Ireki menu nagusia

Düsseldorf mendebaldeko Alemaniako hiria da, Ipar Renania-Westfalia estatuaren hiriburua. Herrialdeko bederatzigarren hiririk handiena da, 612.178 biztanle baitzituen 2015ean.

Düsseldorf
Düsseldorf
 Alemania
Düsseldorf Panorama.jpg
Flagge der Landeshauptstadt Duesseldorf.svg Wappen der Landeshauptstadt Duesseldorf.svg
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaDüsseldorf
Alkatea Thomas Geisel Itzuli
Izen ofiziala Düsseldorf
Jatorrizko izena Düsseldorf
Posta kodea 40210, 40211, 40212, 40213, 40215, 40217, 40219, 40221, 40223, 40225, 40227, 40229, 40231, 40233, 40235, 40237, 40239, 40468, 40470, 40472, 40474, 40476, 40477, 40479, 40489, 40545, 40547, 40549, 40589, 40591, 40593, 40595, 40597, 40599, 40625, 40627 eta 40629
Udal kodea 05111000
Geografia
Koordenatuak 51° 13′ 52″ N, 6° 46′ 21″ E / 51.231144444444°N,6.7723805555556°E / 51.231144444444; 6.7723805555556Koordenatuak: 51° 13′ 52″ N, 6° 46′ 21″ E / 51.231144444444°N,6.7723805555556°E / 51.231144444444; 6.7723805555556
Düsseldorf hemen kokatua: Alemania
Düsseldorf
Düsseldorf
Düsseldorf (Alemania)
North rhine w D.svg
Azalera 217.41 km²
Altuera 38 m
Mugakideak Neuss, Mettmann, Ratingen, Hilden, Erkrath, Langenfeld, Duisburg, Meerbusch, Rhein-Kreis Neuss Itzuli eta Mettmann Itzuli
Demografia
Biztanleria 617.280 bizt. (2017-12-31)
Dentsitatea 2.839,24 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 0211
Hiri senidetuak Chemnitz, Reading, Haifa, Varsovia, Chongqing, Mosku eta Palermo
Matrikula D
www.duesseldorf.de/

Eduki-taula

GeografiaAldatu

Düssel ibaiak Rhin ibaiarekin bate egiten duen tokian dago, Rhinaren ekialdean gehienbat. Düsseldorf eraikita dagoen lurra orobat alubiala da. Hiriaren punturik altuenak, Hubbelrath auzoak, 165 metroko garaiera du eta punturik baxuenak, Wittlaer auzoak, 28 metrotakoa.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Düsseldorf)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4 5 8 12 17 20 22 22 18 14 8 5 12.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 2 3 6 9 13 16 18 18 15 11 6 3 10
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0 0 2 5 9 12 13 13 11 8 3 1 6.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 81.3 55.9 76.2 68.6 73.7 96.5 88.9 76.2 73.7 71.1 83.8 88.9 934.8
Iturria: [1]

HistoriaAldatu

SorreraAldatu

Erromatar Inperioa Europaz jabetzen ari zen garaian leinu germaniar ugari Rhin ibaiaren ekialdeko inguru zingiratsuetan babestu ziren. Jakina da VII eta VIII mendeetan Düssel ibai txikiaren inguruan nekazal arrantzale komunitateak bazirela, baina 1135 arte ez da Dusseldorp izena aipatzen, eta orduan ere ondoko Kaiserswerth hiriak harresiak eraiki zituela esateko.

Berg dukeaAldatu

1186an Berg familiaren menpe gelditu zen Düsseldorf. Bergeko dukeak, bere menpeko hiritarrekin batera, Koloniako Artzapezpikuaren aurka egin eta irabaztean, Düsseldorfek hiri eskubideak jaso zituen, 1288an hain zuzen ere. Ordutik aurrera hiri bien arteko harremanak txarrak izango ziren. Merkatuaren enparantza sortu zen eta harresiak eraiki ziren. 1380an Bergen dukerriaren hiriburu izendatua izan zen. 1386an Berg dukerria Jülich eta Cleves dukerriekin elkartu zen eta 1609an Wittelsbach kondeak bereganatu zuen, familiaren egoitza bertan ezarriz. Düsseldorf konderriaren hiriburu bihurtu zen Koloniaren kaltetan.

