Ireki menu nagusia

Trieste (Triest friulieraz) Italiako ipar-ekialdean dagoen hiria da, Friuli-Venezia Giulia eskualdeko hiriburua. Esloveniako mugaren ondoan dago. Izan ere, hegoaldean Koper udalerri esloveniarra kokatuta dago, eta ekialdean Sežana eta Divača herrikideak.

Trieste
Trieste
Italiako udalerria
Piazza Unita.jpg
Free Territory Trieste Flag.svg Trieste-Stemma.svg
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Friuli-Venezia-Julia
Former provinces of ItalyTriesteko probintzia
Izen ofiziala Trieste
Jatorrizko izena Trieste
Posta kodea 34121, 34122, 34123, 34124, 34125, 34126, 34127, 34128, 34129, 34130, 34131, 34132, 34133, 34134, 34135, 34136, 34137, 34138, 34139, 34140, 34141, 34142, 34143, 34144, 34145, 34146, 34147, 34148, 34149, 34150 eta 34151
ISTAT kodea 032006
Geografia
Koordenatuak 45° 38′ 10″ N, 13° 48′ 15″ E / 45.636111111111°N,13.804166666667°E / 45.636111111111; 13.804166666667Koordenatuak: 45° 38′ 10″ N, 13° 48′ 15″ E / 45.636111111111°N,13.804166666667°E / 45.636111111111; 13.804166666667
Trieste hemen kokatua: Italia
Trieste
Trieste
Trieste (Italia)
Map of comune of Trieste (province of Trieste, region Friuli-Venezia Giulia, Italy).svg
Azalera 85.11 km²
Altuera 2 m
Mugakideak Duino-Aurisina, Monrupino, Muggia, San Dorligo della Valle, Sgonico, Hrpelje–Kozina Municipality Itzuli eta Sežana Itzuli
Demografia
Biztanleria 204.234 bizt. (2017-01-01)
Dentsitatea 2.399,65 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 040
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Beirut, Douala, Graz, Santos, Southampton, Le Havre, Venezia, Ljubljana, Milan, Rostock eta Nobile Contrada dell'Oca Itzuli
Katastro kodea L424
Sailkapen sismikoa 3 (Txikia)
Matrikula TS
www.comune.trieste.it

2004an 207.069 biztanle zituen (2.479 biz./km2), eta 204.234 berriz 2017an. Herrialdeko 15. hiririk populatuena da.

Eduki-taula

Inguru naturalaAldatu

Itsaso Adriatikoaren kostaldean, izen bereko golkoan, kokaturik dagoen hiria da. Ospo ibaia bertatik igarotzen da, Esloveniatik etorritakoa.

HistoriaAldatu

K.a. II. mendean Tergeste izena hartu zuen Erromatar Inperioaren garaian. Erromatarren kolonia izan zen K.a. 177. urtetik aurrera. K.a. 33. urtean Augusto enperadoreak portua eraikitzeko agindua eman zuen. Erromako Inperioa deuseztatu zenean Istriako eskualdean geratu zen.

788. urte arte Bizantzioren kontrolpean egon zen. 1202. urtean veneziarrek konkistatu zuten. 1382. urtean Leopoldo III.a Habsburgokoaren mende geratu zen, eta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean gero. 1719. urtean merkataritza askerako portu egin zuten, Austria-Hungariako Inperioko portu frankoa. Inperioak Mediterraneorako zuen irteera nagusi bilakatu zen (156.000 biztanle zituen ordurako).

XX. mendearen hasieran italiarrak ziren biztanleen bi heren, eta esloveniarrak eta kroaziarrak gainerakoak. 1918. urtean Italiak inbaditu ondoren hasi zen portuko merkataritza jardueraren gainbehera. 1943. urtean alemaniarrek okupatu zuten eta, Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, lurraldea banatzeko hitzarmena sinatu zuten Jugoslaviak eta Italiak.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Trieste Barcola)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.6 21.2 23.9 29.3 32.2 36.2 37.2 37.0 34.4 30.8 24.4 18.0 37.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.6 9.0 12.2 16.5 21.6 25.0 27.9 27.7 23.3 17.8 12.3 8.8 17.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.8 4.3 6.6 10.0 14.5 17.8 20.3 20.4 16.8 12.7 8.1 4.0 11.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.3 -14.6 -6.4 1.2 3.8 8.1 10.3 11.0 7.0 3.6 -1.5 -7.9 -14.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 58.0 56.9 63.4 82.8 84.2 100.4 62.1 84.5 103.4 111.4 107.4 88.5 1003
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 7.8 6.2 7.8 8.5 8.7 9.3 6.5 7.3 7.1 7.9 9.1 8.4 94.6
Eguzki orduak 96.1 118.7 142.6 177 226.3 243 288.3 260.4 210 167.4 99 83.7 2112.5
Hezetasuna (%) 67 64 62 64 64 65 62 62 66 68 67 68 65.5
Iturria: Servizio Meteorologico dell'Aeronautica Militare, data 1951-2011

EkonomiaAldatu

Merkataritza (iharduera handiko portua da; 26.304.000 tona 1983. urtean) eta industria (ontziolak, petrolio findegiak, kimika industria, altzairugintza, metalurgia, janari industria, papergintza, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Ondasun nabarmenakAldatu

Garai askotako monumentuak kontserbatu ditu. Aipagarriak dira erromatarren garaiko anfiteatro eta atearen hondakinak, XI-XIV. mendeetako San Giusto katedrala, 1343. urteko kanpandorrea, XV-XVI. mendeetako gaztelua eta XVIII-XIX. mendeetako etxe eta jauregi barroko eta neoklasiko ugariak.

BiografiakAldatu

KirolakAldatu

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu