Kaliningrad[1] (errusieraz: Калининград), lehenago Königsberg (alemanez: Königsberg; errusieraz: Кёнигсберг; polonieraz: Królewiec; antzinako prusieraz: Twānksta, Kunnegsgarbs, Knigsberg; lituanieraz: Karaliaučius) deitua, Errusiako mendebaldeko hiria eta ibai-portua da, Kaliningrad oblasteko hiriburua. Polonia eta Lituania arteko errusiar barrendegia da, Baltikoaren ertzean dagoena. Geografikoki, bai oblasta, bai hiriburua, Errusiatik bereizirik daude. 2010ean 431.402 biztanle zituen[2].

Kaliningrad
Калининград
Königsberg
Кёнигсберг
centre of oblast (en) Itzuli
Kaliningradeko katedrala, inguru modernoaren erdialdean Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Exklabe Kaliningrad oblasta
Hiri okrugaKaliningrad Urban Okrug
AlkateaAleksandr Jaroxuk
Izen ofizialaКалининград
Jatorrizko izenaКалининград
Königsberg
Кёнигсберг
Posta kodea236000
Geografia
Koordenatuak54°43′N 20°30′E / 54.72°N 20.5°E / 54.72; 20.5
Map
Azalera223,03 km²
Altuera4,8
Demografia
Biztanleria498.260 (2022)
7.811 (2021)
Dentsitatea1.934,28 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1255
Telefono aurrizkia4812
Ordu eremuaUTC+02:00
Hiri senidetuakZeitz, Bremerhaven, Brest, Cagliari, Baranavitxi, Aalborg, Odense, Kiel, Rostock, Lichtenberg, Southampton, Cork, Groningen, Mexiko Hiria, Malmö udalerria, Burlöv udalerria, Kalmar udalerria, Omsk, Cherbourg-Octeville, Dalian, Erevan, Forlì, Homel, Guyuan, Hanburgo, Hrodna, Krasnoiarsk, Minsk, Potsdam, Samara, Severodvinsk, Jaroslavl, Patras, Karlshamn udalerria, Bodenwerder, Kalininsky District (en) Itzuli, Mühlhausen eta Catania
Matrikula39
http://www.klgd.ru

Geografia aldatu

Hiria Vistularen itsas aintziraren iparraldean dago, Pregolia ibaiaren bokalean, Itsaso Baltikoaren ertzean.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Kaliningrad)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 12.7 15.6 23.0 31.7 30.6 33.5 36.3 36.5 31.2 26.4 19.4 13.3 36.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0.7 1.5 5.6 12.3 18.0 20.5 23.0 22.6 17.6 12.1 5.6 1.9 11.8
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.5 -1.1 2.0 7.3 12.5 15.5 18.1 17.6 13.1 8.4 3.3 -0.3 7.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.8 -3.5 -1.1 2.9 7.5 10.9 13.6 13.1 9.3 5.2 1.1 -2.5 4.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -32.5 -33.3 -21.7 -5.4 -3.1 0.7 4.5 1.6 -2.0 -11.2 -18.7 -25.6 -33.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 68 49 51 36 54 78 76 96 74 82 82 72 818
Euri egunak (≥ 1 mm) 14 13 14 14 14 16 15 16 17 18 18 16 185
Elur egunak (≥ 1 mm) 15 15 10 3 0 0 0 0 0 1 7 13 64
Eguzki orduak 34.1 61.6 120.9 171.0 254.2 264.0 257.3 229.4 159.0 96.1 39.0 24.8 1711.4
Hezetasuna (%) 85 83 78 72 71 74 75 76 81 83 86 87 79
Iturria: [3]

Historia aldatu

Hiria prusiar eta alemana izan zen jatorriz. 1255ean sortu zuten Königsberg izenarekin eta Hansako elkarteko kide izan zen 1340. urteaz gero. Zaldun teutoien maisu handiaren egoitza bihurtu zen XV. mendean eta Prusiako dukeena geroago. Bertan Prusiako errege Frederiko I.a (1701) eta Gilen I.a (1861) koroatu zituzten.

Bigarren Mundu Gerran hiria asko kaltetu zen. 1945ean Armada Gorriak okupatu zuen. Gerra amaitu ostean, Sobietar Batasunak hiria beretu eta alemaniar populazioa egotzi zuen[4]. Hiriaren izena ere aldatu zuten: 1946an Kaliningrad izatera pasa zen, Mikhail Kalininen omenez. Lehengo izena Kionigsberg (Кёнигсберг) zen errusieraz.

2002an, 430.003 biztanle zituen eta etnien arabera horrela zegoen banatuta: errusiarrak (% 77,9), bielorrusiarrak (% 8), ukrainarrak (% 7,3), lituaniarrak (% 1,9), alemaniarrak (% 0,6) eta poloniarrak (% 0,5).

Ekonomia aldatu

Industriagune garrantzitsua da: janari industria, kontserbak, ontziolak eta eraikuntza mekanikoak. XVI. mendean sortutako unibertsitatea dauka. Baltikoko itsas armadaren baserik garrantzitsuena dago bertan.

Kaliningradtar ospetsuak aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Kaliningrad ondorengo hiriekin senidetuta dago:[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren 157. araua - Europako hiriak
  2. «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
  3. http://pogoda.ru.net/climate/26702.htm Pogoda.ru webgunea
  4. «Kaliningrad profile» Bbc.co.uk
  5. a b c Kaliningrad – Partner Cities. © 2000-2006 Kaliningrad City Hall (Noiz kontsultatua: 2008-12-08).}
  6. (Polonieraz) Gdańsk Official Website: 'Miasta partnerskie'. © 2009 Urząd Miejski w Gdańsku (Noiz kontsultatua: 2009-07-11).
  7. (Suedieraz) Malmö stads vänortssamarbete. © 2004-2009 Malmö stad, 205 80 Malmö, Organisationsnummer: 212000-1124 (Noiz kontsultatua: 2009-06-27).
  8. Groningen - Partner Cities. © 2008 Gemeente Groningen, Kreupelstraat 1,9712 HW Groningen (Noiz kontsultatua: 2008-12-08).
  9. Ireland and Russia build a stragic partnership. (Noiz kontsultatua: 2008-12-08).

Kanpo estekak aldatu