Mannheim Alemaniako Baden-Württemberg estatu federaleko hiria da. Baden-Württembergeko bigarren hiririk handiena da Stuttgart hiriburuaren ondoren. 2009 urtean hiriak 311.969 biztanle zituen.

Mannheim
Mannheim
hiri handia
Mannheim Innenstadt.jpg
Mannheim-Flagge.svg Wappen Mannheim 2011.png
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Government region of Baden-WürttembergKarlsruhe
Alkatea Peter Kurz (en) Itzuli
Izen ofiziala Mannheim
Manheim
Jatorrizko izena Mannheim
Posta kodea 68159, 68161, 68163, 68165, 68167, 68169, 68199, 68219, 68229, 68239, 68259, 68305, 68307 eta 68309
Udalerri kodea 08222000
Geografia
Koordenatuak 49° 29′ 16″ N, 8° 27′ 58″ E / 49.4878°N,8.4661°E / 49.4878; 8.4661Koordenatuak: 49° 29′ 16″ N, 8° 27′ 58″ E / 49.4878°N,8.4661°E / 49.4878; 8.4661
Baden-Württemberg MA.svg
Azalera 144.97 km²
Altuera 97 m eta 104 m
Mugakideak Ludwigshafen, Heidelberg, Rhein-Neckar (en) Itzuli, Kreis Bergstraße (en) Itzuli, Frankenthal eta Rhein-Pfalz-Kreis (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 309.370 (2019ko irailaren 30a)
Red Arrow Down.svg0 (2018)
alt_left 155.097 (%50.1) (%Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea) alt_right
Dentsitatea 2.134,03 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 0621
Ordu eremua Europe/Berlin (en) Itzuli
Hiri senidetuak Riesa (en) Itzuli, Swansea, Toulon, Charlottenburg-Wilmersdorf, Windsor, Chisinau, Bydgoszcz, Klaipėda, Zhenjiang, Haifa eta Beyoğlu (en) Itzuli
Matrikula MA
mannheim.de

GeografiaAldatu

 
Hiriaren planoa, Mannheimgo jauregia gorriz

Rhin eta Neckar ibaiak bat egiten duten tokian dago Mannheim. Baden-Württemberg estatuaren iparraldean dago, Renania-Palatinatuarekin eta Hessenekin mugan. Izan ere Rhin ibaiaren ezkerreko ertzean Renania-Palatinatuari dagokion Ludwigshafen am Rhein hiria du.

Oso hiri berezia da kaleek xake taularen itxura baitute, eta hizki eta zenbakiek identifikatzen dituzte. Erdian Breite Strasse (kale zabala) dago hiria bitan banatzen duelarik.

HistoriaAldatu

SorreraAldatu

Lorscheko Monasterioan Codex Laureshamensisen aipatzen da lehenengo aldiz Mannheim, zeinak "Mannoren etxea" esan nahi duen. Ziurrenik Manno Hermann izenaren laburdura izango zen. Mendeetan zehar garrantzi handirik ez zuen izan, 1284ean Wittelsbach etxeko kondek eskuratu eta 1349an Rhin ibaia zeharkatzeko zergak gordetzeko gotorlekua eraiki zuten arte.

Urrezko AroaAldatu

1606an Federiko IV, Palatinatukoak Friedrichsburg gotorlekuaren eraikuntza abiarazi zuen. Gotorlekuari berari loturiko hiria ere xake taularen itxurara planifikatua izan zen. Hau hartzen da hiriaren fundazio data gisa. Mannheimek orduan 700 biztanle eskas bazituen ere, hiri eskubideak eskuratu zituen. XVI mendean hainbat gerraren erdian sarturik egon zen; Hogeita Hamar Urteko Gerra alde batetik eta Palatinatuaren tronurako oinordekotzaren gerra ondoren, zeinetan frantsesek hiria suntsitu zuten.

1720an Karlos Felipe Palatinatukoak Heidelbergetik Mannheimera etorri eta gortearentzako jauregia eraiki zuen. Gortean artea, zientziak, merkataritza eta batez ere musika landuko ziren. Esate baterako lehenengo orkestra modernoa Mannheimeko jauregian sortu zen. Bertan izan ziren besteak beste Goethe eta Schiller idazleak eta Mozart konpositorea. Ordurako Mannheim 25.000 biztanletako hiria zen. Mannheimen urrezko aroa 1778an bukatu zen, gortea Munichera joaterakoan.

XIX mendeaAldatu

Napoleonen gerren ondoren Mannheim Badenen barnean gelditu zen. 1828an Mannheimgo kaia ireki zen, eta Rhin ibaiko ontzi handien azken geltokia izatean hiriak hazkunde ekonomiko berria ezagutu zuen, oraingoan industriaren aldetik sortua.

Lehen Mundu Gerraren ondoren frantsesek Palatinatua okupatzean Mannheim muga-hiria bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran estatubatuarrek hartu zuten ia erabat suntsiturik gelditu zen hiria.

Gaur egun hiri unibertsitarioa da.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Mannheim)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3 5 10 14 19 22 25 25 20 14 7 5 14
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0 2 3 5 10 13 15 15 11 7 3 1 7
Iturria: [1]

Ondasun nabarmenakAldatu

KirolakAldatu

Mannheimgo kirolari arrakastatsuena eta ezagunena Steffi Graf tenislaria da dudarik gabe, Grand Slameko txapelketak sarritan irabazi zituena 80 eta 90 hamarkadetan.

Futbol talde bi ere badaude, SV Waldhof Mannheim 07 eta VfR Mannheim. Gaur egun laugarren eta bosgarren mailan ari dira, baina VfR Mannheim Alemaniako txapelduna izan zen 1949an.

Beste kirol talde batzuk aipatzekotan, Mannheim Tornados saskibaloi taldea (11 liga), Adler Mannheim izotz hockey taldea (6 liga) eta Rhein-Neckar-Loewen eskubaloi taldea daude.

Pertsonaia ezagunakAldatu

Hiri senidetuakAldatu

Mannheim ondorengo hiriekin senidetuta dago:[2]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu