarekin elkartzen da, ur gezako bi ibilguek, beraz, bokale bakarra partekatzen dute Itsaso Jonikoan, Pantanelli lautada alubialetik gertu. Hor, Sirakusako gatzagaren erreserba naturala dago (duela urte asko gatzaga ez bada erabiltzen ere)[15].

Hiriaren mendebaldeko gune zingiratsuan ere, Pantanellin, Lisimelieko padurak zeuden tokian (hain zuzen ere, antzinako tradizio baten arabera, padurek Sirakusarentzat ezaugarri bat[oh 4][16]), XX. mendeko berreskuratze lanen ondorioz, kanal artifizialak induskatu ziren: Mammaiabica ibaia (Ciane ondoan doana), Scandurra, Pismotta eta Regina[17].

Hiriaren erdigune historikoan, Ortigia uharten, Aretusa iturburutik ur gazia isurtzen da, Iblei akuiferoetan sortua[18].

 
Arethusako iturria, erdian papiroak dituela; Sirakusako landare arraroa baina tipikoa

Temenita muinoan, Ninfeo haitzuloaren barnean, Galermi akueduktuaren bokalea dago, Siziliako akuedukturik zaharrena izateagatik ezaguna (Gelon tiranoak 480. urtean eraikia, oraindik Anapoko urak hirira eramaten ditu)[19].

KlimaAldatu

Sirakusako klima mediterraneoa da; hots, beroa eta lehorra udan, baina epela eta euritsua neguan. (Köppen klimaren sailkapenean Csa)[20].

      Datu klimatikoak (Sirakusa)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.6 19.6 21.6 24.4 28.9 34.0 36.5 35.8 32.7 28.7 24.1 20.0 36.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.8 15.3 17.1 19.7 23.7 28.2 31.3 31.2 28.1 24.0 19.6 16.3 22.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 11.1 11.4 12.9 15.2 18.8 23.0 26.0 26.2 23.7 20.0 15.8 12.6 18.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7.3 7.5 8.7 10.7 13.9 17.8 20.7 21.2 19.2 16.0 12.1 9.0 13.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 3.0 3.1 4.3 6.6 9.7 13.8 17.0 17.9 15.3 11.0 7.1 0.0 0.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 75 52 44 30 16 5 3 7 44 78 94 78 526
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9 7 6 4 3 1 1 1 4 7 8 9 60
Iturria: Archivio climatico Enea-Casaccia[21]

DemografiaAldatu

Bere milaka urteko historian, Sirakusa populazio handiko garaietatik eta despopulazio handiko garaietara igaro da. Greziar garaian, hiriaren hedapen handiena gertatu zen[22]: historialariak banatuta daude, biztanle kopuru zehatz bat ematean, baina, hala ere, ados daude esatean Sirakusa Antzinaroko biztanle dentsitate handiko lehen metropolietako bat zela[23][24]. Michael Grant Londresko klasizista ezagunak honela idatzi zuen: Sirakusa (egungo Sirakusa), Europako hiririk handiena bostehun urtez.

Menderatzeak, gerrak eta goseteak, Sirakusaren populazioa etengabe aldatu zuten, Aro Modernoaren bigarren erdian, 15.000 biztanle inguruko herri batera murriztuz, bere erdigunea, soilik Ortigia[25] uharte gotortuan bildurik zegoelarik.

Hala ere, Bigarren Mundu Gerratik aurrera hazkunde demografiko handia gertatu zen: gaur egun 120.000 biztanle baino gehiago ditu.

Iturria: ISTAT*

Izenaren jatorriaAldatu

Sirakusa izenaren jatorria oso zalantzazkoa da. Toponimo hau, lehen aldiz, K.a. VI. mendean agertzen da Sirakusako txanpoietan. Honako hauek dira hipotesi ezagunenak:

  • Sikulo hizkuntzatik, Syrako edo Syraka zingira hidronimotik[26], eta ur ugaritasuna esan nahiko luke[27].

HistoriaAldatu

Sirakusa (antzinako grezieraz: Συρακοῦσαι) Siziliaren hiri greziarrik garrantzitsuena izan zen, uhartearen ekialdeko kostaldean, Catania eta Pakino lurmuturraren artean.

AntzinaroaAldatu

Uhartean ezarritako bigarren kolonia greziarra izan zen, Naxosen ondoren. Jatorriz korintoar kolonia bat, Arkiasek sortua[30], (Evagetesen semea zena, bakiaden familiakoa) Korintotik erbesteratuta izan ondoren, K.a. 734an, Ortigia uhartean bere jarraitzaileekin kokatu zen. Sirako (uharka) deitu zuten. Beste teoria baten arabera, izenaren jatorria ez da greziarra, baizik eta feniziarra, izen honen gutxi gora-beherako itzulpena kaioen harkaitza izango zen. Hiria Artemisari kontsakratua izan zen (jainkosa honen beste izen bat Ortigia zen). Hemen Arkimedes ingeniaria eta matematekaria jaio eta hil zen. Arkimedesek[31] Fidias astronomoa zuen aita.

Sirakusak azkar, arrakasta lortu zuen eta zenbait kolonia fundatu zituen: Akrai (Acrae) K.a. 664an, Kasmena (Casmenae) K.a. 664an eta Camarina K.a. 599an. Azken honen fundazioaren 46 urte eta gero birrindu zuten. Tuzididesen ustez, K.a. 648an, miletida (miletidae) taldeak hiritik egotzi ondoren Himera fundatu zuten. Aristotelesek, barneko gatazkei buruz hitz egiten badu ere, ez dago jakiterik noiz gertatu ziren.

K.a. VI. eta V. mendeakAldatu

Sirakusan K.a. VI. mendean gamori izeneko dinastia batek (lehenengo ustezko kolonoen ondorengoak) agintzen zuen. Dinastia honek K.a. 486 arte boterea kontrolatu zuen. Urte horretako iraultza demokratikoa zela eta gamoriak Kasmenara erretiratu ziren. Gertaera honen ondoren, Gelako tiranoa, Hipokratesek, sirakusarrak suntsitu zituen Heloros ibaiko gudan. Tiranoa hiriaz jabetu zen, baina, Korintok eta Kortzirak parte hartu ondoren, bakea ezarri zen. Gelako Gelonek erbesteratuen alde lerrokatu zenez Sirakusa kontrolatu zuen gamorien gobernua berrezarriz. Hala ere, Gelon benetako agintaria izatean, K.a. 485ean, Sirakusako tirano bilakatu zen. Gelonek Sirakusaz jabetu eta gero, Gela zabartu zuen. Gelako populazio erdia eta camarinar guztiak Sirakusara lekualdatuak izan ziren, baina hiri honen hiritartasuna lortuz. Beranduago, Megara Hiblea eta Eubea hiriak okupatzean, hango hiritar garrantzitsuenak Sirakusara eraman zituen. Modu horretan, Sirakusa Siziliako lehenengo hiria bilakatu zen Gelaren kalterako. Hiria Akradinara (kanpoko hiria deitutakoa) zabaldu zen. Ortigia, berriz, irla edo barruko hiria zen. Gelonen (K.a. 485-478) eta Hieronen (K.a. 478-467) agintaldian, hiria aurrera joan zen. Hurrengo agintaria, Trasibulo, (K.a. 467-465) matxinada batek kendu eta gobernu errepublikarra demokratikoa jarri zuen. Laster, Sirakusa hedatu zen eta kolonia berriak fundatu zituen. Hieron I.aren agintaldian, etruskoak Kumasko guduan (K.a. 474an) menperatu zituen. Antzinakoen eta Gelonek ekarritako hiritarren arteko borrokak nahiko usuak ziren hiritar berriak Messinara erretiratu arte. Garai horretan Sirakusak oparotasun handiena lortu zuen.

