Trondheim
Trondheim (antzina, Nidaros) Norvegiako erdialdean kokatutako hiria da. 2006. urtean 160.950 biztanle zituen, beraz, biztanleriari dagokionez, Norvegiako hirugarren hiria da Oslo eta Bergenen atzetik. Hala ere, erregistratu gabeko 20.000 ikasle inguru bizi dira bertan. Sør-Trøndelag probintziako hiriburua, Trondheim fiordoaren ertzean. Arrantza, merkataritza eta bidaiari portua, nazioarteko aireportua eta industria (ontziolak, janari industria, zurgintza, papergintza, larrugintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Trondheim | |||
---|---|---|---|
urban area in Norway (en) ![]() | |||
![]() Hiriaren ikuspegia. ![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea |
![]() | ||
Konderria | Sør-Trøndelag | ||
Eskualdea | Trøndelag | ||
Alkatea | Rita Ottervik | ||
Izen ofiziala | Trondheim | ||
Posta kodea |
7004 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 63° 26′ N, 10° 24′ E / 63.44°N,10.4°EKoordenatuak: 63° 26′ N, 10° 24′ E / 63.44°N,10.4°E | ||
![]() | |||
Azalera | 342,30 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria |
183.378 (2018ko urtarrilaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 3.189,74 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 997 (egutegi gregorianoa) | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak |
Donetsk, Split, Darmstadt, Dunfermline, Graz, Kópavogur, Östersund udalerria, Klaksvík, Odense Municipality (en) ![]() | ||
http://www.trondheim.kommune.no/ |
Aipagarriak dira katedral gotikoa eta XVII. mendeko Kristiansten-en gotorlekua.
HistoriaAldatu
997. urtean Olav I.ak sortu zuen hiria (Nidaros), eta Norvegiako hiriburu izan zen XIV. mendea arte. 1152. urtean artzapezpikutegi bihurtu zen eta Erreforma garaia arte Norvegiako hiri nagusia izan zen. Erreformaz geroztik Trondheim izena hartu zuen. 1658. urteko Roskildeko hitzarmenaren ondorioz Suediaren mende geratu zen, eta 1660. urteko Kopenhageko itunaz, Danimarkaren administraziopean. Karlos VII.a Suediakoak berreskuratu zuen (1718) eta 1930-1931 urteetan Nidaros izena hartu zuen berriro ere. Alemaniarrek konkistatu zuten 1940an eta alemaniar itsas armadaren base bihurtu zuten.
OndareaAldatu
- Nidaros katedrala: 1300an amaitua.
AuzoakAldatu
- Midtbyen (44.967 biztanle)
- Østbyen (42.707 biztanle)
- Lerkendal (46.603 biztanle)
- Heimdal (30.744) biztanle)
KlimaAldatu
Azken urteetan, aldaketa klimatikoa dela eta, Tronheimgo tenperatura bi gradutan berotu da bataz beste, hona hemen egungo klimaren datuak:
Datu klimatikoak (Trondheim (2009)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1.9 | -0.6 | 4.6 | 11.0 | 14.7 | 16.7 | 20.0 | 19.8 | 14.4 | 7.0 | 6.1 | 0.6 | 9.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.5 | -5.4 | -0.8 | 3.6 | 6.2 | 8.5 | 11.8 | 11.9 | 8.4 | 1.3 | 0.2 | -5.0 | 3.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 92 | 93 | 52 | 17 | 52 | 65 | 134 | 54 | 204 | 78 | 22 | 53 | 824 |
Iturria: Meteorologisk institutt |
Herri eta hiri senidetuakAldatu
Trondheimek honako hiri senidetuak ditu:[1]
|
|
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.