Ireki menu nagusia

Esbjerg Hegoaldeko Danimarkako eskualdean kokaturik dagoen herria da, eskualdeko bigarren handiena eta Danimarkako seigarrena. Jutlandia penintsularen hego-mendebaldeko itsas portu garrantzitsuena da.

Esbjerg
Esbjerg
 Danimarka
Esbjerg Torvet.jpg
Esbjergeko udaletxea
Administrazioa
Herrialdea  Danimarka
Eskualdea Hegoaldeko Danimarkako eskualdea
Alkatea Johnny Søtrup
Izen ofiziala Esbjerg
Jatorrizko izena Esbjerg
Posta kodea 6700
Geografia
Koordenatuak 55° 28′ 15″ N, 8° 27′ 05″ E / 55.470833333333°N,8.4513888888889°E / 55.470833333333; 8.4513888888889Koordenatuak: 55° 28′ 15″ N, 8° 27′ 05″ E / 55.470833333333°N,8.4513888888889°E / 55.470833333333; 8.4513888888889
Esbjerg hemen kokatua: Danimarka
Esbjerg
Esbjerg
Esbjerg (Danimarka)
Azalera 15 km²
Altuera 17 m
Demografia
Biztanleria 72.261 bizt. (2017-01-01)
Metropolia 114.244
Informazio gehigarria
Sorrera 1868
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Stavanger, Szczecin, Suzhou, Jyväskylä, Eskilstuna udalerria, Maniitsoq Itzuli eta Eskilstuna
http://www.esbjerg.dk/

UdalerriaAldatu

Udalerriari izena ematen dion hiria Esbjerg da, udalerriko herri handiena baita. Hala ere aipatu behar da 2007ko erreforma administratiboan hiru udalerri batu zirela, Esbjerg bera, Ribe eta Bramming. Aipatzekoa da Ribe dela Danimarkako hiri zaharrena.

HistoriaAldatu

Danimarkak Schleswig eremua kontrolatzeko bi gerra galdu zituen Prusiarekin eta 1864. urteko Gastein Biltzarrean erabaki bezala hegoaldeko lurrak alemaniarrek eskuratu zituzten, tartean mendebaldeko itsas-portu garrantzitsuena zen Altona ere bai. Berehala sortu zuten Esbjerg, 1868. urtean, Ipar Itsasoan berriro kai handi bat edukitzeko asmoarekin. Inguru egokia iritzi zioten Fanø irlak babesten baitu hiria.

1874. urterako jadanik bazuen trenbidea inguruko hiri daniarrekin komunikatzeko. Gaur egun bertatik ateratzen dira ferryak Ingalaterrara eta Faroe irletara.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Gizakiak itsasoan (danieraz Mennesket ved Havet): giza itxurako estatua erraldoiak dira. Arrantza eta Itsas museoaren parean daude. 1995. urtean ipini zituzten Svend Wiig Hansen eskultorearen obra hauek eta Esbjergeko turismoaren parte dira.
  • Uraren dorrea.

Ekonomia eta garraioaAldatu

Danimarkako bigarren kairik handiena du Esbjergek. Arrantzak garrantzi handia du baina Danimarkak Ipar Itsasoan duen petrolioa kudeatzeko ezinbesteko kaia ere bada. Ferry zerbitzu ugari daude, Danimarkako beste kaiekin lotzen dutenez gain Faroetara eta Islandiara doazenak ere ateratzen dira bertatik.

Honetaz gain trena eta aireportua ere baditu Esbjergek.

KirolakAldatu

Esbjerg fB da hiriko futbol kluba. Bost aldiz irabazi du Daniar superliga eta bi aldiz Danimarkako Kopa.

Hiri senidetuakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Esbjerg