 
Katedralaren barruko aldea. Antzinako Atenea tenpluaren gainean eraikia

Atenastarren espedizioaAldatu

K.a. 415ean, Atenastarren espedizioa gertatu zen Magna Graecian (Sizilian). Atenastarrek Sirakusa eraso egin ondoren, garaipena lortu zuten Portu Handian. Hala ere, Niziasek erasoa eten zuen Catanian negua pasatzeko. Hurrengo udaberrian, atenasterrak hiriaren iparraldean zeudela, Leonen lehorreratu ziren base bat jartzeko. Lehorreko armada aurrera joan zen, Epipolak (Epipolae) okupatuz, Labdaloraino helduz, non goarnizio bat ezarri baitzuen. Sizera heldu orduko, Sirakusako setioa jarri zuten. Atenastarrek Sirakusako harresiak suntsitu zituzten, beraien itsas armada Portu Handian kokatuz. Tarte horretan, Espartako Gilipo, Sirakusa laguntzera etorriz, hirian sartu zen atenastarrak baino lehenago. Gilipok Labdalon etsaien itsas armada ustekabean harrapatu zuen, setiotzaileen eta ontziteriaren arteko komunikazioak moztuz. Niziasek konturatzean ez zegoela hiria hartzerik, errefortzuak eskatu zituen. Espartarrek arrakasta handiak izan zituzten: atenastarrek eraikitako harresi batzuk kontrolatu zituztelako eta beraien ontziteriaren hornidura mozteko gai izan zirelako. Geroago, Atenastar flota eraso zuten baina Demostenes eta Eurimedonte itsas armada batekin etorri ziren atenastarrak laguntzera. Demostenes saiatu zen Epipolaseko oinarrizko posizioak berreskuratzen, baina ordurako Gilipok errefortzatuta zegoen. Demostenesek Eurialo gotorlekua konkistatu zuen, nahiz eta beste frontetan atzera joan zen galera handiekin. Buruzagi honek porrota behin-betikotzat hartuta, setioa bertan behera utzi, zuen baina Niziasek erabaki zuen jarraitzea. Azkenean, denbora luze galdu zenez erabakitzean alde egin ala ez, sirakusiarrek ofentsibari ekin zioten. Bitartean, atenastarrak biltzeko mugimenduak egin zituzten eta flotarekin Portu Handia eraso eta partzialki birrindu zuen. Atenastarren kontraerasoek porrot egin zuten, flota guztia galduz. Ordurako, atzera-egite azkarra baino ez zitzaien geratzen, posizio guztiak utzirik. Atenastar armada Anapos haranera abiatu zen, baina Akrea harkaitza igarobidera heldu zirenean, Sirakusako armadak pasatzea oztopatu zien. Orduan, atenastarrek Helorosera jo ziren Cacyparis eta Erineos ibaiak zeharkatzeko. Toki honetako guda batean, hildako asko izan zituzten eta gainerakoak Asinarora heldu ziren, non sirakusiarrei errenditu baitziren. Zazpi mila atenastar atxilotuak izan ziren. Sirakusiarrek garaipena ospatzeko ibaiaren ondoan oroigarri bat eraiki eta gertakizuna oroitzeko Asinaria izeneko jaialdia ezarri zuten.

 
Sirakusako greziar antzokia

K.a. V. mendearen bukaeratik IV. mendera arteAldatu

Zenbait urte beranduago, kartagotarrak agertu ziren Segesta laguntzera Selinuntek eraso egin zuelako. K.a. 410ean, Selinunte eta Himera suntsitu zituzten eta K.a. 406an, Agrigento. Kartagotarrek irla menperatu nahi zuten. Dionisio Zaharrak (Dionisio I.ak) egoeraz baliatuz, K.a. 405ean, Sirakusako boterea lortu zuen. Buruzagi honek 405tik 367ra gobernatu zuen. Bere agintaldian Ortigia irla gotorleku sendo bat bilakatu zen. Barruan, Pentapila izeneko zonaldean, akropolia zegoen tokian, Dionisioeren egoitza finkatu zen. K.a. 397ko kartagotarren kontrako gerran, tirano sirakusiarra Siziliako mendebaldera heldu zen, baina azkar itzuli behar zuen Sirakusako harresietara babesaren bila. Himilkon jenerala portuaz jabetuz, hiriaren ingurumariak hondatu zituen. Kartagotarrek, Sirakusatik alde egin behar zuten beraien kanpamenduan izurria hedatu zelako. Dioniso, egoera aprobetxatuz, setiatzaileen kontrako eraso batean, flotarik gehiena hondoratu zuen. Himilkon gai izan zen segurtasunez erretiratzeko itun sekretu bati esker, baina mertzenarioak eta aliatuak bertan behera utzi behar zituen. Dioniso Zaharraren ondorengoa Dionisio Gaztea izan zen (K.a. 367-357). Geroago, sirakusiarrak matxinatu zirenean eta Dioni ateak zabaldu ziotenean, Ortigia, oraindik ere, Dionisioren eskuetan jarraitu zuen. Dionek gotorlekua setiatu zuen (357-356) eta gosearen eraginez Apolokratesen (Dionisioren semea) errendizioa lortu zuen. Hala ere, Dionek demokrazia berrezarri ez zuenez, Kalipok (K.a. 352-350), bere ofizialak, boteretik kendu zuen. Honen ondorengoak, Hiparino eta Areteo (K.a. 352-350) eta geroago Niseo (K.a. 350-346) izan ziren. Hauek guztiak Ortigian finkatu ziren. K.a. 347an Dionisio Gazteak tronua eskatu zuen, baina orduan Hizetas I.ak, kartagotar flotaren laguntzaz, hiria kontrolatu zuen. K.a. 344ean. Timoleonek, K.a. 345ean, gobernu demokratikoa ezarri zuen eta mila erbesteratuekin Ortigia lortu zuen Dionisoren eskuetatik, honek Neon gobernadore gotorlekuan utzi bazuen ere. Hau ustekabeko irteera batean hiriaren parte handi batez jabetu zen. Timoleonek kontraeraso bat eginez, lehenengo hiria, eta geroago gotorlekua berreskuratu zuen. Gotorlekua eraitsi zuen, bere lekuan justizia jauregia eraikitzeko. Timoleonek Korintotik eta beste leku batzuetatik kolono berriak ekarri zituen, demokrazia eta errepublika berrezarriz. Diodesen legeak, 413koak, indarrean jarri zituen eta ohorezko urteko magistratura bat antolatu zuen, Olinpiar gaztearen Anfipolos izenekoa. Honek urteari izena ematen zion, Atenasko arkonteen bezalakoa. Barruko borrokek irla ahuldu zuten. Timoleonek erremedio bat jarri nahian, kartagotarren kontrako gerra hasi zuen eta Krimiso gudan suntsitu zituen, baina garaipen honek ezin zuen hiriko alderdien arteko borrokarekin bukatzea.

 
Ortigia

K.a. III. mendeaAldatu

Askatasuna berrezarri ondoren, oparotasuna bueltatu zen hirira. K.a. 317tik 289ra arte Agatokles despotak boterea eskuratu zuen indarrez. Agatoklesek lan eta eraikin asko egin zituen Sirakusan. Kartagoren kontrako gerrei dagokienez, garaipenak eta porrotak izan zituen. Bere arrakastarik handiena gerra Afrikara eramatea izan zen, non etsaiari galera handiak eragin baitzizkion. Bake-itun batek gerrari amaiera eman zion baina Agatoklesen heriotzaren ondoren, K.a. 289an, kartagotarrek Sirakusako politika oztopatzen jarraitu zuten. Egoera hau zuzentzeko, hiritarrek Pirro Epirokoaren laguntza eskatu zuten. Pirroren gobernu labur baten ondoren, Hieron II.ak hartu zuen boterea K.a. 275ean. Hieronek 50 urteko bakezko eta oparotasunezko aldia inauguratu zuen eta Sirakusari antzinateko ospea bueltatu zion. Berak Hieroneko Legea indarrean jarri zuen, gero erromatarrek Siziliako administrazioan ezarriko zutena. Hieronek antzokia handitu zuen ere eta bere izeneko aldarea eraiki zuen ere. Honen agintaldiaren garaian, Arkimedes filosofo eta matematekari ospetsua bizi zen. Beste asmakizunen artean Arkimedesen atzaparra zen, geroago erromatarren setioan (K.a. 214-212) erabili zuena. Idazleen artean Teokrito da aipagarriena. Hieronen ondorengoa bere biloba Hieronimo izan zen (K.a. 215-214). Honek, Cannaeko guduaren ostean, errotamarrekin sinatutako bakea apurtu zuen, Kartagoren aliantzara bueltatuz. Hieronimo erail ondoren, bere jeneralek Adranodoros (K.a. 214-212), Hipokrates (K.a. 213-212) eta Epizides (K.a. 213-212) Kartagoaren alde jarraitu zuten. M. Klaudio Martzelo erromatarrak Sirakusa setiatu zuen K.a. 214.ean. Martzeloren flotak itsasoa kontrolatzen zuen, baina lehorrean, ez zuen arrakasta handirik. Arkimedesek defentsarako tresna asko probatu zuen; hala nola su grekoa, bere izena zuen atzaparrak, e. a. Hauei guztiei esker, Martzelok setioa bertan behera utzi behar izan zuen eta blokeoari ekin zion. Kartagotarrak gai izan ziren hiriko blokeoa apurtzeko eta hornidurak eramateko. K.a. 212ko udaberrian, erromatarrek Portus Trigilioriumeko harresiak eskalatu zituzten, Titxa eta Neapolis auzoak kontrolatuz. Geroago, Eurialok gotorlekua errenditu zen ere. Kartagotarrek setioa altxatzeko Himilkonen eta Hipokratesen esanetara zegoen armada bat bidali zuten. Bestalde, Bomilkarren ontziteriak Portu Handia kontrolatzen zuen eta Epizidesek Martzeloren kontra irteera bat egin zuen. Erasoak toki guztietan errefusatuak izan ziren. Egoera gehiago okertu zen Hipokrates, Himilkon, Kartagoko eta Sirakusako marinel asko hil zirenean izurriak jota. Bomilkar ofizialki Kartagora abiatu zen tropen bila baina ez zen itzuli. Epizides Agrigentora joan zen eta Sirakusa Merikus izeneko hispaniar mertzenarioen buruzagiaren eskuetan utziz, halaber, gutxira, Martzelori errenditu zen. Bakarrik Ortigiak tarte batez iraun zuen, baina erromatarrek hiria okupatzean arpilatzeari ekin zioten. Lejionario batek Arkimedes hil zuen ezagutu ez zuelako.

Erromatar garaiaAldatu

Sirakusa Siziliako erromatar probintzian sartu zen. Gaio Verres (K.a. 73-70) eta Sexto Ponpeioren (K.a. 39-36) ordainarazpenak hiriaren ekonomia behera joan zen. Augustok (K.a. 21ean) kolonia bat kokatu zuen. Nahiz eta ekonomia behera joan, Siziliako pretoreen eta kuestoreen egoitza izan zen. Zizeronen ustez greziar hirietatik handiena eta ederrena zen. Bere portuak garrantziari eutsi zion inperioko ekialde eta mendebaldearen arteko merkataritzari esker. Kristautasuna hedatu zen Paulo Tarsokoa eta San Martzianorekin[32]. Azken honek, Sirakusako lehendabiziko gotzaina izanik, hiria kristautasunezko proselitismoaren mendebaldeko zentru garrantzitsuenetariko bat bilakatu zuen. Jazarpen aldian, anitz katakonbak egin ziren, hauen tamaina bigarrena da Erromarenak ondoren.

