Frederikshavn


Frederikshavn, Danimarkako Iparraldeko Jutlandiako eskualdean dagoen hiria da, Vendsyssel-Thy uhartean Hjørringekin batera dagoen ezagunena.

Frederikshavn
hiria
A view over Frederikshavn ubt.jpeg
Coat of arms of Frederikshavn.svg
Administrazioa
Herrialdea Danimarka
EskualdeaIparraldeko Jutlandiako eskualdea
Posta kodea9900
Geografia
Koordenatuak57°26′02″N 10°32′10″E / 57.4339°N 10.5361°E / 57.4339; 10.5361Koordenatuak: 57°26′02″N 10°32′10″E / 57.4339°N 10.5361°E / 57.4339; 10.5361
Azalera180 km²
Altuera8 m
Demografia
Biztanleria23.501 (2017ko urtarrilaren 1a)
Green Arrow Up.svg99 (2016)
Metropolia61.576
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia98
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakRovaniemi eta Bremerhaven
http://www.frederikshavn.dk

EtimologiaAldatu

Aurretik Fladstrand (hondartza laua) izena zuen baina 1818an Frederik VI.a Danimarkakoak hiri izendatu zuen eta bere omenez jarri zitzaion Frederikshavn izena, zeinak Frederiken kaia esan nahi duen.

GeografiaAldatu

Vendsyssel-Thy uhartearen mendebaldeko kostan kokaturik dago, Izotz Aroan duela 14.000 urte eraturiko morrena batean.

HistoriaAldatu

Aztarna arkeologikoek diotenez milaka urtetan bizi izan dira pertsonak inguru honetan. Badaude neolito vikingoaren aztarnak, bai eta Burdin Arokoak ere. Hiriko eraikin zaharrena, Fiskerklyngen, XVI mendekoa da baina etxerik gehienak XVIII eta XIX mendeetakoak dira.

Kai natural aproposa izateak eta Suedia eta Norvegiatik hain gertu egoteak garrantzia estrategikoa eman dio herriari, horregatik hainbat borroka ezagutu ditu. Bigarren Mundu Gerran alemaniar naziek berehala hartu zuten eta gogor defendatu ere bai.

Bestalde arrantza eta ontzigintza ere aktibitate ekonomiko garrantzitsuak izan dira Frederikshavnen. Sei kai desberdin ditu eta ferriek Oslo, Göteborg eta Læsø irla daniarrarekin lotzen dute.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Frederikshavn Kirke eliza
  • Palm Beach: 100 palmondo dituen hondartza berezia.
  • Skagen: Frederikshavn udalerriaren iparraldeko puntan dagoen hiria da, Danimarka guztian iparralderen dagopena.

Herritar ezagunakAldatu

Hiri senidetuakAldatu

Kanpo estekakAldatu