Dinant
Dinant (frantsesez di.nɑ̃ ahoskatua) Belgikako hiria da, Namurko probintzian dagoena, Mosa ibaiaren ertzean, Bruselatik 80 km-ra. Janari industria, larrugintza eta harrobiak dira ekonomia jarduera nagusiak. Letoi eta kobre urtuzko gauzakien eskulangintzak ere badu garrantzia. Aipagarriak dira XII-XIV. mendeetako Notre-Dameko kolegio-eliza, XII. mendeko udaletxea, Mont Fateko leize prehistorikoak eta XI. mendeko gotorlekua (XVI eta XVII. mendeetan eraberritua). Lehen Mundu Gerran, suntsiturik gertatu zen herria.
Dinant Dinant | |||
---|---|---|---|
Belgikako udalerria da | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Belgikako eskualdea | ![]() | ||
Province of Belgium | Namurreko probintzia | ||
Belgikako barrutia | Arrondissement of Dinant (en) ![]() | ||
Izen ofiziala | Dinant | ||
Jatorrizko izena | Dinant | ||
Posta kodea |
5500, 5501, 5502, 5504, 5503 eta 5511 | ||
Herriburua |
Dinant (en) ![]() | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 50° 15′ 23″ N, 4° 54′ 49″ E / 50.2564°N,4.9136°EKoordenatuak: 50° 15′ 23″ N, 4° 54′ 49″ E / 50.2564°N,4.9136°E | ||
![]() | |||
Azalera | 99.8 km² | ||
Altuera | 93 m | ||
Mugakideak | Ciney, Yvoir, Houyet, Onhaye, Hastière eta Anhée | ||
Demografia | |||
Biztanleria |
13.544 (2018ko urtarrilaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 135,71 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia |
082 | ||
Hiri senidetuak |
Dinan eta Sainte-Foy (en) ![]() | ||
dinant.be |
Herri eta hiri senidetuakAldatu
- : Dinan
- : Caldas da Rainha
- : Hoddesdon
- : Chios
- : Cagayan de Oro
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.