Salzburgo
Salzburgo edo Salzburg[1] Austriako laugarren hiri handiena eta izen bereko estatuko hiriburua da. Salzach ibaiaren ertzean, Hohensalzburg gaztelua dagoen Mönschberg haitzaren ondoan, dago kokatuta. Bertako alde zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1997an. Wolfgang Amadeus Mozart konposatzailearen jaioterria da.
Salzburgo Salzburg | |||
---|---|---|---|
hiri handia | |||
![]() Salzburgo hiriaren ikuspegi panoramikoa. ![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea |
![]() | ||
Estatua | Salzburg | ||
Alkatea |
Harald Preuner (en) ![]() | ||
Izen ofiziala | Salzburg | ||
Jatorrizko izena | Salzburg | ||
Posta kodea |
5020, 5023, 5026, 5061, 5071, 5081 eta 5082 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47° 47′ 50″ N, 13° 02′ 52″ E / 47.7972°N,13.04768°EKoordenatuak: 47° 47′ 50″ N, 13° 02′ 52″ E / 47.7972°N,13.04768°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 65,678 km² | ||
Altuera | 424 m | ||
Mugakideak | Berchtesgadener Land | ||
Demografia | |||
Biztanleria |
154.076 (2017ko maiatzaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 2.254,61 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia |
0662 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak |
Reims, Atlanta, Verona, León, Vilnius, Dresden, Kawasaki, Meran, Shanghai, São João da Madeira, Singida (en) ![]() | ||
Matrikula |
S | ||
http://www.stadt-salzburg.at |
Biztanleriaren bilakaeraAldatu
Urtea | Biztanleria |
---|---|
1900 | 48,945 |
1951 | 102,927 |
1961 | 108,114 |
1971 | 129,919 |
1981 | 139,426 |
1991 | 143,978 |
2001 | 142,662 |
2007 | 150,269 |
Iturria: Austriako Estatistika Erakundea[2]
HistoriaAldatu
Wormseko apezpikuak monasterio bat sortu zuen Mönschberg haitzean, eta hura izan zen hiriaren sorburua. 739. urtean apezpikutegi egin zuten, 798an artzapezpikutegi eta 1278an erreinuko printzerri. Salzburgoko printze-artzapezpikuek juduak egotzi zituzten lehenik (1498) eta protestanteak ondoren (1731).
1803. urtean Toscanako artxiduke Fernando III.aren agindupean zegoen Salzburgo, 1805ean Austriaren mende eta 1809. urtean Bavariaren esku. 1816an Austriaren barne geratu zen, eta 1849an probintzia autonomo egin zuten.
EkonomiaAldatu
Industria (ehungintza, musika tresnak, beiragintza, metalurgia, larrugintza) eta merkataritza dira ekonomia jarduera nagusiak.
Unibertsitatea. Musika eskola ospetsua.
OndareaAldatu
Kultura gune garrantzitsua da eta sona handikoak dira bertako musika jaialdiak. Monumentuak ugariak dira eta aipagarriak dira, besteak beste, 1614-1628 urteetako katedral barrokoa, Kapitelplatz plazako iturri ikusgarria (XVIII. mendea) eta XIX. mendeko artzapezpikutegia, Residenplatz plaza inguratzen duten XVI-XVII. mendeetako Neugebäude jauregia (Mozarten "Flauta miragarria" operako soinu bat interpretatzen duen Glockenspiel dago bertan) eta Salzburgoko printze-artzapezpikuen antzinako egoitza (XVI-XVII. mendea), XII. mendeko Stifskirche St. Peter basilika erromanikoa (XVII-XVIII. mendeetan berritua), XI. mendeko Hohensalzburg gaztelua (XVII. mendean berritua eta barnean Erdi Aroko museoa eta gaurko artearen museoa daudena), Lodron jauregia (1631), Mirabell gaztelua (1606-1721, antzina printze-apezpikuen udako egoitza) eta Mozart jaio zen etxea.
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Salzburgoko aireportua) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 16.3 | 21.7 | 24.9 | 27.9 | 32.2 | 35.6 | 37.7 | 35.6 | 32.1 | 28.2 | 23.5 | 18.6 | 37.7 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 3.2 | 5.6 | 10.4 | 14.3 | 19.9 | 22.2 | 24.4 | 24.2 | 20.1 | 14.8 | 7.8 | 4.0 | 14.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -0.8 | 0.7 | 4.8 | 8.5 | 13.8 | 16.5 | 18.6 | 18.3 | 14.3 | 9.3 | 3.6 | 0.4 | 9.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -4.0 | -2.9 | 0.7 | 3.8 | 8.4 | 11.5 | 13.5 | 13.5 | 10.1 | 5.5 | 0.6 | -2.5 | 4.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -25.4 | -21.8 | -21.6 | -3.9 | -2.1 | 2.0 | 3.7 | 4.3 | -1.6 | -8.0 | -17.8 | -26.8 | -26.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 59.9 | 54.7 | 78.7 | 83.1 | 114.5 | 154.8 | 157.5 | 151.3 | 101.3 | 72.6 | 83.0 | 72.8 | 1184.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 10.1 | 9.5 | 11.9 | 11.8 | 12.1 | 15.0 | 14.4 | 13.2 | 10.8 | 9.3 | 10.8 | 11.8 | 140.7 |
Elur egunak (≥ 1.0 cm) | 15.4 | 11.7 | 6.1 | 1.4 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0.1 | 5.1 | 13.1 | 52.9 |
Eguzki orduak | 67.0 | 91.9 | 130.0 | 152.6 | 196.4 | 193.9 | 221.1 | 202.8 | 167.7 | 129.7 | 81.2 | 62.8 | 1697.1 |
Iturria: Central Institute for Meteorology and Geodynamics[3] |
KirolaAldatu
Neguko Joko Olinpikoetako azken bi edizioetarako hautagaitza aurkeztu zuen, baina bietan atera zen galtzaile. 2010. urteko jokoetarako Vancouver hiri kanadarrak irabazi zion, eta 2014-koetarako, berriz, Sochi hiri errusiarrak.
Futbol talde indartsua ere badu, SV Austria Salzburg, gaur egun babeslearengatik Red Bull Salzburg izenaz ezagutzen dena. Austriako 11 liga eta 5 kopa irabaziak ditu eta UEFA Kopako finala jokatu zuen 1994 urtean. Milango Interrek garaitu zuen.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 154. araua. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2010-10-14.
- ↑ Statistik Austria. Noiz kontsultatua: 2011/10/15.
- ↑ Klimadaten von Österreich 1971 - 2000 - Salzburg-Flughafen. Noiz kontsultatua: 2010-06-14.
Kanpo estekakAldatu
- (Alemanez) Salzburgoko udalaren webgunea
Artikulu hau Austriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |