Varberg Suedia hego-mendebaldeko hiria eta izen bereko udalerriko herriburua da, Hallandeko konderriko bigarren hiria. 2010ko erroldare arabera 27.602 biztanle ditu.

Varberg
urban area in Sweden (en) Itzuli
Varbergs torg.jpg
Varbergeko merkatu plaza eta elizaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Varberg vapen.svg
Administrazioa
Herrialdea  Suedia
Probintzia Halland
Izen ofiziala Varberg
Geografia
Koordenatuak 57° 05′ 50″ N, 12° 16′ 24″ E / 57.097293°N,12.273331°E / 57.097293; 12.273331Koordenatuak: 57° 05′ 50″ N, 12° 16′ 24″ E / 57.097293°N,12.273331°E / 57.097293; 12.273331
Varberg in Sweden.png
Azalera 13,35 km²
Demografia
Biztanleria 35.782 (2019ko abenduaren 31)
Green Arrow Up.svg631 (2018)
Dentsitatea 2.067,57 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1666
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.varberg.se/

GeografiaAldatu

Hainbat muino eta lautada artean hedatzen den hiria da, eremu berde ugari dituena. Suedia hegoaldeko kostaldeko hondartza zabal tipikoak ditu eta udarako turismogune ezaguna da.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Varberg (temperatures 2002-2015; precipitation 1961-1990; extremes 1901-2015))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 9.4 10.8 19.2 27.6 29.9 31.9 32.5 32.3 27.7 20.8 14.0 10.4 32.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.8 2.2 5.9 12.0 16.4 19.2 22.0 21.5 17.5 11.5 7.1 3.8 11.7
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.3 -0.2 2.4 7.4 11.9 15.0 17.9 17.5 14.0 8.5 4.9 1.8 8.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.4 -2.6 -1.1 2.8 7.5 10.7 13.8 13.4 10.4 5.3 2.7 -0.2 5.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -25.5 -22.0 -22.1 -9.5 -5.1 1.4 4.7 3.3 -2.4 -9.7 -12.6 -20.8 -25.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 60.6 36.3 47.3 39.9 45.8 57.9 71.5 79.6 78.9 78.7 74.1 67.9 737.5
Iturria (1): SMHI Average Precipitation 1961-1990[1]
Iturria (2): SMHI Average Data 2002-2015[2]

HistoriaAldatu

1280 inguruan Wardberg izeneko gotorleku bat eraiki zen militar funtzioa zuen daniarren gotorleku kate baten parte zena. Wardberg berak "Talaia muinoa" esan nahi du. Inguruan herria sortuz joan zen. 1400an bost kilometro iparraldera eraman zuten herria babes bila baina Kalmar Gerran (1611-12) suntsitua izan zen eta berriz hasi zen gotorlekuaren inguruan eratzen. 1645ean Danimarkak Suediari eman behar izan zion 30 urtetarako Brömsebroko Itunaren ondorioz, baina 1658ko Roskildeko Itunak Eskania guztia Suediarren esku utzi zuen. 1666an sute handi batek herria suntsitu zuen eta gaur egun dagoen tokian berreraiki zuten. Garai hartan 600 biztanle zituen.

1863an beste sute bat izan zuen eta berriz berreraiki behar izan zen. XIX mendearen bukaerarako 4.000 biztanle bazituen jada. XX mendearen bukaeran industrializazioa iritsi zen eta Varbergi bultzada handia eman zion. Honi turismoa gehitu zitzaion.

Gizateriaren OndareaAldatu

2004an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Varbergeko irrati-estazioa. Irrati estazio hau 1922-24 artean eraiki zen eta Atlantiar Ozeanoa zeharkatzen zuen seinalea bidaltzeko gai zen.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. .
  2. .

Kanpo estekakAldatu