Erdi AroaAldatu

Erromatar inperioa desagertu zenean, irla ostrogodoek kontrolatu zuten. Bandaloen gobernuaren ondoren, Sirakusa eta Sizilia Belisariok errekuperatu zituen Bizantziar Inperiorako, eta hauen esku egon zen IX. mende arte. K.o. 663-668 Sirakusa izan zen Konstantino II.a enperadore bizantziarraren egoitza eta Siziliako elizaren metropolia. Nahiz eta aglabtarrek setiatu (827-828), bizantziar errefortzuek Sirakusaren erorketa ekidin zuten. Hiri hau bizantziar erresistentziaren zentrua izan zen islamiarrek irla konkistatzen zuten bitartean. Azkenean, aglabtarren esku erori zen 828an[33]. Islamiarren bi mendeko agintaldian Siziliako emiratoaren hiriburua Sirakusatik Palermora mugitu zen. Katedrala mezkita bilakatu zen eta Ortigiako irla islamiar estiloaren arabera zaharberritua izan zen. Hiriak merkataritzazko tradizioa mantentzeaz gain, bizitza kulturalak eta artistikoak gora jo zuen ere. Horren adibide XII. mendeko Ibn Hamdis Siziliako arabiar poeta zen. Jurgi Maniazek 1038an hiria berreskuratu zuenean, Santa Luziaren erlikiak Konstantinoplara bidali zituen. 1043an, hiria berriz galdu zuen. Ortigiaren gazteluak, Hohenstaufen gobernuan berreraikitakoa, Maniaze izena dauka haren ohorean. Roberto Guiscard normandiarrak Siziliaren konkista bere kabuz hasi zuen baina alperrik. Hala ere, 815.ean, Roger I.ak eta bere semeak Jordan Hautevillekoak lortu zuten. Azken honek hiria ordainketan jaso zuen. Auzo berriak eraiki zituen, katedrala eta beste eliza batzuk zaharberritu ziren ere. Suabiako Henrike VI.ak Sirakusa konkistatu zuen. Genoar gobernu labur baten ondoren (1205-1220), merkataritza erraztu zuena, Frederiko II.ak Sirakusa konkistatu zuen. Maniaze gaztelua zaharberritu zuen, baita apezpiku eta Bellomo jauregiak eraiki zituen ere. Hiriak eta irlak goraldia berreskuratu zuten, baina Frederikoren heriotza eta gero, anarkia feudalaren aldia agertu zen. XIII. mendean sirakusiarrek pribilegioak jaso zituzten Aragoiko 1298ean, anjoukoen kontra laguntza eman zutelako. Familia nobleek zenbait jauregi eraki zituzten; hala nola, Abela, Montalbo, Kiaramonte eta Naba. Trinakriar dinastia, jatorriz Aragoikoa, katalanez Saragossa de Sicilia izenarekin ezagutzen zen.

Aro ModernoaAldatu

Hurrengo mendeetan, hiriak bi lurrikara jasan zituen, 1542an eta 1693an, eta 1729an, izurri bat. XVII. mendeko hondamendiak ez zuen bakarrik Sirakusaren itxura aldatu baizik eta Noto haraneko hiriena ere. Hiri horiek zaharberrituak izan ziren italiar barroko estiloan.

Aro GaraikideaAldatu

1837ko koleraren hedapenak, Borboien kontrako matxinada bat eragin zuen. Zigor moduan[34] probintziaren hiriburua Notora mugitu zen, baina horrekin ez ziren istiluak bukatu, 1848ko iraultzan, sirakusiarren parte-hartzeak adierazten duen bezala. Italiaren bateratzea eta gero, 1865ean, Sirakusa, berriz ere, probintziako hiriburua izan zen. 1870ean, harresiak bota ziren eta zubi batek lotu zuen Ortigia irla lehorrarekin. Hurrengo urtean, trenbide bat eraiki zen. Alemaniarren eta aliatuen bonbek hondamendia eragin zuten 1943ean. Husky operazioa izan zen aliatuen emandako izena Siziliako inbasiorako. Hori, 1943ko uztailaren 9-10 egunetan gertatu zen, britainiar tropek irlaren ekialdea erasotu zutenean. Montgomery jeneralak Sirakusa okupatu zuen inbasioaren lehenengo eguna. Ordutik, portua Royal Navyren basea bilakatu zen[35]. Hiriaren mendebaldean kokatu zen Commonwealtheko hilerri bat, non 1.000 soldatu lurperatuta dauden. II. Mundu Gerraren ostean, iparraldeko auzoak industrializazioa zela eta, modu kaotikoan hedatu ziren. Gaurko Sirakusak baditu 125.000 biztanle inguru, eta toki historikoetan, anitz ikuskizun. Gune historikoa zaharberritzeko eta errekuperatzeko prozesua abian jarri zen 1990ean. Ondoko toki interesgarriak Catania, Noto, Modica eta Ragusa dira.

Sirakusako tiranoakAldatu

IkurrakAldatu

Antzinatean hiriak bere ikurrak zituen diru kontuetan. Bere ikurrik ezagunena eta antzinakoena Arethusaren aurpegia izan zen, izurdez inguratua, Mediterraneoan zehar ospetsu egin zena. Siziliako lehen hiria ere izan zen triskeleren irudia txanponetan grabatzen, lagundu zuena uharte osorako ikur nagusi hau zabaltzen[36].

Sirakusa, arranoaren irudia hartu zuen lehen toki geografikoetako bat da: honek, aro helenistikotik aurrera, metalean grabatu zuen. Arranoak atzaparrekin tximista bat heltzen du (Zeusen jatorrizko zeinua). Erdi Aroan, hiriaren ikur bakarra bihurtu zen, sueboen tronuan grabatuta zegoena[37].

Geroago, XV. mendean, gotorleku batek erabat ordezkatu zuen arranoa[38], harik eta, XVII. mendean, hiriko ikur zaharrenak elkartu eta Sirakusako armarria dena osatu zuten arte: arrano bat dorretxoekin (gaztelua eta dorretxoak), koroa batez inguratua[38].

« Berdea arrano naturalarentzat, hegala jaitsi egin zen eta ezkerreko hegala itxita, errege koroa batez errematatua, gaztelu urreztatu baten kutxan kargatua, torreta, Jupiterren izpiari bere atzapar urreztatuekin helduz. Armarriaren azpian zerrenda urdin bat, S.P.Q.S. inskripzioarekin

(Armarriaren deskribapena udal-estatutuaren barruan.)

»

Gaur egungo armarria 1942ko abenduaren 8an eman zen, udal-estatutuaren hirugarren artikuluan aipatzen dena. Armarri berdearen azpian jarritako leloak, zerrenda urdin batean, S.P.Q.S inskripzioa darama, latinez, Senatus PopulusQue Syracusanus, itzulita: Senatua eta Sirakusako herria[39].

Aipatutako Aretusaren irudia, gaur egun izurdez inguratua dagoena, gurdiarekin batera erabiltzen den bitartean[oh 5], garaipen hegoduna eta lehoiarekin (Kartagoren aurkako gerran agertu zena), Sirakusako (antzinako probintzia) udal partzuergo askearen armarria irudikatzeko[40][41].

EkonomiaAldatu

1. sektoreaAldatu

Sirakusa da Italiako eta Europar Batasuneko limoi ekoizpenaren lehen barrutia, Syracuse IGP limoiaren ekoizpenarekin, salmenta zifra gero eta garrantzitsuagoak erregistratzen dituena[42]. Lurraldeko beste ekoizpen nabarmen batzuk Siziliako gaztak, Sirakusako patata berria[oh 6], Iblei mendietako oliba olio birjina estra[43], Sirakusako sandia eta lurreko beste produktu batzuk dira. Mahastigintza eta ardogintzaren sektorean, Sirakusako DOC ardoak ekoizten ditu, hauen artean Nero d 'Avolaz eta Mosato di Sirakusa[44].

Sirakusako uretan moluskuak eta krustazeoak hazten dira, eta arrain mota asko arrantzatzen dira, batez ere tokiko merkataritzarako.

2. sektoreaAldatu

Lurraldearen zati handi bat industria petrokimikoari eskaini zaio. Sirakusan, Europako sektoreko polorik handienetako bat da, eta horrek, bereziki iraganean, errekorra izan du probintzia-ekonomiarentzat, gero pixkanaka behera egin bazuen ere.

Zentroak Italiarako esportazio-datu guztiz garrantzitsuak erregistratu dituen arren[oh 7][45]). Gaur egun, sektorea krisian dagoela uste da[46].

Energia alternatiboen sektorea garatzen ari da, batez ere eguzki-energia, lurraldean hainbat esperientzia izanda[47]. Beira birziklatzeko instalazio garrantzitsu bat ere badago, munduan beira berunarekin birziklatzen duen bakarra[48].

3. sektoreaAldatu

Zerbitzu sektoreak da enplegu gehien eskaintzen die sirakusarrei.

TurismoaAldatu

Turisten harrera indartsu hazten ari da.

UNESCOk 2005etik, Sirakusa hiri osoa eta Pantalikako nekropolia, Gizateriaren Ondarea izendatu zuen. Programa honen helburua zen kulturazko eta garrantzi handiko tokiak katalogatzea eta zaintzea. Erabakiaren talde arduradunak Sirakusa onartu zuen beste hautagaien artean bere monumentu eta toki arkeologikoengatik. Izan ere, Sirakusa aberatsa da greziar, erromatar aroko eta barroko estiloko lanetan. Honetaz gain, antzinako Sirakusa zuzenean lotuta dago gertaerekin, ideiekin eta garrantzi unibertsaleko literaturako lanekin[49].

Azpiegiturak eta garraioakAldatu

ErrepideakAldatu

Udalerria estatuko hiru errepideren eta errepide baten eraginpean dago (azken hau bi zatitan banatzen da: bata hiriaren iparraldean eta bestea hiriaren hegoaldean):

  • Strada Statale 114 Orientale Sicula: Messina eta Sirakusa lotzen ditu. Bere azken zatiak, aldiriko errepide nagusi baten ezaugarriak ditu, eta Catania-Sirakusa autobiaren (Augusta-Villasmundon bukatzen dena) eta Sirakusa-Gelaren arteko lotura moduan jarduten du, nahiz eta askok autobiatzat hartu. Honek udalerria iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du, Sirakusa Nord gurutzatu ondoren.
  • A18 Sirakusa-Gela autobidea: 40 kilometroko luzera du. Maremonti 14 probintzia-errepidearen bidegurutzetik gertu hasten da, 114 Orientale Sicula estatu-errepidearen ibilbideak etenik gabe jarraitzen du eta Rosolini herritik gertu amaitzen da, 26. probintzia-errepidean. Errepidearen zati bat da ere. Europarra E45.
  • 115 South West Sicula autobidea: Trapani eta Sirakusa lotzen ditu Agrigento, Caltanissetta, Ragusa eta Sirakusaraino, Cassibile zeharkatu ondoren. Siziliako errepide estatalik luzeena da, 383 kilometro ditu.
  • 124 Sirakusako estatuko errepidea: kalatinoa Sirakusarekin lotzen du, Iblei mendiak zeharkatuz eta Buccheri, Buscemi, Palazzolo Acreide, Cassaro eta Ferla udalerri menditsuak, baita Solarino eta Floridia ere, hiriburu probintzialarekin lotuz.

TrenbideakAldatu

 
Sirakusako geltokiko 1. plataforma, Erroma Terminirantz doan hiriartekoarekin

Sirakusa geltoki nagusi eta terminal bat da, distantzia luzeko trenen trafikoa duena Reggio Calabria, Napoli, Erroma Termini (Sirakusa-Erroma Termini tartea), Genova eta Milan (Sirakusa-Milan erdiko zatia) geltokietara, eta eskualdeko trenak Catania erdialdeko ipar-ekialdeko geltokietara, Taorminara, Messina zentralera eta itsas geltokietara (Messina-Sirakusa trenbidea) eta Ragusa, Gela eta Canicattiko hego-mendebaldea (Sirakusa-Gela-Canicattide trenbidea eta Sirakusa-Ragusa-Vizzini trenbidea).

Iparraldean trenbideak trenbide bikoitzeko zatiak ditu eta erabat elektrifikatuta dago[50]; hegoaldean, berriz, bide bakarrekoa da eta ez dago elektrifikaturik[51].

PortuakAldatu

 
Sirakusako Portu Handia

Hiriko bi portu nagusiak Ortigian daude: bata uhartearen mendebaldean eta bestea ekialdean; hurrenez hurren, Portu Txikia edo Lakkios portua (greziarren marmolezko portua dena) eta Portu Handia, elkarren artean hiru zubik koroatutako ubide baten bidez lotuak. Mediterraneoko lehen portuetako eta antzinakoenetako bat izatean, Sirakusako portuak mila urteko historia komertziala du, baina gaur egun Sirakusako kaiak egokiagoak dira aisialdiko nabigaziorako (Portu Handia) eta arrantzarako (Portu Txikia): 300 amarraleku inguru Portu Handian eta 700 amarraleku Portu Txikian. Funtzio komertziala, nagusiki, Santa Panagiako kaiak betetzen du, petroliontziak, kimikariak eta gasontziak amarratzea ahalbidetzen duena, kai luzearen bidez, zentro petrokimikoaren LUKoilari kasu eginez. Beste portu txikiago batzuk Rifugioko portua (Santa Panagia badiaren barnean dagoena), Ogninako portua eta Fontane Biancheko portua da.

AireportuakAldatu

Sirakusak, hirian, hidrohegazkin base bat du, XIX. mendearen hasieran eraikia, aktibo egon zen hidrohegazkinak garraiatzeko erabiltzen zirenean ibilgailuaren nagusi moduan, eta, ondoren, Sirakusako komando militarren egoitza bihurtu zen. 2007ko iraila eta 2008ko udaberria bitartean, berriz aktibatu zen Ennako ur-hegazkinen basearekiko konexio baten bidez. Hiritik 6 km hego-mendebaldera Rinaurako aerodromoa dago, aisia edo kirol jarduerak egin ditzaketen hegazkinez hornitua.

Gainera, udalerrian aireporturik ez duen arren, zehaztu behar da Sirakusa SAZen dagoela administratiboki, Siziliako ekialdeko aireportuak kudeatzen dituen enpresa: Catania-Fontanarossako aireportua (Sirakusatik 50 km iparraldera) eta Comisoko aireportua (Sirakusatik 110 km hegoaldera), bere CCIAA eta Sirakusako erakunde askearen udal-partzuergoaren partaidetzarekin, garrantzi estrategikoa duelako[52].

Hiri-mugikortasunaAldatu

Hiriko mugikortasun nagusia AST (Azienda Siciliana Trasporti) autobusek ematen dute, hiriko puntuen eta Sirakusan udal partzuergo libreko udalerrien arteko loturak egiten baitituzte. Eguneroko bidaiek hiriburua Siziliako beste hiri nagusiekin lotzen dute.

Hainbat autobus-konpainiak eskaintzen dituzte zerbitzuak Sirakusatik Italiako beste eskualde batzuetara edo nazioarteko helmugetara; Go-Bike zerbitzua ere aktibatu zen, bizikleta erabiliz mugikortasun iraunkorragoa lortzeko; horretarako, Rossana Maiorca ziklo-bidea eraiki zen, hiriko iparraldea zeharkatzen duena: bide hori 2019an ofizialki sartu zen Ciclovia Magna Grecia izeneko bizikleta-ibilbidean, Pozzallotik Lagonegroraino iristen dena (Italiako hiru eskualde ukitzen)[53].

 
Magna Graecia

Leku interesgarriakAldatu

Greziar garaiko eraikinakAldatu

  • Sirakusako Apolo tenplua, Piazza Pancali, Bizantziar aldian eliza bilakatu zen eta meskita arabiarren agintaldian.
  • Arethusako iturria, Ortigia irlan. Legendaren arabera, Arethusa ninfak, Alfeusengadik ihesi, hemen aurkitu zuen babesa.
  • Greziar antzokia. Bere kabea da antzinako Grezian eraiki zen handiena. 67 lerro ditu, bederatzi ataletan eta zortzi pasabidetan sailkatuta. Eszenarioaren eta orkestraren bakarrik zenbait parte irauten dute. Eraikina, oraindik ere erabiltzen dena, erromatarrek aldatu zuten beste ikuskizun motatarako, beste batzuen artean zirko jokoetarako. Antzokiaren ondoan, latomiak daude, harrizko harrobiak, zenbaitetan espetxe moduan erabiliak. Latomiarik ospetsuena Dionisoren Belarria da.
  • Anfiteatroa, erromatar inperioko aldian eraikitakoa, zati batean harrian induskatuta. Erdigunean, agertokiko espazio bat makineriarako erabiltzen da.
  • Arkimedesen hilobia, Grotticelli nekropolian, bi zutabe dorikoarekin apaindurik.
  • Zeus Olinpiarraren tenplua, hiritik hiru kilometrotara. K.a. VI. mendean eraiki zen.

Kristau garaiko eraikinakAldatu

  • Katedrala, (italieraz duomo) Zosimo apezpikuak eraiki zuen Ortigiako irlan, K.o. VII. mendean Atenea tenpluaren gainean (K.a. V. mendekoa). Eraikin hau doriar ordenakoa da, zazpi zutabe zituen aurreko eta atzeko aldeetan, eta hamalau albo bakoitzean. Hauek oraindik ere ikus daitezke katedralaren hormarekin bat eginez. Eraikinaren oinarriak hiru maila ditu. Eraikinaren planta hiru nabetakoa da. Teilatua eta absidearen mosaikoak normandiar garaian egin ziren. Aurrealdea Andrea de Palmak berreraiki zuen 1725-1753 urteren artean, orden korintoarreko zutabe bikoitzekin. Estatuak, Ignazio Marabittikoak egin zituen. Barruko piezarik interesgarrienak honako hauek dira: iturri bat marmolezko pila batekin (XII.-XIII. mendekoa), Pietro Rizziren Santa Luziaren zilarrezko estatua bat, (1599), ziborio edo baldakin bat Luigi Vanvitellik egindakoa eta Edurreko Andra Mariren estatua bat Antonello Gaginik egina 1512an, besteak beste.
  • Harresiz kanpoko Santa Luzia basilika, bizantziar estilokoa. Tradizioaren arabera, Santak martirio jasan zuen toki berean eraikita dago (K.o. 303). Gaurko itxura XV.-XVI. mendekoa da. Parterik zaharrenak oraindik ere mantentzen dira. Ataria, hiru abside erdizirkularrak eta kanpandorrearen bi ordenetatik, lehenengo partea. Elizaren azpian Santa Luziaren katakonbak daude. Eliza honetarako Caravaggiok pintatu zuen Santa Luziaren ehorzketa, gaur Santa Lucìa alla Badìako elizan dago.
  • Malkoaren Andra Mariaren hilobia (XX. mendea).
  • San Paolo eliza (XVIII. mendea).
  • San Cristoforo eliza (XIV. mendea, XVIII. mendean berreraikirik).
  • Santa Lucìa alla Badìa, eliza. Eraikin barrokoa hau berreraiki zen 1693ko lurrikararen ondoren. Honek badauka Caravaggioaren margoa Santa Luziaren ehorzketa.
  • Santa Maria dei Miracoli eliza (XIII. mendea).
  • Spirito Santo eliza (XVIII. mendea).
  • Jesusen Lagundiko unibertsitatea, eraikina barroko zoragarria.
  • Benedikto eliza (XVI. mendea, zaharberriturik 1693 ondoren). Honek Benedikto deunaren heriotza margo bat dauka. Caravaggioaren estiloz Mario Minnitik pintatutakoa
  • Chiesa della Concezione (XIV. mendea, XVIII. mendean berreraikita), eta atxikitutako benediktiar konbentua.
  • San Francesco all'Immacolata eliza, aurrealde ganbil, zutabe eta pilastrekin tartekatuta. Eraikin honetan antzinako ospakizuna gertatzen da Agerkundea. Andra Mariren irudia azaltzen da azaroaren 29aren egunsentian.
  • San Joan Ebanjelaria basilika, normandoek eraikita eta 1693an suntsituta. Partzialki zaharberrituta, altxatu zen martir zen San Martzianoren kriptaren gainean, geroago arabiarrek birrindu zuten. Aldare nagusia bizantziarra da. Basilikaren azpian San Giovanniren katakonbak daude, tunel eta pasabide sare trinkoa non milaka hilobi eta freskoak dauden.

Beste eraikin nabarmen batzukAldatu

  • Castello Maniace, 1232an eta 1240an eraikia. Federiko II.aren militar arkitekturako adibidea da. Haren egitura karratua da, izkina bakoitzean dorre zirkular bat zuelarik. Ezaugarririk aipagarriena atari puntaduna da, polikromatuzko marmolekin apainduta.
  • Museo arkeologikoak. Eraikin honen bildumetan badaude aztarnak Erdiko Brontzetik K.a.V. mendera arte.
  • Palazzo Lanza Buccheri (XVI. mendea).
  • Palazzo Mergulese-Montalto (XIV. mendea). Oraindik ikusgai dago XIV. mendeko aurrealdea eta atari bat puntuduna.
  • Artzapezpiku-jauregia (XVII. mendekoa baina hurrengo mendean aldatuta). Honen barruan Alagonia liburutegia dago, XVIII. mendean fundaturik.
  • Palazzo Vermexio, gaurko udaletxea, joniar tenpluaren zatiak (K.a. V. mendea) dituena.
  • Palazzo Francica Nava, jatorrizko XVI. mendeko eraikinaren zatiekin.
  • Palazzo Beneventano del Bosco, jatorrizkoa Erdi Aroan eraiki zen baina aldaketa sakonak izan ditu 1779 eta 1788 artean. Badauka barruko patio lasai bat.
  • Palazzo Migliaccio (XV. mendea), apainduta labazko inkrustazio nabarmenekin.
  • Senatu Jauregia, patioan badu XVIII. mendeko autobús bat.
  • Eurialo gaztelua, hiriaren bederatzi kilometrotara. Dioniso Zaharrak eraiki zuen eta antzinako aroan gotorleku indartsuenetariko bat izan zen. Hiru lubanarro ditu eta lurraren azpiko galeria sorta bat. Galeria hauei esker, defendatzaileak kendu zitzaketen erasotzaileek jarritako materialak lubanorroa betetzeko.
  • Palazzo Bellomo, bere museoan Antonello da Messinaren Deikundea (1474) Annunciation (1474).

IruditegiaAldatu

OharrakAldatu

  1. Ez da bloke bakar bat, faila tektonikoen sistema bat baizik: ekialdeko kareharri Iblei-maltesak moztu egiten dira eta malkarrari bizia ematen diote. Siziliako hego-ekialdea (Ibleo ordokia deritzona) Afrikako plakaren eta Euroasiako plakaren arteko elkargunea 10 milioi urtez igaro den tokia da.
  2. Zizeronek, hauen deskribapen zabal bat utzi zuen, "Errege eta tiranoen lan handi eta bikain" bezala definituz
  3. Anapoa Aretuseoko lurraldetik kanpo sortzen da, Ciane Pisimako iturburuetan sortzen den bitartean (nagusia, Fonte Ciane deitua, eta Pisimotta, txikiagoa, Cozzo del Pantanon kokatua, itsasotik kilometro gutxira
  4. Zingira eta aintziren ezaugarriak direla eta, Pantanelli deitu izan zaio eremu horri. Eta, hain zuzen ere, hemen sortuko zen historiaurreko garaietan Syraka izeneko urtegia, nondik bere izena Sirakusa hiri osoak hartuko zuen
  5. Koadrigaren antzera, antzinako hiriko beste ikur oso ezagun bat.
  6. Siziliako ekoizpenaren 3/4 hartzen du eta Italian zein atzerrian esportatzen da.
  7. Kontuan izan behar da Italiaren petroliotik findutako produktu guztien %70 Sirakusako zentrotik datorrela eta Siziliako esportazio guztien %70 dela.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. 147. araua: Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. Siracusa e provincia: i siti archeologici e naturali, il mar Ionio, i monti Iblei, 1999, 117 orr.
  3. Zizeronetik hasi eta Hans Christian Andersen, Giosuè Carducci, Edmondo De Amicis, Alberto Moravia, etab. Edmondo De Amicis, Ricordo d 'un viaggio in Sicilia, 1908, 109. or.
  4. Consorzio Plemmirio. L'Area Protetta: Archeologia e Paesaggio Umano, 2020.08.15ean kontsultaturik.
  5. Ferdinando Milone, Sicilia: la natura e l'uomo, 1960, 82 or.
  6. Arcuri di Marco, I Porti della Sicilia, 1961, 170 or.
  7. AA. VV.: La Sicilia e il Mediterraneo in un riscontro interdisciplinare, 122 orr.; LEVI, Mario Attilio (1989): La città antica: morfologia e biografia della aggregazione urbana nell'antichità, 311-319 orr.
  8. Éditions de l'Université de Provence (1994): Géologie Méditerranéenne, 21. liburukia, 70 orr.
  9. Cit. Missione a Malta (1988): ricerche e studi sulla preistoria dell'arcipelago maltese (a cura di Fradkin Anati, Emmanuel Anati), 60 or.; Società geologica italiana, Bollettino della Società geologica italiana, 126 liburukia, 2007, 463 orr.
  10. Italiako sailkapen sismikoa
  11. classificazione sismica dei comuni italiani (PDF), su protezionecivile.gov.it 2020.08.15ean kontsultaturik.
  12. in Verrem II 5: italierazko itzupena: Georges Vallet, Laura Vallet Mascoli (1993): Ancient Syracuse: irudiak, 32 or.)
  13. a b Riserve naturali della provincia di Siracusa. Grotta Monello 2020.08.15ean kontsultaturik.
  14. POLITI: Siracusa pei viaggiatori, 1835, 19 orr.
  15. Riserva Naturale Fiume Ciane e Saline di Siracusa - Sicilia. Atlante dei Parchi e delle aree protette in Italia. 2020.08.15ean kontsultaturik.
  16. Archivio storico per la Sicilia orientale (1986), 81-83 liburukiak, 186 or.
  17. Società di studi geografici, Rivista geografica italiana (1975), 82. liburukia, 42 or.
  18. BALDACCI, Luigi (1886): Descrizione geologica dell'isola di Sicilia, 388 or.
  19. DI MARZO, Gioacchino (1869): Biblioteca storica e letteraria di Sicilia, 317 or.; Touring Club Italiano, Sicilia, (1937), 21 or.; BERTOLAMI (2024): Le necropoli rupestri di Pantalica.
  20. http://clisun.casaccia.enea.it/Profili/tabelle/697%20%5BSiracusa%5D%20capoluogo.Txt
  21. (Italieraz) Ente per la Nuove tecnologie, l'Energia e l'Ambiente. Profilo climatico dell'Italia: Siracusa. .
  22. SROREY, G. (2006): Urbanism in the Preindustrial World: Cross-Cultural Approaches. University of Alabama Press, 27 or. ISBN 978-0-8173-5246-2
  23. PACE, Biagio (1935): Arte e civiltà della Sicilia antica: I fattori etnici e sociali, 464-466 or.; European city architecture: project structure image: documents from the Festival dell'architettura 6 - 2011, 92 or.; MONTANELLI, Indro Montanelli (20010): Storia dei Greci, IV. la fine di un'era.
  24. R.I.C. Publications, Literacy and History: The Greeks, 2007, p. 53: Vd. anche Glenn Thomas Trewartha, The More Developed Realm: A Geography of Its Population, 2013, 25 or.
  25. TRIGILIA, Lucia Trigilia (1981): Siracusa: architettura e città nel periodo vicereale, 1500-1700, 8 or.
  26. Esteban Bizantziokoa izan zen bideratze hau baieztatzen lehena. Bizantzio, V. m. Syrakousai. Ikus Sizilia eta Anatolia historiaurretik aro helenistikora arte: Cataniako Unibertsitateko Arkeologia Klasikoko Ikasketa Aurreratuen Eskolaren 5. bilera zientifikoaren aktak (Sirakusa, 1987ko azaroaren 26-29), Rizzak argitaratua, 131. or.
  27. CARUBIA (1996): Autori classici greci in Sicilia, 29 orr.; CORRENTI (1984), Ecologia e storia in Sicilia, 25 orr.
  28. PELLEGRINI (1990): Toponomastica italiana: 10000 nomi di città, paesi, frazioni, regioni, contrade, fiumi, monti spiegati nella loro origine e storia, 55 orr.
  29. BOCHART (1646): Geographia Sacra:, 1646, 594-595 or.; HOLM, CAVALLARI (1887): Die Stadt Syrakus im Alterthum, 65-67 or.
  30. Estrabon. (1927). Jones, H. L. ed. Geography. 4 Cambridge, Massachusetts:: Harvard University Press, 8.6.22 or. ISBN 978-0-674-99201-6.
  31. "http://www.bbc.co.uk/history/historic_figures/archimedes.shtml"
  32. http://www.diocesipatti.it/itiner_6.htm
  33. Denis Mack Smith, Storia della Sicilia medievale e moderna, Laterza, ISBN 978-88-420-2147-6, p. 10.
  34. Siracusa punita e declassata, moti rivoluzionari del 1837
  35. "Operation Husky, Sicily 1943". olive-drab.com. 12 April 2008.
  36. Rivista italiana di numismatica, 1891, 90; Accademia Nazionale dei Lincei, Rendiconti, 1971, 6. or.
  37. PRIVITERA, Serafino(1879): Storia di Siracusa Antica e Moderna, 28 orr.
  38. a b ROMANO, Michele (1992): L'araldica secolare di Siracusa.
  39. 3. art. Udal Estatutua (pdf), Comune.siracusa.it.; Lo Stemma: il vecchio e il nuovo, 2020.08.17an kontsultaturik.
  40. Errege Dekretua, 1938ko apirilaren 11koa eta irailaren 21ekoa, 1939ko irailaren 14koa. Ikus Erresumako Kontseilu Heraldikoaren Aldizkari Ofiziala, Erroma, Estatuko Institutu Poligrafikoa, XI. lib., 45 zb., 1942, 164. or.
  41. Provincia di Siracusa, su rbvex.it. 2020.08.17an kontsultaturik.
  42. Limone di Siracusa Igp, numeri da record In cinque anni: quadruplicati i volumi di prodotto certificato, 2020.08.17an kontsultaturik.
  43. Nustrizionista In Un Click: La Ricerca Lancia L'extravergine Siracusano Archiviato
  44. Moscato di Siracusa: insieme al Marsala Doc una delle Denominazioni più antiche del territorio siciliano Archiviato
  45. Regione Siciliana - Dipartimento Trasporti e Comunicazioni 2020.08.17an kontsultaturik
  46. Siracusa, l’inesorabile declino del petrolchimico e della manifattura, su ilmattinodisicilia.it.; La profonda crisi della zona industriale, 2020.08.17an kontsultaturik.
  47. A Siracusa II forum europeo su potenzialità solare termodinamico
  48. Sirakusa, beira berunarekin birziklatzeko munduko errekorra
  49. Syracuse and the Rocky Necropolis of Pantalica". UNESCO. 8 January 2008.
  50. Linea ferroviaria Messina - Siracusa
  51. L’Italia viaggia su un solo binario
  52. SAC - gestione aeroporto; Aeroporto, elette le due outsider al vertice della Sac. La Camera di commercio di Ragusa annuncia ricorso. 2020.08.17an kontsultaturik.
  53. Ciclovia della Magna Grecia, prima intesa a Roma: in bici da Siracusa a Lagonegro; www.siracusaoggi.it. egunkarian

