Patras[1] (grezieraz: Πάτρα, ˈpatra ahoskatua; antzinako grezieraz: Πάτραι, ˈpatre ahoskatua; latinez: Patrae) Greziako hego-mendebaldeko hiria da, Peloponesoren ipar-mendebaldean kokatua dagoena; Akaiako nomoko hiriburua; 163.446 biztanle ditu (1981).

Patras
Πάτρα
hiri handia
Patras from the fortress.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Grezia
EskualdeaMendebaldeko Grezia
UdalerriaMunicipality of Patras
AlkateaKonstantinos Peletidis (en) Itzuli
Izen ofizialaΠάτρα
Jatorrizko izenaΠάτρα
Posta kodea26x xx
Geografia
Koordenatuak38°15′N 21°44′E / 38.25°N 21.73°E / 38.25; 21.7338°15′N 21°44′E / 38.25°N 21.73°E / 38.25; 21.73
2011 Dimos Patreon.png
Azalera335 km²
Altuera10 m
MugakideakPatrasko golkoa
Demografia
Biztanleria167.446 (2011)
Dentsitatea499,84 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia2610
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakBanja Luka, Aleksinac (en) Itzuli, Ancona, Biblos, Craiova, Famagusta, Focșani, Limasol, Brindisi, Bari, Bydgoszcz, Gjirokastër, Reggio di Calabria, Saint-Étienne, Chisinau, Savannah, Lutsk, Debrecen, Wuxi, Vilnius, Split, Ohrid (en) Itzuli, Kaliningrad, Kharkiv eta City of Canterbury (en) Itzuli
MatrikulaΑX eta AZ
e-patras.gr

HistoriaAldatu

Akaiarrek sortu zuten hiria eta pelasgoek, joniarrek eta akaiarrek okupatu zuten. Peloponesoko Gerraren garaian Atenasen aldeko izan zen Patras. Erromatarren Inperioaren garaian eta Erdi Aroan bereziki hiri aurreratua izan zen, Akaiako printzerriko hiriburua izan baitzen. Turkiarrek suntsitu zuten 1821. urtean.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Patras)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.5 15.0 16.8 19.7 24.2 28.0 30.1 30.9 28.2 24.1 19.5 16.1 22.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.3 10.7 12.3 15.0 19.1 22.7 24.8 25.3 22.7 18.9 14.9 11.9 17.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 6.1 6.4 7.7 10.2 13.9 17.4 19.4 19.6 17.2 13.8 10.3 7.6 12.5
Euria (mm) 89.1 81.7 63.3 47.8 28.9 7.5 4.6 5.2 28.3 72.2 118.0 116.1 662.7
Euri egunak (≥ 1 mm) 12.0 10.6 9.9 8.4 5.3 2.2 1.0 1.0 3.6 7.8 11.0 13.2 86
Iturria: Hellenic National Meteorological Service[2]

EkonomiaAldatu

Ardoa, mahatsa eta tabakoa esportatzen dira. Petrolio-findegiak ditu. Industriagune garrantzitsua da (ehungintza, papergintza). Unibertsitatea du.

Patrastar ospetsuakAldatu

Han jaioak dira Georgios Papandreu eta Kostis Palamas.

ErreferentziakAldatu


Kanpo estekakAldatu