Sundsvall
Sundsvall, Suediako hiria da, Västernorrlandeko konderriko hiriburua ez den arren hiri handiena bada. 2010eko erroldaren arabera hiriak 17.556 biztanle ditu.
Sundsvall | ||
---|---|---|
urban area in Sweden (en) ![]() | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Probintzia | Västernorrland | |
Västernorrlandeko konderria | Konderria | |
Izen ofiziala | Sundsvall | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 62°23′44″N 17°17′10″E / 62.395509°N 17.285994°E62°23′44″N 17°17′10″E / 62.395509°N 17.285994°E | |
![]() | ||
Azalera | 27,46 km² | |
Altuera | 241 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 58.813 (2020ko abenduaren 31)![]() | |
Dentsitatea | 1.870,14 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1621 | |
Telefono aurrizkia | 060 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | baliorik ez | |
http://www.sundsvall.se |
GeografiaAldatu
Itsaso Baltikoaren ertzean dago eta bere itsas-portuarengatik da ezaguna. Stockholm hiriburutik 395 km iparraldera dago.
HistoriaAldatu
Sundsvall 1621 urtean sortu zen baina lau aldiz erre da historian zehar, lehenengoa 1721ean, Errusiarren armadak su emanda.
Suediaren industrializazioa Sundsvallen hasi zela esaten da, 1849an Tunadal sawmill-ek lurrun-makina erosi zuenean. 1888ko ekainaren 25ean haize bero gogorraren ondorioz hiriak su hartu zuen eta hiria harriz berreraikitzea erabaki zen, horregatik Sundsvalleko erdigunea Stenstaden ("harrizko hiria") izenarekin ezagutzen da.
XX mendean basogintza jarduera nagusitu zen, Suediako garrantzitsuena baitzen. Honekin batera paper fabrikak azaldu ziren.
KulturaAldatu
1987tik aurrera musika jaialdia ospatzen da Sundsvallen, 2013 artean Gatufesten izena izan zuen eta 2014tik aurrera Hamnyran.
Bi antzoki eta kontzertu areto ugari ere badaude.
KirolakAldatu
GIF Sundsvall futbol taldea Suediako lehen mailan dabil. Sundsvall Dragons saskibaloi taldeak Suediako bi liga irabazi ditu 2009 eta 2011n.
Ondasun nabarmenakAldatu
GIF Sundsvall (urdinez).
Hiritar ezagunakAldatu
- Yohio (1995- ), musikaria