BibliografiaAldatu

  • ADORNO, Salvatore (2005): Siracusa 1880-2000. Città, storia, piani. Marisilio, ISBN 88-317-8760-8
  • ADORNO, Salvatore (2004): La produzione di uno spazio urbano. Siracusa tra Ottocento e Novecento. Marsilio, ISBN 88-317-8594-X
  • BRANDINO, Alessandro; BRANDINO, Luca (2004): Siracusa in tasca. Flaccovio Dario.
  • BRANDINO, Alessandro; BRANDINO, Luca (2004): Siracusa in tasca. Flaccovio Dario, ISBN 88-7758-559-5
  • CABAIANCA, Vincenzo (2013): Vent'anni di utopia urbanistica a Siracusa, Roma, La Casa del Nespolo, ISBN 978-88-909062-0-6
  • CAVALLARI, Francesco; HOLM, Adolf (2002): Topografia archeologica di Siracusa. Città Aperta, ISBN 88-8137-055-7
  • COARELLI, F.; TORELLI, M. (2000): Sicilia, Guide Archeologiche Laterza, 209–306 or., Bari. ISBN 88-420-2407-4
  • CORRENTI, Santi Correnti (2000): Guida insolita ai misteri, ai segreti, alle leggende e alle curiosità della Sicilia. Newton Compton. ISBN 88-8289-117-8
  • Di SILVESTRO, Pino (2002): La fuga, la sosta. Caravaggio a Siracusa. Rizzoli, ISBN 88-17-87056-0
  • Touring Club Italiano, Sicilia, 1989.
  • GARGALLO, Tommaso (1791): Memorie patrie per lo ristoro di Siracusa, 1. lib. (Google eBook), di Tommaso Gargallo, Stamperia Reale.
  • KANCEFF, E. (1988): Centro interuniversitario di ricerche sul Viaggio in Italia, Siracusa nell'occhio del viaggiatore.
  • MASTELLONI, M.A. (2014): Cave e materiali utilizzati in alcuni monumenti di Siracusa, in Arquelogía de la Construcción IV, Le cave nel mondo antico: sistemi di sfruttamento e processi produttivi, Conv Int. Padova 22-24/11/2012, Merida 2014, 223–245 or.
  • MECELI, Melinda (2009): Tesori di Siracusa, Edizioni Edessae.
  • MECELI, Melinda (2009): Siracusa Noto Pantalica Akray, Edizioni Edessae
  • MECELI, Melinda (2008): Siracusa e le meraviglie dell'Unesco, Edizioni Edessae
  • Touring Club Italiano, (1999): Siracusa e provincia, ISBN 88-365-1253-4
  • RUGGIERO, L.; SCROFANI, Luigi Scrofani (2011): Turismo e competitività urbana, FrancoAngeli, , ISBN 978-88-568-3970-8.
  • SCORCIAPINO, Marcello (2002): Siracusa e provincia. Città Aperta, ISBN 88-8137-054-9
  • Siracusa: identità e storia (1998): 1861-1915 di Istituto di studi siracusani, A. Lombardi editorea.
  • Tesori dell'Ortigia, Tesori dell 'Ortigia, E. Mocchettik argitaratua. Bell 'Italiaren gehigarria (abuztua-iraila). Milan, Giorgio Mondadori, 1994, 104-105 or.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sirakusa