Ireki menu nagusia

Utrecht (Speaker Icon.svg entzun (i · ?)) Herbehereetako erdi-mendebaldean dagoen hiria da, herrialdeko laugarren hiririk populatuena dena. Halaber, Utrecht probintziako hiriburua da.

Utrecht
 Herbehereak
Nachtegaalstraat Utrecht.jpg
Flag of Utrecht city.svg Utrecht gemeente wapen.svg
Administrazioa
DepartamenduaZuyderzée
Alkatea Jan van Zanen Itzuli
Posta kodea 3450–3455, 3546 eta 3500–3585
Geografia
Koordenatuak 52° 05′ 20″ N, 5° 06′ 56″ E / 52.088888888889°N,5.1155555555556°E / 52.088888888889; 5.1155555555556Koordenatuak: 52° 05′ 20″ N, 5° 06′ 56″ E / 52.088888888889°N,5.1155555555556°E / 52.088888888889; 5.1155555555556
Utrecht hemen kokatua: Herbehereak
Utrecht
Utrecht
Utrecht (Herbehereak)
Map - NL - Municipality code 0344 (2009).svg eta NL - locator map municipality code GM0344 (2016).png
Azalera 99.32 km²
Altuera 5 m
Mugakideak Woerden, Stichtse Vecht Itzuli, De Bilt, Zeist, Bunnik, Houten, Nieuwegein, IJsselstein eta Montfoort
Demografia
Biztanleria 343.779 bizt. (2017-03-01)
Dentsitatea 3.461,33 bizt/km²
Etxebizitzak 172.749
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 030
Ordu eremua Europa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuak Brno, Kinshasa eta Juanjuí Itzuli
www.utrecht.nl/

312.634 biztanle ditu (2011).

GeografiaAldatu

Oude Rijn ibaiaren eta Amsterdam-Rin ubidearen artean dago.

Banaketa administratiboaAldatu

BarrutiakAldatu

  1. Binnenstad
  2. Oost
  3. Leidsche Rijn
  4. West
  5. Overvecht
  6. Zuid
  7. Noordoost
  8. Zuidwes
  9. Noordwest
  10. Vleuten-De Meern

HistoriaAldatu

Trajectum izeneko herrigune batean erromatarrek Albiobola gotorlekua eraiki zuten (K.a. 48. urtean), eta gotorleku honen inguruan sortu zen Utrecht hiria.

780. urtean apezpikutegi baten egoitza izan zen. IX. mendean bikingoek su eman zioten, baina oso denbora laburrean berriro eraiki zuten hiria eta elizako gizonen gune garrantzitsu bihurtu zen. Merkataritzak eta industriak ere aurrerapen handia izan zuten; horrek liskarrak sortu zituen apezpikuaren eta burgesen artean.

1528an Herbehereen barnean sartu zen. 1559. urtetik aurrera artzapezpikutegi baten egoitza izan zen hiria. 1577an, espainiarren aurka matxinatu ondoren Orangeko etxearen esku geratu zen. 1579. urtean, Herbehereetako zazpi herrialdeak elkartuta, Utrechteko Batasuna izenpetu zen han.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Utrecht, 1981–2010)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.1 16.9 21.8 26.9 32.0 33.9 34.9 35.3 30.1 26.5 17.7 15.3 35.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.6 6.4 10.0 14.0 18.0 20.4 22.8 22.6 19.1 14.6 9.6 6.1 14.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.1 3.3 6.2 9.2 13.1 15.6 17.9 17.5 14.5 10.7 6.7 3.7 10.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.3 0.2 2.3 4.1 7.8 10.5 12.8 12.3 9.9 6.9 3.6 1.0 6.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -18.3 -14.6 -13.9 -6.6 -2.5 0.2 4.0 4.4 -0.7 -5.1 -8.9 -13.4 -18.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 69.6 55.8 66.8 42.3 61.9 65.6 81.1 72.9 78.1 82.8 79.8 75.8 832.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12 10 11 9 10 10 10 10 11 12 13 12 130
Elur egunak (≥ 1 mm) 6 6 4 2 0 0 0 0 0 0 2 5 25
Eguzki orduak 62.3 85.7 121.6 173.6 207.2 193.9 206.0 187.7 138.3 112.9 63.0 49.3 1601.6
Iturria: [1]

EkonomiaAldatu

Industria gune (metalurgia, ehungintza, janari industria, zeramika) garrantzitsua.

DemografiaAldatu

Biztanleriaren bilakaera (1900 – 2010)
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2010
102.086 119.006 138.334 153.208 165.029 193.190 254.186 279.000 236.208 230.676 233.667 307.081

Ondasun nabarmenakAldatu

Oso hiri ikusgarria da; alderik alde ubidez igaroa da. Monumentuen artean aipagarriak dira: katedral gotikoa (XIII-XVI. mendeetakoa), erromatarren garaiko San Pedro eliza, museoak eta liburutegiak. Unibertsitatea du.

Irudi galeriaAldatu

Pertsonaia ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Utrecht