NapoleonAldatu

Napoleonek 1795ean bonbakatu eta hiriaren babes guztiak suntsitu zituen. Hauen tokian gerora etorbide eta parkeak egingo ziren. 1805ean Napoleonek Berg Dukerri Handia osatu zuen eta Düsseldorf bertako hiriburu izendatu. Dukerri hau Rhingo Konfederazioaren parte zen. Berg familia gaztelu batean bizi zen. 1815ean Napoleonen Inperioa erortzean Vienako Batzarrak Prusiari eman zion lurraldea.

XIX eta XX mendeakAldatu

Iraultza industriala iritsi zen eta biztanleria asko igo zen. 1882ko ehun mila biztanleak ia bikoiztu egin ziren 1892rako. Lehen Mundu Gerraren ondoren aliatuen ejerzitoek hiria okupaturik izan zuten 1925 arte. 1920an gertaera lazgarria gertatu zen, apirilaren 15eko greba orokorrean paramilitar alemanek Alemaniako Meatzarien Batasuneko 45 delegatu erail zituzten. Bigarren Mundu Gerran bonbaketa ugari jasan zituen, batez ere 1943an, Rhur haraneko industria txikitu nahian eginikoak. Britainiarren okupazio eremuan gelditu zen eta beraiek bihurtu zuten Düsseldorf Ipar Renania-Westfaliako estatuaren hiriburu.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Rheinturm: 240 metrotako altuera duen telekomunikazio dorrea.
  • Altstadt: Alde zaharra da, "munduko tabernarik luzeena" ezizenaz ezagutzen dena, 300 tabernatik gora baititu.
  • Medienhafen: Birmoldaturiko kaiaren zatia da. Bertan Frank Gehryk diseinaturiko hainbat eraikin (Der Neue Zollhof adibidez) eta Alsop and Partners arkitektoen Colorium etxea daude.
  • Schloss Benrath: Charles Theodore palazioko hautesleak eraikitako etxea da. Rokoko estiloan egina dago.

KulturaAldatu

  • Altbier: Düsseldorf zerbaitegatik famatua bada bere Altbier (garagardo zaharra) garagardoagatik da.
  • Karneval: Ihauteriak dira, Koloniakoak bezala azaroaren 11an hasten direnak. Egunik garrantzitsuena astelehena da, Rosenmontag desfile erraldoiak hiriko kaleak zeharkatzen dituelarik.

KirolakAldatu

Hiriko futbol taldea Fortuna Düsseldorf da. Liga bat (1933) eta bi Kopa (1979, 1980) irabazi ditu. Europa mailan Errekopako finalista izan zen 1980an eta hiru aldiz irabazi du UEFA Intertoto Kopa.

Beste kirolen artean izotz hockeya eta batez ere Amerikar futbola aipatu behar, Alemaniako talderik arrakastatsuena bertakoa baita.

Hiri senidetuakAldatu

Düsseldorf ondorengo hiriekin senidetuta dago:[2]

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. http://www.weather.com/outlook/travel/businesstraveler/wxclimatology/monthly/GMXX0028 Weather.com webgunea
  2. a b c d e f g   Hiri senidetuak www.amazingdusseldorf.com . Noiz kontsultatua: 2009-10-29 .
  3.   Town twinning Reading Borough Council (2000-2006) . Noiz kontsultatua: May 6, 2009 .
  4.   Twin City acitivities Haifa Municipality jatorrizkotik artxibatutakoa 2007-10-09(e)an . Noiz kontsultatua: 2008-02-14 .
  5.   «Miasta partnerskie Warszawy» um.warszawa.pl (Biuro Promocji Miasta) 2005-05-04 . Noiz kontsultatua: 2008-08-29 .

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Düsseldorf